{"id":26618,"date":"2024-11-12T14:41:11","date_gmt":"2024-11-12T13:41:11","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=26618"},"modified":"2024-11-20T10:15:58","modified_gmt":"2024-11-20T09:15:58","slug":"eudel-eta-eusko-jaurlaritza-elkarlanean-ari-dira-gobernantza-onaren-praktikak-udal-politikan-eta-kudeaketan-zabaltzeko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/eudel-eta-eusko-jaurlaritza-elkarlanean-ari-dira-gobernantza-onaren-praktikak-udal-politikan-eta-kudeaketan-zabaltzeko\/","title":{"rendered":"EUDEL eta Eusko Jaurlaritza elkarlanean ari dira gobernantza onaren praktikak udal politikan eta kudeaketan zabaltzeko"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Esther Apraiz elkarteburua eta Maria Ubarretxena sailburua \u201cTokiko Gobernantzako jardunbide aurreratuak\u201d jardunaldian izan dira, ELoGE Europako Bikaintasunaren Zigiluaren barruan kokatuta.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Arduradun politikoen eskutik, Basauri, Ermua, Azkoitia, Errenteria, Irun, Legazpi eta Laudioko esperientzia erreferenteak aurkeztu dira.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Zazpi kasu arrakastatsuen gaiak hauek dira: kode etikoak, kudeaketa-planen jarraipena, GJHen aurrekontuak, herritarren kexa eta iradokizunen sistemak, kontratazioko genero-ikuspegia, herritarren partaidetza-behatokiak, eta berrikuntzarako eta lankidetza publiko-pribaturako hiri-laborategiak.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Udalerri aitzindari horiek eta beste batzuk dira Euskadiko tokiko gobernuen jardunbide egokien lehen bankuaren ernamuina.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"Intervencion Esther Apraiz jornadas practicas avanzadas. 2024\/11\/13\" width=\"770\" height=\"433\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/BhQang5QHo8?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p>Bilbo, 2024\/11\/13a. Esther Apraiz EUDELeko elkarteburu eta Derioko alkateak, Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak eta Conrad Zellmann Europako Kontseiluko ordezkariak \u201cTokiko Gobernantzako esperientzia eta jardunbide aurreratuak\u201d jardunaldia aurkeztu dute gaur goizean, euskal udaletako hautetsiei eta teknikariei zuzenduta.<\/p>\n<p><em><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-26623\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/apraiz-ubarretxena13-11-2024-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/apraiz-ubarretxena13-11-2024-300x200.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2024\/11\/apraiz-ubarretxena13-11-2024-1024x682.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2024\/11\/apraiz-ubarretxena13-11-2024-768x512.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2024\/11\/apraiz-ubarretxena13-11-2024-1536x1023.jpg 1536w, \/wp-content\/uploads\/2024\/11\/apraiz-ubarretxena13-11-2024-270x180.jpg 270w, \/wp-content\/uploads\/2024\/11\/apraiz-ubarretxena13-11-2024-770x515.jpg 770w, \/wp-content\/uploads\/2024\/11\/apraiz-ubarretxena13-11-2024.jpg 1600w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/em>Erakunde Harremanetarako sailburuorde Xabier Ochandiano ere izan da bileran. EUDELeko zuzendari nagusi Mar Zabalak eman dio amaiera bilerari. Praktika egokien trukean parte hartzaile izan ditugu Ana Azkoitia Azkoitiko alkatea, Asier Iragorri Basauriko alkatea, Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea eta Eric G\u00e1lvez Legazpiko alkatea, Nagore Gomarra Laudioko zinegotzia, Sergio Javier Alzaga Irungo zinegotzia eta Rosal\u00eda Herrera Ermuko zuzendari nagusia.<\/p>\n<p>EUDELek eta Europako Kontseiluak bultzatutako <a href=\"https:\/\/eloge.eudel.eus\/eus\/\">ELoGE \u201cBikaintasunaren Europako Zigilua\u201d<\/a> proiektuaren barruan kokatzen da jardunaldia. Kalitatea eta berrikuntza demokratikoa ebaluatzeko sistema zorrotza da, eta 2007az geroztik arrakastaz ezarri da EAEko 23 udalerritan. Udalerri horietako hamalauk dute bikaintasunaren aitorpen gorena. Euskadin, ELoGEk <strong>erakunde arteko batzorde bat<\/strong> eratu du, aitortza emateko ardura izango duena, EUDELek, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek osatua.<\/p>\n<p>Zigiluaren bosgarren edizioaren ondoren \u2013aurten egin da\u2013, EUDELek eta Sailak lankidetza egonkorrarekin jarraitzen dute, tokiko erakundeen etengabeko hobekuntzan eta kudeaketa publiko aurreratuan gobernu onaren esparruak (etika, gardentasuna, parte-hartzea, kontuak ematea\u2026) aplikatzea sustatzeko. Hori egiten ari dira dagoeneko jardunaldian beren esperientzia aitzindariak aurkeztu dituzten zazpi udalak.<\/p>\n<p>Kasu arrakastatsuek udal-politikaren eta -kudeaketaren hainbat arlo hartzen dituzte. Udal-proiektu horiek helburu komun bat dute: zerbitzu publikoetan ahalik eta kalitate eta berrikuntza handiena eskaintzea, euskal herritarren behar berriei modu eraginkor eta efizienteagoan erantzuteko gizarte-, demografia-, ekologia- eta digitalizazio-erronka handien aurrean.<\/p>\n<p>EUDELeko elkarteburu <strong>Esther Apraiz<\/strong>ek nabarmendu duenez, EUDELek zabaldu egin nahi du &#8220;herritarrek tokiko erakundeetan duten konfiantzaren kultura, izan ere, praktika egokien bitartez administrazio publikoa gardenagoa, etikoagoa eta eraginkorragoa dela jasotzen dute&#8221;. Apraizek Euskadin eta Europako Kontseiluarekin koordinatzeko konpromisoa azpimarratu du \u201cLankidetza hori beharrezkoa da; izan ere, udalok, pertsonekiko dugun enpatiatik abiatuta, funtsezko zeregina daukagu demokrazia sendotzeko, hurbilen ditugun erakundeen bidez\u201d. Europa mailan, elkarteburuak honako hau nabarmendu du: \u201cEuropako proiektuaren abangoardian egon nahi dugu, batzen gaituzten eta ongizatean, kohesioan eta justizia sozialean aurrera eginarazi diguten Europako balio komunekiko konpromiso sendotik\u201d.<\/p>\n<p><strong>Maria Ubarretxe<\/strong>na sailburuak nabarmendu du beharrezkoa dela erakundeen arteko lankidetzan sakontzea, administrazioak Euskadiren behar eta erronka berrietara egokitzeko. \u201cPertsonen egunerokoa erraztu nahi dugu, eta, horretarako, urratsak egin behar ditugu administrazioen arteko elkarreragingarritasunerantz, leihatila bakarreko ereduak bultzatu, eta desburokratizazioa eta sinplifikazio administratiboa sustatu; aurrera egingo dugu administrazio gardenago, eraginkor eta efizienteago, hurbilago, moderno eta digitalago baterantz, bikaintasunezko zerbitzu publikoak eman ahal izateko\u201d.<\/p>\n<p>Bestalde, <strong>Conrad Zellman<\/strong>ek, Europako Kontseiluaren ordezkariak, hau adierazi du: \u201cELoGEren funtsezko alderdi bat etengabeko ikaskuntza eta udalerrien arteko jardunbide egokiaren trukea da; adibidez, herritarren parte-hartzea handitzeko erabakiak hartzean, kalitatezko zerbitzuak ematen direla bermatzeko eta administrazio ireki eta berritzailea sustatzeko. Guretzat pozgarria da EUDELi laguntzea prozesu horretan, zeinaren helburua, hain zuzen, etengabeko ikaskuntza eta baliokideen arteko trukea erraztea den.\u201d<\/p>\n<p><strong>Jardunbide Egokien Bankua, hamabi printzipiotan<\/strong><\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-26624\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/jornada-buenaspracticas-300x140.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"140\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2024\/11\/jornada-buenaspracticas-300x140.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2024\/11\/jornada-buenaspracticas-1024x478.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2024\/11\/jornada-buenaspracticas-768x359.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2024\/11\/jornada-buenaspracticas-1536x717.jpg 1536w, \/wp-content\/uploads\/2024\/11\/jornada-buenaspracticas.jpg 1600w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>EUDELeko elkarteburuak ELoGE proiektua zabaltzen jarraitzeko konpromisoa hartu du, izan ere, udalerri gehiagok dute interesa, eta udalei laguntzeko tresna berriak garatzeko konpromisoa hartu du. Besteak beste, Gobernantzako <strong>Jardunbide Egokien Lehen Bankua<\/strong> sortu da. Banku hori webgune honetan dago eskuragarri: \u00a0<a href=\"https:\/\/eloge.eudel.eus\/eus\/buenas-practicas.php\">https:\/\/eloge.eudel.eus\/eus\/buenas-practicas.php<\/a><\/p>\n<p>Esperientzia eta proiektu inspiratzaileen bilduma hau Europako Kontseiluak ezarritako gobernu onaren <strong>hamabi printzipioetan<\/strong> egituratzen da: 1) parte-hartze demokratikoa; 2) giza eskubideak; 3) zuzenbide estatua; 4) etika publikoa; 5) kontuak ematea; 6) irekiera eta gardentasuna; 7) kalitatezko administrazioa, eraginkorra eta efizientea; 8) lidergoa, eskumenak eta gaitasunak; 9) erantzuteko gaitasuna; 10) ekonomia- eta finantza-kudeaketa sendoa; 11) jasangarritasuna eta epe luzerako orientazioa; 12) aldaketarako irekitasuna eta berrikuntza.<\/p>\n<p>\u201cJardunbide egokiak biltzen jarraituko dugu, kudeaketa publikoaren esparru guztietan gobernu onaren printzipioak txertatzeko aukera dagoela erakusten lagunduko digutenak\u201d, adierazi du Esther Apraizek.<\/p>\n<p>Basauri, Ermua, Azkoitia, Errenteria, Irun, Legazpi eta Laudioko kasuak, beste <a href=\"https:\/\/eloge.eudel.eus\/eus\/municipios.php\">ELoGE udal<\/a> batzuekin batera, ekimen estrategiko honen ernamuina dira euskal erakunde guztientzat.<\/p>\n<p><strong>Udal-esperientziak<\/strong><\/p>\n<p>KUDEAKETA PUBLIKO ERAGINKOR ETA JASANGARRIA<\/p>\n<table width=\"629\">\n<tbody>\n<tr>\n<td width=\"138\"><strong>UDALA<\/strong><\/td>\n<td width=\"155\"><strong>IZENBURUA<\/strong><\/td>\n<td width=\"336\"><strong>LABURPENA<\/strong><\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td width=\"138\"><strong>Errenteria<\/strong><\/td>\n<td width=\"155\"><strong>\u201cKudeaketa Planaren jarraipena:<\/strong> administrazio eraginkorrago baterantz\u201d<\/td>\n<td width=\"336\">Eraginkortasuna eta efizientzia ardatz dituen metodologia, Agintaldiko Planaren jarraipenean eta ebaluazioan oinarritzen dena eta helburuei eta emaitzei buruzko informazio-jario etengabea ziurtatzen duena.<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td width=\"138\"><strong>Azkoitia<\/strong><\/td>\n<td width=\"155\"><strong>\u201cGJHekin <\/strong>lerrokatutako udal-<strong>aurrekontua\u201d<\/strong><\/td>\n<td width=\"336\">Udal-aurrekontua GJHekin lerrokatzeko proiektua. Horrek baliabide ekonomikoak arduraz esleitzea errazten du, baina baita ikuspegi jasangarri batekin ere (soziala, ekonomikoa eta ingurumenekoa).<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td width=\"138\"><strong>Irun<\/strong><\/td>\n<td width=\"155\">\u201cPertsonengan oinarritutako herritarrentzako arreta: <strong>abisuen, kexen eta iradokizunen sistema\u201d<\/strong><\/td>\n<td width=\"336\">Herritarren ekarpenak jasotzeko sistema, udalaren erantzun-gaitasuna hobetzen duena. Horretarako, emaitzen urteko ebaluazioa egiten da, ondoren hartu beharreko erabakietara eta etengabeko hobekuntzara bideratua.<\/td>\n<\/tr>\n<\/tbody>\n<\/table>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>KUDEAKETA PUBLIKO ARDURATSUA ETA BERRITZAILEA<\/p>\n<p><strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<table width=\"629\">\n<tbody>\n<tr>\n<td width=\"138\"><strong>UDALA<\/strong><\/td>\n<td width=\"138\"><strong>IZENBURUA<\/strong><\/td>\n<td width=\"353\"><strong>LABURPENA<\/strong><\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td width=\"138\"><strong>Legazpi<\/strong><\/td>\n<td width=\"138\"><strong>\u201cKode etikoak eta eredugarritasun<\/strong> instituzionala Udal batean\u201d<\/td>\n<td width=\"353\">&nbsp;<\/p>\n<p>Udal osotasun publikoaren estrategiaren funtsezko elementuak, kargu publikoentzat eta udal langileentzat bereiziak. Batzorde Etikoaren garrantzia.<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td width=\"138\"><strong>Basauri<\/strong><\/td>\n<td width=\"138\">\u201cParte-hartzea: <strong>Herritarren behatokia<\/strong><\/p>\n<p>erabakiak hartzeko\u201d<\/td>\n<td width=\"353\">Herriko errealitatea ezagutzeko eta herritarrek udal zerbitzuei buruz egiten duten balorazioa ezagutzeko urteko proiektua.<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td width=\"138\"><strong>Ermua<\/strong><\/td>\n<td width=\"138\"><strong>Berrikuntza eta lankidetza publiko-pribatua:<\/strong> Ermua Urban Lab<\/td>\n<td width=\"353\">&nbsp;<\/p>\n<p>Hiri Laborategi Digitala: ingurune errealetan hedatu eta merkaturatu aurretik, soluzio teknologikoen (IKTak eta IoT) aplikazioak simulatzeko eta probatzeko esperimentazio digitaleko ingurunea.<\/td>\n<\/tr>\n<tr>\n<td width=\"138\"><strong>Laudio<\/strong><\/td>\n<td width=\"138\">Kontratazio arduratsua: <strong>genero ikuspegia kontratazio publikoan<\/strong><\/td>\n<td width=\"353\">Udalak azterlan bat egitea, Udalaren kontratazio publikoan generoaren eragina hobetzeko eta, ondorioz, sektore pribatuaren erabakietan eta kudeaketa sistemetan eragiteko gaitasuna hobetzeko.<\/td>\n<\/tr>\n<\/tbody>\n<\/table>\n<p>&nbsp;<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Esther Apraiz elkarteburua eta Maria Ubarretxena sailburua \u201cTokiko Gobernantzako jardunbide aurreratuak\u201d jardunaldian izan dira, ELoGE Europako Bikaintasunaren Zigiluaren barruan kokatuta. Arduradun politikoen eskutik, Basauri, Ermua, Azkoitia, Errenteria, Irun, Legazpi eta <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":26622,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26618"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=26618"}],"version-history":[{"count":6,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26618\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":26635,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26618\/revisions\/26635"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/26622"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=26618"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=26618"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=26618"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}