{"id":23949,"date":"2022-11-30T14:00:50","date_gmt":"2022-11-30T13:00:50","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=23949"},"modified":"2022-11-30T21:40:32","modified_gmt":"2022-11-30T20:40:32","slug":"eudelek-bat-egin-du-etxebizitzaren-aldeko-itun-sozialarekin-datozen-hamabost-urteetan-sektoreak-izango-dituen-erronkei-aurre-egiteko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/eudelek-bat-egin-du-etxebizitzaren-aldeko-itun-sozialarekin-datozen-hamabost-urteetan-sektoreak-izango-dituen-erronkei-aurre-egiteko\/","title":{"rendered":"EUDELek bat egin du Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialarekin datozen hamabost urteetan sektoreak izango dituen erronkei aurre egiteko"},"content":{"rendered":"<p><figure id=\"attachment_23952\" aria-describedby=\"caption-attachment-23952\" style=\"width: 300px\" class=\"wp-caption alignleft\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-23952\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/11\/pactovivienda1-300x227.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"227\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2022\/11\/pactovivienda1-300x227.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2022\/11\/pactovivienda1-768x580.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2022\/11\/pactovivienda1-1024x773.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2022\/11\/pactovivienda1-87x67.jpg 87w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-23952\" class=\"wp-caption-text\">Gorka Urtaran, EUDELeko elkarteburua eta Vitoria-Gasteizko alkatea<\/figcaption><\/figure><\/p>\n<p>EUDELeko elkarteburuak, <strong>Gorka Urtaranek<\/strong>, parte hartu du gaur, asteazkenean, <strong><a href=\"https:\/\/bideoak2.euskadi.eus\/2022\/11\/30\/news_82020\/Etxebizitzaren-Aldeko-Itun-Soziala-2022-2036.pdf\">(2022-2036) Euskadiko Etxebizitzaren aldeko Itun Soziala<\/a><\/strong>ren ekitaldi ofizialean, I\u00f1aki Arriola Etxebizitzako sailburuarekin, Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuarekin, eta erakundeetako, enpresetako, hirugarren sektoreko erakundeetako eta gizarte zibileko beste eragile batzuetako edo kolektibo profesionaletako ordezkariekin batera.<\/p>\n<p>Gorka Urtaranek, euskal udalerrien ordezkari eta Vitoria-Gasteizko alkatea den aldetik, akordio hORI sinatu du, eta <strong>88 erakundek<\/strong> egin dute bat, Euskadik arlo horretan dituen erronkei era eraginkorrean aurre egiteko datozen hamabost urteetan. Helburuetako bat da etxebizitzaren esparruan herritarrekin diharduten eragileek modu lerrokatuan, partekatuan eta lankidetzan oinarrituta lan egiten dutela bermatzea, epe ertain eta luzerako ikuspegiarekin.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Itunak alokairu eskuragarriaren eskaintza publikoa handitzeko eta 50.000 etxebizitzako parke batera iristeko, babes-etxebizitza iraunkorren kopurua parkearen guztizkoaren %\u00a012ra igotzeko edota 2036. urtea amaitu baino lehen hiru etxetik bat birgaitzeko helburuak ezarri ditu<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>(Iturria: IREKIA)<\/p>\n<p>Eusko Jaurlaritzako Etxebizitzako sailburuak ekitaldian azpimarratu duenez, Euskadi erreferentzia da etxebizitza-politiken arloan. Ildo horretan, Autonomia Erkidegoko lege bat du, eta Estatuan inspirazio-iturri diren hainbat neurri zehatz hartu ditu, hala nola gazteei laguntzeko hartutakoak. Sailburuak gogorarazi du Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitza duina eta kalitatekoa izateko aukera eskubide subjektiboa dela, eta, azpimarratu duenez, hain oinarrizkoa da, beste eskubide batzuen lorpena baldintzatzen du.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"wp-image-23955 alignleft\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/11\/pactovivienda3-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"269\" height=\"179\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2022\/11\/pactovivienda3-300x200.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2022\/11\/pactovivienda3-768x512.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2022\/11\/pactovivienda3-1024x683.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2022\/11\/pactovivienda3-270x180.jpg 270w, \/wp-content\/uploads\/2022\/11\/pactovivienda3-770x515.jpg 770w\" sizes=\"(max-width: 269px) 100vw, 269px\" \/><\/p>\n<p>Etxebizitzaren aldeko Itun Sozial berrian, gizarte-erakundeak, etxebizitza-kooperatibak, sindikatuak, enpresa pribatuak, profesionalen elkargoak, unibertsitateak, zentro teknologikoak eta klusterrak daude ordezkatuta.<\/p>\n<p>Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialean, lau xede kuantitatibo ezartzen dira 2036rako, baita lehentasunezko sei jarduketa-ildo ere, helburu horiek lortzeko. \u00a0Haien artean, azpimarratu beharra dago 2036. urterako Autonomia Erkidegoko etxebizitza nagusien %\u00a05 alokairu eskuragarriaren eskaintza publikora bideratzeko helburua (50.000 etxebizitza). Halaber, babes publikoko etxebizitza-parke iraunkorra etxebizitza nagusien %\u00a012ra igotzeko helburua nabarmentzen da. Era berean, hamabost urteko epean urtean eraikinen %\u00a03 birgaitu daitezen lortzea planteatzen da (gaur egun %\u00a01,5 birgaitzen dira). Horrela, beraz, 350.000 etxebizitza eraberritu behar dira epe horretan (eraikitako hirutik bat, gutxi gorabehera). Xedeen artean, halaber, baliabide ekonomiko nahikoak dituzten kolektiboentzat etxebizitza libreen (obra berrikoen zein birgaitutako etxebizitzen) parke bat izateko beharra ezartzen da.<\/p>\n<p>Xede horiek lortzeko, itunak lehentasunezko jarduketa-ildo batzuk eta haiek abian jartzeko jarraibideak aurreikusten ditu:<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\" wp-image-23954 alignright\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/11\/pactovivienda2-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"344\" height=\"229\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2022\/11\/pactovivienda2-300x200.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2022\/11\/pactovivienda2-768x512.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2022\/11\/pactovivienda2-1024x683.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2022\/11\/pactovivienda2-270x180.jpg 270w, \/wp-content\/uploads\/2022\/11\/pactovivienda2-770x515.jpg 770w\" sizes=\"(max-width: 344px) 100vw, 344px\" \/><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Inbertsio handiagoa etxebizitzan, pizgarri fiskaletan oinarritua.<\/strong>\u00a0Etxebizitza-arloko gastu publikoa pixkanaka handitzea, BPGaren %\u00a01,5 ingurura iritsi dadin, eta birgaitzeari lotutako inbertsio pribatua BPGaren %\u00a05 ingurukoa izatea, Europako herrialderik aurreratuenen antzera.<\/li>\n<li><strong>Etxebizitza-politikaren gizarte-dimentsioan sakontzen jarraitzea.<\/strong>\u00a0Etxebizitza-politikaren eta gainerako gizarte-politiken (gizarte-zerbitzuak, gazteak, adinekoak, desgaitasuna, berdintasuna, enplegua eta abar) arteko integrazio handiagoa lortzearen aldeko apustua egiten da. Horretarako, hainbat errealitateri (hala nola etxegabetasunari, familia ugariei eta gazteek etxebizitza eskuratzeko aukerari) erantzun integralagoak emango dizkieten zerbitzuak eta programak jarriko dira abian.<\/li>\n<li><strong>Udal-agenda estrategikoan etxebizitza txertatzeko aukera zabaltzea<\/strong>, eta, ildo horretan, tokiko etxebizitza-planak lantzeko babes-ildo bat abian jartzea.<\/li>\n<li><strong>Eraikuntza-sektore erakargarri, lehiakor eta berritzaile bat osatzea<\/strong>, eta, horretarako, sektoreko talentuaren trebakuntza eta garapena eta haren berrikuntza-proiektuak bultzatzea eta sektorean emakume gehiago sartzeko aukera erraztea.<\/li>\n<li><strong>Datu-adimena eta ebaluazio aurreratua<\/strong>; ildo horretan, Etxebizitzako Behatokiaren zeregina indartu eta instituzionalizatu egingo da.<\/li>\n<li><strong>Inplikazio eta lankidetza publiko-pribatu-soziala<\/strong>; Etxebizitzaren Foroa abian jarri eta dinamizatuko da (Itunaren bitartez konprometitutako eragileen parte-hartzerako eta haien arteko lankidetzarako gune egonkor gisa), eta herritarrek parte hartzeko prozesuak bultzatuko dira.<\/li>\n<\/ul>\n<p><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>EUDELeko elkarteburuak, Gorka Urtaranek, parte hartu du gaur, asteazkenean, (2022-2036) Euskadiko Etxebizitzaren aldeko Itun Sozialaren ekitaldi ofizialean, I\u00f1aki Arriola Etxebizitzako sailburuarekin, Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuarekin, eta <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":23951,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23949"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=23949"}],"version-history":[{"count":7,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23949\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":23960,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/23949\/revisions\/23960"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/23951"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=23949"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=23949"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=23949"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}