{"id":24857,"date":"2023-09-19T09:53:44","date_gmt":"2023-09-19T07:53:44","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=24857"},"modified":"2023-11-25T13:10:00","modified_gmt":"2023-11-25T12:10:00","slug":"elkarteburu-berriak-eudelen-hurbiltasun-eta-adostasun-balioak-defendatu-ditu-udalen-eta-euskal-herritarren-erronka-amankomunen-aurrean","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/elkarteburu-berriak-eudelen-hurbiltasun-eta-adostasun-balioak-defendatu-ditu-udalen-eta-euskal-herritarren-erronka-amankomunen-aurrean\/","title":{"rendered":"Elkarteburu berriak EUDELen \u201churbiltasun\u201d eta \u201cadostasun\u201d balioak defendatu ditu, udalen eta euskal herritarren erronka amankomunen aurrean"},"content":{"rendered":"<p><strong>Esther Apraiz, Derioko alkatea, euskal udalerrietako alkateek EUDELeko Elkarteburu izendatu dute. EUDELek hiru herrialdeetako udalak bildu ditu, Tabakaleran, 2023-2027 agintaldiko lehen Batzar Orokorra egiteko. \u00a0<\/strong><\/p>\n<p><strong>Munduko Hiri eta Tokiko Gobernu Batuetako (UCGL) idazkari nagusiak <\/strong><strong>EUDEL berria zoriondu du New Yorketik bidalitako bideo-mezu baten <\/strong><\/p>\n<p><strong>bitartez. Bertan, Nazio Batuek GJHei buruzko goi-bilera egiten ari dira.\u00a0<\/strong><\/p>\n<p><em><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-24872 alignleft\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/Elkarteburu-berria-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/Elkarteburu-berria-300x200.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2023\/09\/Elkarteburu-berria-768x512.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2023\/09\/Elkarteburu-berria-1024x683.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2023\/09\/Elkarteburu-berria-270x180.jpg 270w, \/wp-content\/uploads\/2023\/09\/Elkarteburu-berria-770x515.jpg 770w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>Donostian, 2023ko irailaren 19an. <\/em>Euskadiko Udalen Batzar Orokorreko alkateek gaur goizean aukeratu dituzte, Donostian, hurrengo lau urteetan EUDELen Gobernutik maila instituzionalean udal guztiak ordezkatuko dituzten pertsonak.<\/p>\n<p>Ekitaldia 10:30ean hasi da, Eneko Goia <strong>Donostiako alkatea<\/strong>ren ongietorri-hitzekin, eta Nagore Alkorta <strong>Azpeitiko alkateak<\/strong> Batzar Orokorri hasiera eman dio, jarduneko Elkarteburu gisa.<\/p>\n<p>Hautaketa hautetsontzi batean egindako botazioaren bidez egin da, Elkarteko organoak berritzeko estatutuetako arauen arabera. Udal-sentsibilitate guztien arteko akordioari esker, hautagaitza bakarra bozkatu ahal izan da, bai Batzorde Eragilerako \u2013hamabost kidek osatua\u2013, bai Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Lurralde Batzordeetarako \u2013bederatzi kidek osatua bakoitza\u2013.<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" width=\"770\" height=\"433\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/kN-G6yzixkc?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" allowfullscreen title=\"EUDELeko Batzar Orokorra\/Asamblea General de EUDEL. 2023\/09\/19 Donostia (Tabakalera)\"><\/iframe><\/p>\n<p>Esther Apraiz, Derioko alkatea, EUDELen Elkarteburu berri izateko hautatu dute, aho batez. Nagore Alkorta <strong>Azpeitiko alkatea<\/strong> eta Jose Antonio Santano <strong>Irungo alkatea<\/strong> izango ditu lagun Apraizek. Biek beste agintaldi bat egingo dute elkarteburuorde gisa.<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\"><a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/HITZALDIA_Esther-Apraiz-EUDEL.pdf\">ESTHER APRAIZen HITZALDIA<\/a><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\"><a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=hk4Rq_X1J5w\">ESTHER APRAIZen HITZALDIAREN BIDEOA<\/a><\/p>\n<p>Batzorde Eragileko gainerako kideak emakumezko eta gizonezko alkate hauek osatzen dute, hurrenkera honetan: Erlantz Urresti (Maruri Jatabe), Maialen Gurrutxaga (Elgoibar), Jon Luqui Albisu (Urretxu), Nati L\u00f3pez de Muniain (Elburgo), Txerra Molinuevo (Amurrio), I\u00f1igo Hernando (Galdakao), Txelo Auzmendi (Asparrena), Xabier Lertxundi (Hernani), Eneritz Azpitarte (Zaldibar), Izaro Elorza (O\u00f1ati), Mikel Torres (Portugalete) eta Zallako zinegotzia, Joseba Andoni Zorrilla Ruiz.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-cheerup-main wp-image-24870\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/Batzorde-eragile-berria-2-770x515.jpg\" alt=\"\" width=\"770\" height=\"515\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/Batzorde-eragile-berria-2-770x515.jpg 770w, \/wp-content\/uploads\/2023\/09\/Batzorde-eragile-berria-2-270x180.jpg 270w\" sizes=\"(max-width: 770px) 100vw, 770px\" \/><\/p>\n<p style=\"text-align: center;\">\u00a0EUDELeko Batzorde eragilea 2023-2027<\/p>\n<p>Erakundearen buru den bederatzigarren Elkarteburua da Esther Apraiz, eta erakundearen buru den bigarren emakumea eta Bizkaiko seigarren udal ordezkaria. Apraiz ekitaldian bertan inbestitu dute, bi elkarteburuordeen eskutik makila eta EUDELen domina jaso ondoren.<\/p>\n<p>Bere inbestidura-hitzaldian, <strong>Esther Apraizek<\/strong> izendapenak eragiten dion zirrararen berri eman du: <em>\u201cOhorea da nire parekideek, alkateok, euskal udalgintza osoa ordezkatzeko ni aukeratu izana\u201d.<\/em> Apraizek eskertu egin du aurreko Batzorde Eragileak egindako lana, eta bere lehendabiziko hitzak Gorka Urtarani, karguan bere aurretik izan denari, eta EUDELen hurrengo ibilbidean lagunduko dion talde berriari eskaini dizkie.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-24873 alignleft\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/Elkarteburuordeak-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/Elkarteburuordeak-300x200.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2023\/09\/Elkarteburuordeak-768x512.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2023\/09\/Elkarteburuordeak-1024x683.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2023\/09\/Elkarteburuordeak-270x180.jpg 270w, \/wp-content\/uploads\/2023\/09\/Elkarteburuordeak-770x515.jpg 770w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>Derioko alkateak esan du indartsu sentitzen dela, eta badakiela karguak erantzukizun handia eskatzen duela. <em>\u201cEUDEL udalerrien ahotsa da, plurala eta partaidetzazkoa, eta tokiko autonomiaren eta finantza-beregaintasunaren berme-lana egiten du\u201d.<\/em><\/p>\n<p>Barne-mailako mezuen artean, Elkarteburuak <strong>elkarrizketa eta adostasuna<\/strong> zaintzen jarraitzea proposatu du, bai Elkartearen gobernu-organoetan, bai foro instituzional eta lan-talde guztietan, <em>\u201cudalerri guztiek batera lan egiteko gure helburu amankomunen, herritarren ongizatearen eta bizi-kalitatearen alde\u201d.<\/em><\/p>\n<p>Era berean, alkateak gonbidatu ditu \u201cEUDEL marka\u201d harrotasunez eramatera, udalen barruan eta kanpoan, \u201cEuskal udalgintzaren nortasuna\u201d baita. <em>\u201cEUDEL danok gara\u201d<\/em> leloarekin burutu du hitzaldia.<\/p>\n<p><strong>Udal-sentsibilitatea<\/strong><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-24866 alignleft\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/Hiribuak-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/Hiribuak-300x200.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2023\/09\/Hiribuak-768x512.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2023\/09\/Hiribuak-1024x683.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2023\/09\/Hiribuak-270x180.jpg 270w, \/wp-content\/uploads\/2023\/09\/Hiribuak-770x515.jpg 770w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>Biztanleria urriko udalerri bateko agintari gisa, Derioko alkateak \u201cpertsonengandik hurbilen dagoen politikaren\u201d balioa defendatu du, eta erantzukizun berritik horri lagundu egingo diola esan, udalen zerbitzuan eta, bereziki, udalerri txikiagoen zerbitzuan. <em>\u201cEUDEL hurbiltasuna da\u201d<\/em>, nabarmendu du. <em>\u201cEuskadiko herri eta hiri guztietako pertsonak, herritarrak, dira erdigunea eta gure udalen izateko arrazoia. Euskal gizartearen isla onena gara, hark gure bizilagunen aurpegia baitu\u201d.<\/em><\/p>\n<p>Demokraziaren lehendabiziko erakundeen zutabeak eraikitzen lagundu zuten euskal hautetsiak omentzeko mezu bat ere izan du Elkarteburuak. Egungo eta iraganeko belaunaldiek <em>\u201cberen udalerrien izenak handi egin zituztenak\u201d<\/em> ezagutzeak duen garrantzia azpimarratu du. <em>\u201cTokiko politika demokraziaren sehaska da\u201d<\/em>, esan du Esther Apraizek.<\/p>\n<p><strong>Tokiko gobernuak, giltzarri eraldaketan<\/strong><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-cheerup-main wp-image-24864 alignleft\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/Batzarra-770x515.jpg\" alt=\"\" width=\"770\" height=\"515\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/Batzarra-770x515.jpg 770w, \/wp-content\/uploads\/2023\/09\/Batzarra-300x200.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2023\/09\/Batzarra-1024x683.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2023\/09\/Batzarra-270x180.jpg 270w\" sizes=\"(max-width: 770px) 100vw, 770px\" \/><\/p>\n<p>Derioko alkateak, halaber, adierazi du udal-aginte berria gaur egungo ziurgabetasunaren eta abiadura handiko aldaketen testuinguruan jarriko dela abian. Udalen ordezkaria horri aukera gisa aurre egitearen alde agertu da, GJHen eta 2030 Agendaren ildotik, eta eragile guztien arteko lankidetzatik.<\/p>\n<p>\u201c<em>Gure herri eta hiriak trantsizio hirukoitzaren agertoki dira, soziodemografikoa, digitala eta ingurumenekoa; beraz, tokiko gobernuok eraldaketaren eragile nagusiak izan behar dugu beste erakundeekin batera\u201d<\/em>, Elkarteburuaren hitzetan.<\/p>\n<p><strong><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-24906\" src=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/emilia-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2023\/09\/emilia-300x200.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2023\/09\/emilia-768x512.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2023\/09\/emilia-1024x683.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2023\/09\/emilia-270x180.jpg 270w, \/wp-content\/uploads\/2023\/09\/emilia-770x515.jpg 770w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>Emilia Saiz\u00a0UCGLko<\/strong> (Munduko Hiri eta Tokiko Gobernu Batuak) idazkari nagusiak ere partekatu du mezu hori, eta bideo bat bidali du New Yorketik, EUDELeko Elkarteburua eta gobernu berria zoriontzeko. Idazkari nagusia New Yorken da aste honetan, Nazio Batuek GJHei buruz egiten ari diren goi-bileran parte hartzeko: &#8220;EUDEL gure munduko erakundearen bazkide sortzailea da, eta bertatik gizartearen eraldaketa bultzatzen saiatzen gara, belaunaldi horien eta etorkizuneko belaunaldien beharrak kontuan har daitezen erabaki politiko bakoitzean&#8221;.<\/p>\n<p>EUDELetik, udalerrientzat sor daitezkeen aukera guztiak aprobetxatzeko xedez, Esther Apraizek hasierako <strong>hiru proposamen<\/strong> egin ditu:<\/p>\n<p>&#8211; <strong>\u201cUdalgintza feminista\u201d<\/strong> baten aldeko apustua egitea, besteak beste, EUDEL indartuz emakume hautetsiek udal-politikan duten lidergo eta eraginerako gune gisa.<\/p>\n<ul>\n<li>\u201cHerritarrekiko <strong>konfiantzazko zubiak<\/strong> eraikitzea\u201d, EUDEL irekiagoa, eraginkorragoa eta parte-hartzaileagoa bultzatuz, erakundearen barruko adostasunetik abiatuta.<\/li>\n<\/ul>\n<p>&#8211; <strong>Lankidetza instituzionala<\/strong> bultzatzea, <em>\u201cudalerriek ekarpen handia egin behar duten\u201d<\/em> politika publikoak lortzeko eta garatzeko, hala nola euskara, gizarte-zerbitzuak, berdintasuna, enplegua eta ingurumena.<\/p>\n<p><strong>Intereseko datuak<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong><u>EUDELen elkarteburuak:<\/u><\/strong> 1982an sortu zenetik, Euskadiko Udalen Elkarteak <strong>9 elkarteburu <\/strong>izan ditu, <strong>zazpi gizon eta bi emakume<\/strong><strong>:<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>(1983-87) I\u00f1aki Oregi, <strong>Zuia<\/strong>ko alkatea \/<\/p>\n<p>(87-91) Jose Mar\u00eda Gorordo, <strong>Bilbo<\/strong>ko alkatea \/<\/p>\n<p>(91-95 eta 95-99) Jose Mar\u00eda Gonz\u00e1lez Zorrilla, <strong>Muskiz<\/strong>ko alkatea \/<\/p>\n<p>(99-03 eta 03-07) Karmelo S\u00e1inz de la Maza, <strong>Leioa<\/strong>ko alkatea \/<\/p>\n<p>(07-11) Jokin Bildarratz, <strong>Tolosa<\/strong>ko alkatea \/<\/p>\n<p>(11-15) Ibone Bengoetxea, <strong>Bilbo<\/strong>ko alkateordea\/<\/p>\n<p>(15-19) Imanol Landa, <strong>Getxo<\/strong>ko alkatea \/<\/p>\n<p>(19-23) Gorka Urtaran, <strong>Gasteiz<\/strong>ko alkatea \/<\/p>\n<p><strong>(23-27) Esther Apraiz, Derioko alkatea<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong><u>EAEko hautetsiak<\/u><\/strong><u>:<\/u> Tokiko agintaldi honetan (2023-2027) 2.661 <strong>hautetsi<\/strong> daude, eta <strong>%\u00a047<\/strong> emakumeak dira. Horietatik <strong>84<\/strong> alkateak dira, aurreko agintaldian baino hamar gehiago.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong><u>**Ukraina-\u201cBridges of Trust\u201d<\/u><\/strong><\/p>\n<p>Bileran, Europako udalerriekin EUDELek duen lankidetza estua aipatu zen, CEMRn aktiboki parte hartuz. Alde horretatik, azken urtean izandako ekimenik nabarmenenen berri eman zitzaien euskal udaletako alkateei. Horien artean, <strong>&#8220;Bridges of Tust&#8221;<\/strong> (Konfiantzazko zubiak) delakoaren onurak azaldu ziren, EBko eta Ukrainako udalerrien arteko elkartasuna eta lankidetza bultzatzeko. EUDEL izan zen Europako ekintza aitzindari horretan parte hartu zuten eta buru-belarri aritu ziren hogeita hamar elkarteetako bat. Euskadin, &#8220;matching&#8221;a sustatu zen euskal hiru hiriburuen (Bilbo, Donostia eta Gasteiz) eta Ukrainako hiru hiriren (Novomoskovsk, Kremenchuk eta Nikopol) artean. U-LEADen eta Ukrainako Hirien Elkartearen (AUC) laguntzarekin, aldizkako online bilerak antolatu dira, ur eta saneamendu, hiri-garapenaren eta gizarte-ekonomia arloko lankidetza-proiektuak definitzeko. BoT-ren esparruan, Ukrainako hiru udalerrietako ordezkaritza ukrainar batek bisitatu zituen Euskadiko hiriak, EUDELek, 2023ko ekainean, harrera egin ostean. Bilera instituzional eta teknikoak egin ziren, eta azpiegitura nagusietara bisitak egin ziren: Bilbao Bizkaia eta Gasteizko Ur Partzuergoetara, eta Donostiako Sustapenera. Era berean, ordezkaritza hori tokiko enpresekin harremanetan jarri zen. <a href=\"https:\/\/www.eudel.eus\/destacados\/bridges-of-trust\/eu\/\">Informazio gehiago<\/a><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Esther Apraiz, Derioko alkatea, euskal udalerrietako alkateek EUDELeko Elkarteburu izendatu dute. EUDELek hiru herrialdeetako udalak bildu ditu, Tabakaleran, 2023-2027 agintaldiko lehen Batzar Orokorra egiteko. \u00a0 Munduko Hiri eta Tokiko Gobernu <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":24871,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24857"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=24857"}],"version-history":[{"count":12,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24857\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":25272,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/24857\/revisions\/25272"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/24871"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=24857"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=24857"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=24857"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}