{"id":26955,"date":"2025-02-06T15:40:40","date_gmt":"2025-02-06T14:40:40","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=26955"},"modified":"2025-02-13T18:02:32","modified_gmt":"2025-02-13T17:02:32","slug":"udalerriek-eta-lehiaren-agintaritzek-elkarren-arteko-lankidetzaren-alde-egin-dute-lehiaren-aurkako-jarduerak-saihesteko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/udalerriek-eta-lehiaren-agintaritzek-elkarren-arteko-lankidetzaren-alde-egin-dute-lehiaren-aurkako-jarduerak-saihesteko\/","title":{"rendered":"Udalerriek eta Lehiaren agintaritzek elkarren arteko lankidetzaren alde egin dute, lehiaren aurkako jarduerak saihesteko"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Gaur lehiari eta toki-erakundeen jarduera ekonomikoari buruzko jardunaldi bat egin da Bilbon, Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA\/AVC) eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (MLBN) antolatuta, EUDELekin lankidetzan.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Jardunaldia LEA\/AVCk egindako \u2018Toki-erakundeek jarduera ekonomikoan duten eragina\u2019 txostenaren gainean oinarritu da. Foro honetan Bilbo, Donostia, Getxo, Erandio, Laudio eta Sopelako udal esperientziak aurkeztu dira.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Esther Apraiz<\/strong> elkarteburuak, <strong>No\u00ebl d\u2019Anjou<\/strong> Ogasun eta Finantza sailburuarekin batera, Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA) eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (CNMC) antolatutako \u201cUdalerriak eta lehia\u201d jardunaldiari hasiera eman dio gaur, Euskadiko Udalen Elkartearen (EUDEL) laguntzarekin.<\/p>\n<p>Foroa EUDELen Bilboko egoitzan egin da, eta EAEko udalei LEAk egindako eta <strong>Ainara Herce<\/strong> presidenteak aurkeztutako \u2018<em>Tokiko erakundeen eragina jarduera ekonomikoan<\/em>\u2019 txostenaren berri emateko balio izan du. <strong>Cani Fern\u00e1ndez<\/strong> CNMCko presidenteak, bere aldetik, \u2018Udalerriak eta Lehia\u2019 proiektuaren garrantzia azpimarratu du. Proiektu hori Batzordeak sustatu du, autonomia-erkidegoetako agintaritzekin batera, toki-erakundeek merkatuetan duten esku-hartzearen kalitatea hobetzeko eta ongizate orokorra murrizten duten jarduerak saihesteko.<\/p>\n<p>Esther Apraizek, Derioko alkate ere badenak, Lehiaren arloko agintarien eta tokiko erakundeen arteko lankidetza estutzearen balioa eta premia azpimarratu du: \u201cGaurkoa bezalako jardunaldiek gure udalen artean jardunbide egokiak identifikatzen laguntzen digute; eta, EUDELen bitartez, partekatu egiten ditugu, elkarrekin ikasteko eta beste udalerri batzuetan funtzionatzen duena eredutzat hartzeko.\u201d<\/p>\n<p>\u201cSendatu beharrean, prebenitzea da helburua\u201d, adierazi du Apraizek. \u201cLehia arautzeak lagundu egiten digu gure jarduera publikoan eta hainbat sektore ekonomikotan dituen eraginetan eraginkorragoak eta efizienteagoak izaten, jokabide okerrak edo arau-hausteak ekar ditzaketen desorekak saihestuz\u201d. Elkarteburuak azpimarratu du garrantzitsua dela \u201ctokiko erakundeok, ordenamendu juridikoak ematen dituen aukeren artean, aukera mesedegarrienak hartzea lehiari dagokionez. Horrek, gure udal-kudeaketaren kalitatean ez ezik, Euskadiko udalerrien ongizate orokorrean eta garapen ekonomikoan ere eragingo du\u201d.<\/p>\n<p>N\u00f6el D\u2019Anjou sailburuak azpimarratu du udalak funtsezkoak direla paper aktiboa eta kontzientea hartzeko, ez soilik garapenaren sustatzaile gisa, baita gizarteko sektore guztiei mesede egingo dieten bidezko baldintzen bermatzaile gisa ere.<\/p>\n<p>Parte-hartze horiei esker, administrazioetako ordezkarien eta inplikatutako eragileen arteko eztabaida sortu da. Zehazki, udal esperientzien mahaian honako hauek dira parte hartu dutenak: Javier Garcinu\u00f1o, Bilbao Ekintzako zuzendaria; Ander Larrinaga, Arabako Garapen Ekonomikoko zuzendaria eta Laudioko zinegotzia; Susana Bugallo; Olatz Elorza, Donostiako Kontratazio arduraduna; Jos\u00e9 Rica, Getxoko Sustapen Ekonomikoko teknikaria; eta Erandio eta Sopelako kontu-hartzaileak, Susana Bugallo eta Mar\u00eda Cambeiro, hurrenez hurren.<\/p>\n<p><strong>\u2018Udalerriak eta Lehia\u2019, lan bateratua<\/strong><\/p>\n<p><strong>Irene Pinillak, <\/strong>MLBNko Laguntza Publikoen eta Arau Proiektuen Txostenen zuzendariordeak, lehiari eta interes ekonomiko orokorreko zerbitzuei dagokienez udal-jardueraren mugetara hurbilduz jarraitu du jardunaldia, eta Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen <a href=\"https:\/\/www.oecd.org\/en\/publications\/competitive-neutrality-toolkit_3247ba44-en.html\">tresna<\/a> bat aurkeztu du, neutraltasun lehiakorra sustatzeko. Ildo horretan, MLBNren jarduerak eta materialak ere aurkeztu ditu, hala nola <a href=\"https:\/\/www.cnmc.es\/guia-recomendaciones-poderes-publicos\">dekalogoak<\/a>, <a href=\"https:\/\/www.cnmc.es\/impulsamos-la-competencia\/contratacion-publica\/guias-sobre-contratacion-publica\">gidak<\/a>, <a href=\"https:\/\/www.cnmc.es\/impulsamos-la-competencia\/contratacion-publica\/programa-de-capacitacion-de-empleados-publicos\">prestakuntzak<\/a>&#8230;<\/p>\n<p>Azkenik, udalerriek ere beren esperientziak eta praktika egokiak partekatu dituzte. <strong>Ander Larrinaga<\/strong> Arabako Foru Aldundiko Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntzako zuzendari eta Laudioko Udaleko zinegotziak zenbait kasu praktiko azaldu ditu (euskaltegia, gimnasioa, zinema&#8230;), eta azpimarratu du, udal erakundeetatik zerbitzuak ematerakoan, &#8220;funtsezkoa testuingurua eta zer behar betetzen ari garen ulertzea dela, eta koordinazioa eta osagarritasuna kontuan hartzea&#8221;.<\/p>\n<p><strong>Javier Garcinu\u00f1o<\/strong> Bilbao Ekintzako zuzendari nagusiak adierazi duenez, hiriko garapen ekonomikorako sozietate publikoa &#8220;merkatuaren akats bat estaltzen saiatzen\u201d ari da, \u201cedo interes komunak ondasun edo zerbitzu jakin hori behar duela egiaztatzen, espazioen zuzeneko lagapenaren proportzionaltasuna eta alternatibak bilatuz&#8221;.<\/p>\n<p><strong>Jos\u00e9 Rica<\/strong>k, Getxoko Udaleko Ekonomi Sustapen Arloko teknikariak, Getxo Sormen Hub &#8211; Industria Sortzaileen Ekintzailetza Zentroaz hitz egin du. &#8220;Mikroenpresei espazio publikoak aldi baterako lagatzean datza, udalak sektorearen jarduera sustatzeko egindako apustu gisa&#8221;.<\/p>\n<p><strong>Mar\u00eda Cambeiro<\/strong> Sopelako Udaleko kontu-hartzaileak itsaso eta lehorreko jabari publikoaren erabilerari heldu dio, eta kasu zehatz batean jarri du arreta: &#8220;Sopelako hondartzako surf klaseek diru-sarrera ekonomiko handia dakarte. Zerbitzu bat eskatzen ari ez garenez, nahiz eta kontratazio-arau bat aplikatu, udalerriak ez gara bezeroa, hesia jartzen dutenak baizik. Baimen bat da, eta gu gara lehiaren aldeko ikuspegia izan behar dugunak&#8221;.<\/p>\n<p><strong>Susana Bugallo <\/strong>Erandioko Udaleko kontu-hartzaileak adierazi duenez, &#8220;herritarrentzako premia edo onura handiagoa bada lehia askeari egiten zaion kaltea baino, toki-erakundeek ondasun edo zerbitzu jakin batzuk eskain ditzakete&#8221;.<\/p>\n<p>Azkenik, <strong>Olatz Elorza<\/strong>k, Donostiako Udaleko kontratazio-arduradunak, lehen pertsonan bizitako kasu batzuk kontatu ditu, eta adierazi duenez, &#8220;lehia sustatzeko, oso gogoan izan behar dira kontratazioaren printzipioak, funtsean transferentzia eta publizitatearena, tratu-berdintasunarena eta diskriminaziorik ezarena, eta konkurrentziarena&#8221;.<\/p>\n<p>Jardunaldia online emititu da eta berriro ikus daiteke <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/watch?v=ftjasrjCXws\">esteka honetan<\/a>.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur lehiari eta toki-erakundeen jarduera ekonomikoari buruzko jardunaldi bat egin da Bilbon, Lehiaren Euskal Agintaritzak (LEA\/AVC) eta Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (MLBN) antolatuta, EUDELekin lankidetzan. Jardunaldia LEA\/AVCk egindako \u2018Toki-erakundeek <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":26971,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26955"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=26955"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26955\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":26957,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26955\/revisions\/26957"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/26971"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=26955"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=26955"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=26955"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}