{"id":26471,"date":"2024-10-15T19:33:07","date_gmt":"2024-10-15T17:33:07","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=26471"},"modified":"2024-10-30T12:03:28","modified_gmt":"2024-10-30T11:03:28","slug":"herri-dirubideen-euskal-kontseilua-2024ko-urriaren-15a","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/herri-dirubideen-euskal-kontseilua-2024ko-urriaren-15a\/","title":{"rendered":"Herri Dirubideen Euskal Kontseilua. 2024ko urriaren 15a"},"content":{"rendered":"<p>Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak urriaren 15ean Gasteizen egindako bileran, Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek eta EAEko udalek honako gai hauei buruzko erabakiak hartu dituzte, besteak beste: 2024ko zerga itunduen bidezko diru-bilketa ixteko aurreikuspenenak, 2025eko diru-bilketaren aurreikuspenenak eta 2024ko Egokitzapenerako Funts Orokorra behin-behinean zehazteari buruzkoak.<\/p>\n<p>Aurten, Auzitegi Gorenaren epaiak betez, 1979ko urtarrilaren 1a baino lehen mutualitateetan kotizatu zuten pentsiodunei egindako itzulketek eragina izan dute zerga-bilketan. Itzulketa horiek eragin nabarmena izan dute 2024ko diru-bilketan (800 milioi \u20ac inguru hiru lurraldeetan), baina, hala ere, diru-bilketa zertxobait handitu da 2023koarekin alderatuta. Bileran, onartu egin dira zerga itunduen bidezko bilketaren 2024ko ekitaldirako likidazio-aurreikuspenak, eta 18.300,9 m\/\u20ac dira.<\/p>\n<p>Hurrengo ekitaldirako diru-bilketaren aurreikuspenei dagokienez, kalkuluen arabera, termino absolutuetan, foru-aldundiek 19.718,6 milioi \u20ac bilduko dituzte guztira zerga itunduengatik 2025ean.<\/p>\n<p><em>HDEKren informazio zabaldua (2024\/10\/15): <\/em><\/p>\n<p><a href=\"https:\/\/www.irekia.euskadi.eus\/eu\/news\/96256-consejo-vasco-finanzas-publicas\">https:\/\/www.irekia.euskadi.eus\/eu\/news\/96256-consejo-vasco-finanzas-publicas<\/a><\/p>\n<p><strong><u>Udalerrien ordezkariak<\/u><\/strong><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-26476 alignright\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2024\/10\/EUDEL-ordezkariak-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2024\/10\/EUDEL-ordezkariak-300x200.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2024\/10\/EUDEL-ordezkariak-1024x683.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2024\/10\/EUDEL-ordezkariak-768x512.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2024\/10\/EUDEL-ordezkariak-1536x1024.jpg 1536w, \/wp-content\/uploads\/2024\/10\/EUDEL-ordezkariak-270x180.jpg 270w, \/wp-content\/uploads\/2024\/10\/EUDEL-ordezkariak-770x515.jpg 770w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>EAEko udalerrien aldetik, hiru lurralde historikoetako hiru alkatek hartu dute parte Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Esther Apraiz Fernandez la Pe\u00f1a<\/strong>, <strong>Derioko<\/strong> alkatea (EUDELeko elkarteburua).<\/li>\n<li><strong>Nagore Alkorta Elorza<\/strong>, <strong>Azpeitiko<\/strong> alkatea (EUDELeko elkarteburuordea).<\/li>\n<li><strong>Natividad L\u00f3pez de Munain<\/strong> <strong>Alzola<\/strong>, <strong>Burgeluko<\/strong> alkatea (EUDELeko Batzorde Eragileko kidea).<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong><u>Arrisku partekatua eta finantza-nahikotasuna <\/u><\/strong><\/p>\n<p>Bileraren ondoko agerraldian, Esther Apraiz elkarteburuak azpimarratu du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Finantza Kontseiluen bilera berehala egiteko egindako deia.Azaldu duenez, \u201corgano horiek dira udalek eta aldundiek Udal Finantzaketarako Foru Funtsak adosteko eta herrialdeko baliabideak EAEko udalerriei banatzeko erabiltzen ditugun topaguneak. Bertan jasoko dugu udal-finantziazioaren \u201cargazkirik\u201d errealena\u201d.<\/p>\n<p>Apraizek bi mezu bidali ditu. Lehenengoa udalei zuzenduta egon da, eta elkarteburuak zorroztasuna eta zuhurtzia eskatu ditu udal-aurrekontuak egiteko. Adierazi duenez, EAEko instituzio-sistema \u201c<strong>arrisku eta erantzukizun partekatuko<\/strong> sistema bat da\u201d, eta instituzio guztiek beren gain hartu behar dituzte zerga-bilketan egon daitezkeen desbideratze negatiboak, oraingoan, mutualisten epaien ondoriozkoak.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-26473\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2024\/10\/FOTO-3-RUEDA-DE-PRENSA-300x225.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"225\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2024\/10\/FOTO-3-RUEDA-DE-PRENSA-300x225.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2024\/10\/FOTO-3-RUEDA-DE-PRENSA-1024x768.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2024\/10\/FOTO-3-RUEDA-DE-PRENSA-768x576.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2024\/10\/FOTO-3-RUEDA-DE-PRENSA-1536x1152.jpg 1536w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>Beraz, berresten bada diru-bilketak behera egin duela hasierako zenbatespenarekin alderatuta, udalek ere itzuli beharko dute aldea, <strong>udal-finantzaketarako foru-funtsen<\/strong> bidez (TEFFF Araban, Udalkutxa Bizkaian eta UFFF Gipuzkoan), horixe baita hiru lurraldeetako udalen finantziaziorako tresna nagusia. Nolanahi ere, behin betiko datuak 2025eko otsailean jakingo dira, 2024ko diru-bilketaren eta ekarpenen benetako zifrak jakin ondoren.<\/p>\n<p>Egoera horrek eragina izan du elkarteburuaren bigarren mezuan. EUDELen izenean, berriz adierazi du garrantzitsua dela udalei \u201c<strong>finantza-nahikotasuna\u201d<\/strong> ematea, herritarrengandik hurbilen dauden instituzioak diren aldetik, beren eskumenak eraginkortasunez eta efizientziaz erabili ahal izan ditzaten. Esther Apraizek nabarmendu duenez, EAEko udalek \u201cerantzukizun berriak eta gero eta ugariagoak dituzte erronka sozial eta ekologiko handiei aurre egiteko, besteak beste, etxebizitzari, aldaketa demografikori eta trantsizio klimatiko-energetikoari\u201d.<\/p>\n<p>Bestalde, gaineratu duenez, erronka handi horiek \u201cudalerrietan gauzatuko dira, eta tokian tokiko erantzunak beharko dituzte\u201d, baina, aldi berean, herrialde-dimentsioa dute, eta, horregatik, \u201cinstituzio guztien lankidetza behar dute, ahaleginak eta baliabideak batzeko.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak urriaren 15ean Gasteizen egindako bileran, Eusko Jaurlaritzak, hiru foru-aldundiek eta EAEko udalek honako gai hauei buruzko erabakiak hartu dituzte, besteak beste: 2024ko zerga itunduen bidezko diru-bilketa <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":26475,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[14,1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26471"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=26471"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26471\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":26477,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26471\/revisions\/26477"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/26475"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=26471"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=26471"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=26471"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}