{"id":23896,"date":"2022-11-23T13:22:38","date_gmt":"2022-11-23T12:22:38","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=23896"},"modified":"2022-11-23T13:54:05","modified_gmt":"2022-11-23T12:54:05","slug":"abenduaren-1ean-udaltzaingoetan-eta-ertzaintzan-sartuko-dira-euskal-poliziako-818-agente-berriak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/abenduaren-1ean-udaltzaingoetan-eta-ertzaintzan-sartuko-dira-euskal-poliziako-818-agente-berriak\/","title":{"rendered":"Abenduaren 1ean Udaltzaingoetan eta Ertzaintzan sartuko dira Euskal Poliziako 818 agente berriak"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong><u>576 gizon eta 242 emakume<\/u><\/strong><strong> dira, eta gehienak 25 urtetik 34 urtera bitartekoak dira eta Bizkaian bizi dira<\/strong><\/li>\n<li><strong><u>158 Euskadiko 21 udaletako udaltzaingoetan<\/u><\/strong><strong> eta 660 Ertzaintzan sartuko dira <\/strong><\/li>\n<li><strong>Euskadiko udaltzaingoetako eta Ertzaintzako <u>bigarren agente-promozio bateratua<\/u> da, baina zeremonia batera egiten duten lehenengo aldia da, aurreko edizioan ekitaldia bertan behera geratu baitzen Covid-19aren ondorioz <\/strong><\/li>\n<li><strong>Lehenengo agente-promozioa 1982ko otsailean irten zen Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiatik, eta, ordutik, berrogei urtean, Arkautek 30 promozio sortu ditu<\/strong><\/li>\n<li><strong>Ekitaldi solemnean minutu bateko isilunea egin dute ETAk hil zituen Ertzaintzako eta Euskadiko udaltzaingoetako agente guztien omenez<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Arkaute, 2022ko azaroak 23<\/p>\n<p>I\u00f1igo Urkullu lehendakaria buru dela egin da datorren abenduaren 1ean Euskadiko polizia-kidegoetako euren postuetan sartuko diren <strong>Euskal Poliziako 818 agenteei<\/strong> egiaztagiriak banatzeko zeremonia. \u00a0Egiaztagiriak banatzeko ekitaldi solemne horretan izan dira <strong>Gorka Urtaran<\/strong> <strong>EUDELeko elkarteburua,<\/strong> Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua, Andres Zearreta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren zuzendaria, Malentxo Arruabarrena Akademiako Administrazio eta Zerbitzuen zuzendaria, Rodrigo Gartzia Segurtasuneko sailburuordea, Victoria Landa Ertzaintzaren zuzendaria eta Izaskun Urien Giza Baliabideen zuzendaria ere. Poliziaren ordezkari gisa izan dira Josu Bujanda Ertzaintzaren burua, Alfonso Garaikoetxea Herritarren Babeserako Ataleko burua, Jose Mar\u00eda Yurrebaso Ikerketa Kriminalaren Ataleko burua, Jon Ziarsolo Inteligentzia Bulego Nagusiaren burua eta Asier Erkoreka AJEPLE-EUBE Udaltzaingoburuen Elkartearen burua.<\/p>\n<p>Euskadiko udaltzaingoetako eta Ertzaintzako bigarren agente-promozio bateratua da, baina diplomak banatzeko zeremonia, kolore ezberdinetako uniformeekin, batera egiten duten lehenengo aldia da, aurreko edizioan ekitaldia bertan behera geratu baitzen Covid-19aren ondorioz.<\/p>\n<p>Ekitaldia Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako patio nagusian egin da, eta bertan izan dira Euskal Poliziako agente berri hauen <strong>3.000 bat familiarteko eta adiskide<\/strong>. Agenteek, 9 hilabeteko formakuntzaren ondoren, urtebeteko <em>in job<\/em> praktikaldia hasiko dute orain behin-behineko plaza lortu duten Euskadiko polizia-kidegoan.<\/p>\n<p>Tradizioari jarraituz, agente berrien promozio bakoitzak hegazti bat aukeratzen du enblema moduan. Oraingoan, Euskal Poliziaren bigarren promozioak <strong>zingira-mirotza <\/strong>aukeratu du.<\/p>\n<p><strong>Euskal Polizia<\/strong><\/p>\n<p>Gaur Euskal Poliziako agente-diploma jaso duten 818 pertsona horietatik:<\/p>\n<ul>\n<li>576 gizonak dira eta 242 emakumeak.<\/li>\n<li>Gehienak, ia %\u00a070, 25 urtetik 34 urtera bitartekoak dira.<\/li>\n<li>%\u00a063 bizkaitarrak dira, %\u00a019,5 gipuzkoarrak eta %\u00a012,5 arabarrak.<\/li>\n<li>660 Euskadiko 33 ertzain-etxetan sartuko dira: 457 gizon eta 203 emakume.<\/li>\n<li><strong><u>158 udaltzaingoetan, 21 kidegotan, sartuko dira<\/u><\/strong><strong>:<\/strong> <strong><u>119 gizon eta 39 emakume<\/u><\/strong><strong>:<\/strong> <strong>Astigarraga (1 agente), Azkoitia (3), Basauri (9), Bermeo (3), Bilbo (57), Donostia (9), Durango (1), Etxebarri (4), Getxo (6), Hondarribia (7), Irun (2), Lekeitio (4), Laudio (3), Ondarroa (1), Pasaia (5), Portugalete (2), Tolosa (2), Trapagaran (5), Vitoria-Gasteiz (27), Zarautz (5) eta Zumaia (2).<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Ikasle bikainak<\/strong><\/p>\n<p>Lehenengo agente-promozioa 1982ko otsailean hasi zen Arkauten prestatzen. Ordutik 40 urte igaro dira, eta orain 30. promozioa irten da, aldi berean Euskal Poliziaren 2. promozioa dena; izan ere, Akademiako formakuntza eta hautaketa prozesua bateratua da Ertzaintzarentzat eta nahi duten Euskadiko udaltzaingoentzat.<\/p>\n<p>Promozio bakoitzak aukeratutako hegaztia daraman estandarte propioa du, eta gaurko desfilean promozioko 30 ordezkari eta ordezkariordeek eraman dute, Beatriz Aguirre S\u00e1enz ordezkari gorena buru zela. Ertzaintzako agente honek Ikasle Batzordearen lehendakaria izateko ardura garrantzitsua bete du ikasturte osoan.<\/p>\n<p>Gainera, bikaintasunagatik, agente hauek ere nabarmendu dira desfilean:<\/p>\n<ul>\n<li><u>Ikurrinarekin<\/u>: <strong>I\u00f1igo Ogueta <\/strong><strong>Aldecogaray<\/strong>, promozioko 1. agentea, 9 hilabete hauetan puntuaziorik onena atera duena. <strong>Bilboko Udaltzaingoan<\/strong> sartuko da.<\/li>\n<li><u>Ertzaintzaren estandartearekin<\/u>: <strong>Izaskun Mart\u00edn <\/strong><strong>Alonso<\/strong>, <strong>Ertzaintzaren<\/strong> promozioko 1. agentea, 660 ertzainetatik puntuaziorik onena atera duena.<\/li>\n<li><u>Udaltzaingoaren estandartearekin<\/u>: <strong>Koldo Olarte <\/strong><strong>Lorenzo<\/strong>, udaltzaingoen promozioko 1. agentea, Euskadiko 158 udaltzaingoetako puntuaziorik onena atera duena. <strong>Vitoria-Gasteizko Udaltzaingoan<\/strong> sartuko da.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Minutuko isilunea<\/strong><\/p>\n<p>Zeremoniako beste une berezi bat izan da I\u00f1igo Urkullu lehendakariak gogoratu duenean, gaurko egunez, orain dela 21 urte, ETAk Ana Isabel Arostegui Legarreta eta Javier Mijangos Mart\u00ednez de Bujo Ertzaintzako agenteak hil zituela Beasaingo biribilgune batean trafikoa arautzen ari zirenean. Ekitaldi solemnean lehendakariak minutu bateko isilunea eskatu du ETAk hil zituen Ertzaintzako eta Euskadiko udaltzaingoetako agente guztiak gogoratzeko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>576 gizon eta 242 emakume dira, eta gehienak 25 urtetik 34 urtera bitartekoak dira eta Bizkaian bizi dira 158 Euskadiko 21 udaletako udaltzaingoetan eta 660 Ertzaintzan sartuko dira Euskadiko udaltzaingoetako <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":23911,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1,26],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23896"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=23896"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23896\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":23930,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23896\/revisions\/23930"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/23911"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=23896"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=23896"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=23896"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}