{"id":25881,"date":"2024-04-03T12:46:25","date_gmt":"2024-04-03T10:46:25","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=25881"},"modified":"2024-05-09T13:27:39","modified_gmt":"2024-05-09T11:27:39","slug":"esther-apraiz-elkarteburuari-elkarrizketa-radio-euskadin","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/esther-apraiz-elkarteburuari-elkarrizketa-radio-euskadin\/","title":{"rendered":"Esther Apraiz elkarteburuari elkarrizketa Radio Euskadin"},"content":{"rendered":"<p>https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=5a5SGwTfLs0<\/p>\n<h2 class=\"post-title-alt h2\">&#8220;EUDEL berdinen arteko lan-mahaia da, alkateena, eta udalen zerbitzura dago, ez alderdien zerbitzura&#8221;<\/h2>\n<p>Esther Apraiz EUDELeko elkarteburua eta Derioko alkatea elkarrizketatu dute gaur goizean Radio Euskadiko Boulevard saioan, Euskadiko Udalen Elkartearen gobernu berriaren lehen sei hilabeteen balantzea egiteko.<\/p>\n<p>&#8220;Lehenengo egunetik ari gara lanean bete-betean; niretzat garrantzitsua izan zen erakundea eta Batzorde Eragileko kideak sakon ezagutzea&#8221;. Elkarteburuaren esanetan, &#8220;erakunde heldua eta eskarmentuduna&#8221; aurkitu du, eta profesional talde handi bat du udalei laguntzeko bokazioarekin, <strong>EUDELen akzio koordinatua<\/strong>ren bidez, &#8220;zorroztasun juridiko eta teknikotik, alkateok erabakirik onenak har ditzagun&#8221;.<\/p>\n<p><strong>Elkartearen zereginak<\/strong> azaltzeko, Esther Apraizek nabarmendu du EUDEL &#8220;udalerrien esku dagoen lan-mahaia dela, ez alderdi politikoen esku&#8221;, eta gaineratu du, bertan, udalek beraien politikak diseinatu ahal izateko oinarri komunak diseinatzen direla. &#8220;Lan-mahai bat izan behar du, eta, bertan, berdinen arteko akordioak, alkateen artekoak, lortu behar ditugu, udalerrien eta herritarren onerako izango direnak&#8221;, azpimarratu du.<\/p>\n<p>Bere agintaldiko <strong>lehen aurrekontuak<\/strong> onartzeagatik pozik agertu ondoren, elkarteburuak aurrekontu horiek &#8220;proiektu estrategikoak eta lehentasunezkoak aurrera ateratzea ahalbidetuko&#8221; dutela nabarmendu du. Aurreikusitako ekintzen artean, aipatu du udalek \u201cgehien eskatzen dutenetako bat\u201d \u201cUdalhitz hitzarmena berritzeari buruzko hausnarketari ekitea&#8221; dela. Hitzarmen horrek euskal toki-erakundeetako 27.000 langile publiko baino gehiagoren lan-baldintzak arautzen ditu. Apraizek gaineratu du EUDELek udalei laguntzen jarraituko duela &#8220;egunerokotasunean eta sortuko den guztian, gure lana zerbitzua ematea eta udalerrien beharrizanei erantzutea baita&#8221;.<\/p>\n<p>Udalen <strong>finantza-egoera<\/strong>ri dagokionez, EUDELeko elkarteburuak positibotzat jo ditu Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan eta Lurralde Kontseiluetan otsailean egindako diru-bilketaren zifrak. Esther Apraizek argitu du 2023ko likidazioa ekitaldi horretako hasierako aurrekontua baino handiagoa izan zela, eta horrek udalen finantzaketa handitzea ekarri duela. &#8220;Diru hori oso ondo etorriko zaigu udal-agintaldiaren hasiera honetan gure proiektu estrategikoak garatzeko&#8221;. Aldi berean, elkarteburuak gogorarazi du euskal eredua arrisku partekatuko sistema batean oinarritzen dela, eta, ondorioz, baliabideen &#8220;kudeaketa zorrotza&#8221; egiten jarraitu behar dela, euskal erakundeek erabiltzen dituzten &#8220;zuhurtasun eta arreta&#8221; irizpideetan oinarrituta.<\/p>\n<p>Berdintasunaren arloan, <strong>Berdinsarea<\/strong>ren ekintza-ildo berriak onartu direla eta, Esther Apraizek <strong>indarkeria matxistaren aurrean erantzuteko tokiko protokoloen<\/strong>\u00a0hurrengo eguneratzea nabarmendu du. Elkarteburuak Emakunderen azken datuei buruz hitz egin du. Datu horien arabera, gora egin dute sexu-erasoen eta familia barruko indarkeriaren salaketek, eta \u201chorrek erakunde guztien eta gizarte osoaren erantzun irmoak eskatzen ditu&#8221;; halaber, &#8220;berdintasuna lortzeak eta indarkeria matxista desagerrarazteak guztiok inplikatzen gaitu&#8221;, gaineratu du.<\/p>\n<p>Tokiko aktualitateari dagokionez, Esther Apraizek <strong>Etxebizitzaren Legea<\/strong>ri eta <strong>Emisio Txikiko Eremuei<\/strong> buruzko galderak erantzun ditu, bai eta eta euskal udalak <strong>Errege Kopako hurrengo finalerako<\/strong>\u00a0nola prestatzen diren ere.<\/p>\n<p><u>Etxebizitzaren Legea<\/u><\/p>\n<p>&#8220;Tentsiopean dauden eremuetan alokairuen prezioa kontrolatzearen alde gaude, alkateen kezka bat da, herritarrak kezkatzen dituen gaia delako. Baina geure eskumenen bidez egin behar da. EUDELek udal-autonomia defendatzen duen bezala, Eusko Jaurlaritzak gure autogobernu-esparrua defendatu behar du &#8220;.<\/p>\n<p><u>Kopako finalaren partidua<\/u><\/p>\n<p>&#8221; Bilbon bezala, hogei bat udalerritan jarri dira pantailak. Udalok ahalegin guztiak egin ditugu herritarrek ilusio osoz goza dezaten\u201d. &#8220;Aldi berean, tolerantzia eta errespetu giroa mantentzeko deia egin nahi dut, zalerik onenak, zale eredugarriak garela erakusteko &#8220;.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=5a5SGwTfLs0 &#8220;EUDEL berdinen arteko lan-mahaia da, alkateena, eta udalen zerbitzura dago, ez alderdien zerbitzura&#8221; Esther Apraiz EUDELeko elkarteburua eta Derioko alkatea elkarrizketatu dute gaur goizean Radio Euskadiko Boulevard saioan, Euskadiko <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":25894,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25881"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=25881"}],"version-history":[{"count":15,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25881\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":25998,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/25881\/revisions\/25998"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/25894"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=25881"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=25881"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=25881"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}