{"id":24708,"date":"2023-06-19T13:36:07","date_gmt":"2023-06-19T11:36:07","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=24708"},"modified":"2023-09-13T17:46:08","modified_gmt":"2023-09-13T15:46:08","slug":"eudelek-euskal-hiriburuekin-lankidetza-proiektuetan-arituko-diren-ukrainako-hiru-hiriei-harrera-egin-die-bere-egoitzan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/eudelek-euskal-hiriburuekin-lankidetza-proiektuetan-arituko-diren-ukrainako-hiru-hiriei-harrera-egin-die-bere-egoitzan\/","title":{"rendered":"EUDELek euskal hiriburuekin lankidetza-proiektuetan arituko diren Ukrainako hiru hiriei harrera egin die bere egoitzan"},"content":{"rendered":"<p>https:\/\/youtu.be\/qFHS8g0ZuhU<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-24713\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/MSC-5558-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/MSC-5558-300x200.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2023\/06\/MSC-5558-768x512.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2023\/06\/MSC-5558-1024x683.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2023\/06\/MSC-5558-270x180.jpg 270w, \/wp-content\/uploads\/2023\/06\/MSC-5558-770x515.jpg 770w, \/wp-content\/uploads\/2023\/06\/MSC-5558.jpg 1620w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>Bilbon, 2023ko ekainaren 19an. Gaur goizean, <strong>Kremenchuk, Nikopol y Novomoskovsk <\/strong>hirietako tokiko agintariak batu egin dira EUDELeko elkarteburuarekin eta zuzendari nagusiarekin, Ukrainako ordezkaritzak aste honetan EAEko hiru hiriburuetan egingo duen azterlan-bisitaren aurretik. Bilbao, Donostia eta Vitoria-Gasteiz Europako Bridges of Trust (Konfiantzazko zubiak) proiektuan parte hartzen ari dira. Europako Batzordeak bultzatu du proiektu hori, U-LEAD programaren bidez, Errusiaren inbasioak suntsitutako hiriak berreraikitzen laguntzeko.<\/p>\n<p>Ukrainako ordezkaritza osatzen dute<strong> Kremenchukeko alkateak eta alkateordeak, Nikopoleko alkateordeak, Novomoskovskeko alkateak eta Nikopol Vodokanaleko Ur Partzuergoko gerenteak. Udal ordezkariak Ukrainako Hirien Elkarteko (AUC) eta Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluko (CEMR) koordinatzaileekin batera etorri dira<\/strong>, erakunde horiek ekimenean laguntzen baitute.<\/p>\n<p>Ongietorrian, <strong>Gorka Urtaran<\/strong> elkarteburuak Euskadiko Udalen elkartasuna eta konpromiso irmoa helarazi die Ukrainako herri osoari eta bertako herritarrak zaintzen ari diren tokiko gobernuei. <em>\u201c<strong>Gure herrien arteko \u201ckonfiantzazko zubietan\u201d sinesten dugu eta haiek babesten ditugu, Ukrainako hirien garaipena Europako demokraziaren eta balioen garaipena ere izango delakoan. Udalerrien arteko lankidetza-proiektu hori estatuen arteko borrokaren guztiz kontrakoa da; gure printzipio eta balio humanisten defentsa sinbolizatzen du: giza eskubideak, askatasuna, justizia, berdintasuna, aniztasuna, gizarte-kohesioa, lankidetza\u2026\u201d<\/strong><\/em><strong>.<\/strong> Gorka Urtaranek nabarmendu du udalerriek protagonismoa dutela iraunkortasun sozial, ekonomiko eta ingurumenekoaren erronken aurrean: <em>&#8220;Planetaren etorkizuna herrietan eta hirietan dago&#8221;<\/em>, azpimarratu du EUDELeko elkarteburuak.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-24712 alignright\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/MSC-5534-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/MSC-5534-300x200.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2023\/06\/MSC-5534-768x512.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2023\/06\/MSC-5534-1024x683.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2023\/06\/MSC-5534-270x180.jpg 270w, \/wp-content\/uploads\/2023\/06\/MSC-5534-770x515.jpg 770w, \/wp-content\/uploads\/2023\/06\/MSC-5534.jpg 1620w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>EUDELen egindako topaketak aukera eman du gerra egoeran lan egiten duten Ukrainako agintarien esperientzia bertatik bertara ezagutzeko, tokiko komunitateak babesteko eta herritarrentzako oinarrizko zerbitzuak berreskuratzeko, hala nola, edateko uraren hornidura, energia-hornidura, eraikin eta ekipamenduen berreraikuntza, osasuna, hezkuntza eta abar.<\/p>\n<p>Euskadiko Udalen Elkarteak EAEko jardunbide egokiak trukatu ditu Ukrainako agintariekin, Euskadiren autogobernuaren berezko esparrua azalduz, maila instituzionalean eta ekonomiko-finantzarioan, tokiko garapenaren eta gizarte-kohesioaren eredu aurreratua ahalbidetzen duena.<\/p>\n<p>Gaur, arratsaldetik aurrera, ordezkaritza hiru taldetan banatuko da, euskal hiriburu bakoitzarekin \u201cparekatzeko\u201d: Novomoskovsk Bilborekin, Nikopol Vitoria-Gasteizekin eta Kremenchuk Donostiarekin. Azterlan-bisita ostiralean, ekainaren 23an, amaituko da.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-24714\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/MSC-5619-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/MSC-5619-300x200.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2023\/06\/MSC-5619-768x512.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2023\/06\/MSC-5619-1024x683.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2023\/06\/MSC-5619-270x180.jpg 270w, \/wp-content\/uploads\/2023\/06\/MSC-5619-770x515.jpg 770w, \/wp-content\/uploads\/2023\/06\/MSC-5619.jpg 1620w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>EUDEL euskal hirietan proiektua koordinatzeko hautatutako Europako hamar elkarteetako bat da. Bilbok, Donostiak eta Gasteizek konpromisoa hartu dute ekimen aitzindari eta lankidetzan oinarritutako honekin, &#8220;City to City&#8221;rekin, bat egin dute. Udal-erakunde bideratzaileen bidez, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak, AMVISAk eta Donostiako Sustapenak laguntza teknikoa eta adituen aholkularitza emango dute azpiegiturak birgaitzeko eta hobetzeko proiektuak elkarrekin diseinatzeko, bai eta garapen ekonomikorako eta hiri-eraldaketarako proiektuak ere, Errusiaren inbasioak suntsitutako hiru hirietan.<\/p>\n<p>Erlazionatutako albistea:\u00a0<a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/eudelek-eta-hiru-hiriburuek-europako-bridges-of-trust-proiektuan-parte-hartuko-dute-ukraina-berreraikitzen-laguntzeko\/\">https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/eudelek-eta-hiru-hiriburuek-europako-bridges-of-trust-proiektuan-parte-hartuko-dute-ukraina-berreraikitzen-laguntzeko\/<\/a><\/p>\n<p><strong>Hiriak \u201cparekatzea\u201d eta gerra egoera<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Bilbo \u2013 Novomoskovsk\u00a0<\/strong>(<strong>69.855 biztanle<\/strong><strong>,\u00a0<\/strong>2022\/1\/1)<\/li>\n<\/ul>\n<p><em>Proiektua:<\/em>\u00a0Ur-hornidurako, estolderiako eta hondakin-uren tratamenduko sareak berreraikitzea eta hobetzea. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren aholkularitzapean.<\/p>\n<p>Novomoskovskeko garapen ekonomikoa errazten da, hiru eskualde industrial eta hainbat komunikazio-ibilbide bertan gurutzatzen direlako: ubideak, trenbideak eta errepideak.<\/p>\n<p>Inbasioan zehar, petrolio-instalazioei eta erregai-biltegiei egindako bonbardaketa bortitzek kalte material larriak eragin dituzte, baita hildako eta zauritu ugari ere.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Donostia \u2013 Kremenchuk\u00a0<\/strong>(<strong>215.271 biztanle,\u00a0<\/strong>2022\/1\/1)<\/li>\n<\/ul>\n<p><em>Proiektua:<\/em>\u00a0Garapen ekonomikoaren, hiri-eraldaketaren eta Europako proiektuen kudeaketaren sustapena eta estrategia. Donostia Sustapenaren aholkularitzapean.<\/p>\n<p>Kremenchukeko sektore ekonomiko garrantzitsuak ibilgailuen fabrikazioa eta petrolioaren prozesamendua dira, eta oliobide eta gasbideen kokapen ona dute. Gainera, bi unibertsitate handi daude, bata publikoa eta bestea pribatua.<\/p>\n<p>Ekainaren 27an, hirian hildako gehien eragin zituen merkataritza-gunerik garrantzitsuenari misilez egindako bonbardaketaren lehen urteurrena izango da.<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Vitoria-Gasteiz \u2013 Nikopol\u00a0<\/strong>(<strong>105.200 biztanle,\u00a0<\/strong>2022\/1\/1)<\/li>\n<\/ul>\n<p><em>Proiektua:<\/em>\u00a0Ur-hornidurako, estolderiako eta hondakin-uren tratamenduko sareak berreraikitzea eta hobetzea. AMVISAren aholkularitzapean.<\/p>\n<p>Gerra aurretik, Nikopol Ukrainako industria-gune handienetako bat zen. Dnieper ibaiaren ondoan dago, Zaporiyiako zentral nuklearretik oso hurbil, gerran gune estrategikoa dena. Azken eraso larriena ekainean jazo da, Kajovka presaren eta zentral hidroelektrikoaren leherketak, hain zuzen. Natura- eta gizarte-larrialdia da, edateko urik eta energiarik gabe utzi baititu eskualdeko biziguneak.<\/p>\n<p><strong>Aztertzeko bisita, ekainaren 19-23.<\/strong><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-24711\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/FOTO-olha-aSOCIACION-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2023\/06\/FOTO-olha-aSOCIACION-300x200.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2023\/06\/FOTO-olha-aSOCIACION-768x512.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2023\/06\/FOTO-olha-aSOCIACION-1024x683.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2023\/06\/FOTO-olha-aSOCIACION-270x180.jpg 270w, \/wp-content\/uploads\/2023\/06\/FOTO-olha-aSOCIACION-770x515.jpg 770w, \/wp-content\/uploads\/2023\/06\/FOTO-olha-aSOCIACION.jpg 1280w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>Topaketa telematiko batzuk egin ondoren, ekainaren 19tik 23ra, Novomoskovsk, Kremenchuk eta Nikopoleko tokiko agintarien ordezkaritza Euskadira etorriko da EAEko hiru hiriburuekin eraikitzeke dauden zubien lehen harria jartzeko. Bilbao, Donostia eta Vitoria-Gasteizeko udalak Ukrainako Udalerrien Elkartearekin batera etorriko diren Ukrainako homologoen anfitrioi izango dira.<\/p>\n<p>EUDELek hasteko eta amaitzeko bilerak egingo ditu, ekainaren 19an (astelehena) eta 23an (ostirala). Ekainaren\u00a0<strong>20an, 21ean eta 22an<\/strong>, Ukrainako ordezkaritza hiru taldetan banatuko da, tokiko agintari bakoitza euskal hiriburu parekatura joango da, alde biko bilerak egiteko eta dagokion lankidetza-proiektua lantzeko.<\/p>\n<p>Hiru hiriburuek eta erakunde bideratzaileek (CABB, AMVISA eta Donostia Sustapena) jarduera-programa propioa diseinatu dute. Horretan, erakunde-topaketak, lankidetza-proiektuaren azpiegituretara egingo diren bisitak eta beste ekipamendu eta gune enblematiko batzuetarako bisitak daude aurreikusita.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>https:\/\/youtu.be\/qFHS8g0ZuhU Bilbon, 2023ko ekainaren 19an. Gaur goizean, Kremenchuk, Nikopol y Novomoskovsk hirietako tokiko agintariak batu egin dira EUDELeko elkarteburuarekin eta zuzendari nagusiarekin, Ukrainako ordezkaritzak aste honetan EAEko hiru hiriburuetan egingo <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":24710,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[19,1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24708"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=24708"}],"version-history":[{"count":6,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24708\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":24805,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24708\/revisions\/24805"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/24710"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24708"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=24708"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=24708"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}