{"id":24049,"date":"2022-12-12T11:07:06","date_gmt":"2022-12-12T10:07:06","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=24049"},"modified":"2022-12-12T12:30:38","modified_gmt":"2022-12-12T11:30:38","slug":"udal-informazioaren-atala-berria-eustaten-web-orrian","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/udal-informazioaren-atala-berria-eustaten-web-orrian\/","title":{"rendered":"Udal Informazioaren Atala berria Eustaten web-orrian"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Atal berria zabaltzeko, EUDELek Eustatekin jardungo du elkarlanean; hala, udalek aurrez aurre ezagutu ahalko dute Udal Informazioaren Atalak duen ahalmena. Horretarako, 2023. urtean, baterako prestakuntza-ekintzak egitea aurreikusten da.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Eustat &#8211; Euskal Estatistika Erakundeak, webean, Udal Informazioaren Atal berria jarri du abian, udalerri bakoitzeko udal-eremuko datu ofizial guztien berri emateko. Espazio berritu horretan, udal-eremuko estatistika-datu ofizial guztiak kontsulta, azter eta erka daitezke, arlo tematikoetan antolatuta, besteak beste: zein da udalerri bateko per capita edo biztanleko errenta? Zenbat pertsona jaio edo hil dira? Nola inbertitzen ditu udalak udal-aurrekontuak? Zein da udalerriko langabezia-tasa?<\/p>\n<p>Hala, zure udalerriari edo Euskal AEko beste edozein udalerriri buruzko edozein galderatarako, <strong><u>Udal Informazioaren Atala<\/u><\/strong> kontsulta dezakezu, gaurtik aurrera webean eta EUDELen webean kontsultagai.<\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/eu.eustat.eus\/municipal\/datos_estadisticos\/info_territorial.html\">https:\/\/eu.eustat.eus\/municipal\/datos_estadisticos\/info_territorial.html<\/a><\/p>\n<p><strong><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-large wp-image-24051\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/EUSTAT-eus-eudel40-1024x326.jpg\" alt=\"\" width=\"770\" height=\"245\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2022\/12\/EUSTAT-eus-eudel40-1024x326.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2022\/12\/EUSTAT-eus-eudel40-300x95.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2022\/12\/EUSTAT-eus-eudel40-768x244.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2022\/12\/EUSTAT-eus-eudel40.jpg 1100w\" sizes=\"(max-width: 770px) 100vw, 770px\" \/>\u00a0<\/strong><\/p>\n<p>Informazio gehiago: <a href=\"https:\/\/eu.eustat.eus\/elementos\/ele0020400\/ti_ba-al-zenekien-euskal-aeko-udalerrien-85ean-2021ean-jaio-zen-pertsona-kopurua-baino-handiagoa-hil-zela\/not0020442_e.html\">Eustaten PRENTSA-OHARRA<\/a><\/p>\n<p>Zer da Eustaten Udal Informazioaren Atal berria?<\/p>\n<p>Udal Informazioaren Atal berriak Eustaten Euskal AEko 251 udalerrien inguruan eskuragarri dagoen udal-eremuko estatistika-informazio ofiziala jasotzen du. 12 arlotan banatzen da: 11 arlo tematiko \u2013Populazioa, Demografia, Hezkuntza, Lan Merkatua, Euskara, Berdintasuna, Errenta, Etxebizitza-Lurraldea, Aurrekontuak, Ekonomia-Enpresa eta Lehen Sektorea\u2013 eta laburpen-arlo bat, udalerri bakoitzeko informazio esanguratsuarekin. Aukeratu zure udalerria, eta haren estatistika-datu guztiak kontsultatu, aztertu eta eskuratu ahalko dituzu.<\/p>\n<p>Zer informazio mota eskaintzen du Udal Informazioaren Atalak?<\/p>\n<p>Arlo tematiko bakoitzean, informazioa 3 mailatan egituratzen da: Adierazleak, grafikoak eta taulak.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Adierazleak:<\/strong> udalerri bakoitzaren ezaugarri nagusien informazio laburtua ematen dute.<\/li>\n<li><strong>Grafiko tematikoak:<\/strong> udalerriaren ezaugarrien ikus-irudia ematen dute.<\/li>\n<li><strong>Taula tematikoak:<\/strong> eskuragarri dauden azken datuen alderdi nagusien hautaketa bat da.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Nahi duzu Udal Informazioaren Atalari buruzko informazio gehiago?<\/p>\n<p>Zure udalerria sakonago ezagutzeko, adierazle, grafiko edo taula bakoitzean Eustaten datu-bankuen taulak ikusteko dauden estekak balia ditzakezu.<\/p>\n<p>Kontsulten adibideak:<\/p>\n<p>Nire udalerrian: hiltzen den pertsona kopurua baino handiagoa jaiotzen da? Zein da gazteen proportzioa?<\/p>\n<p>Zenbat pertsonak lan egiten dute nire udalerrian? Zenbat establezimendutan?<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Atal berria zabaltzeko, EUDELek Eustatekin jardungo du elkarlanean; hala, udalek aurrez aurre ezagutu ahalko dute Udal Informazioaren Atalak duen ahalmena. Horretarako, 2023. urtean, baterako prestakuntza-ekintzak egitea aurreikusten da. Eustat &#8211; <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":24051,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24049"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=24049"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24049\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":24053,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24049\/revisions\/24053"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/24051"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24049"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=24049"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=24049"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}