{"id":26997,"date":"2025-02-13T17:56:11","date_gmt":"2025-02-13T16:56:11","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=26997"},"modified":"2025-02-20T18:16:18","modified_gmt":"2025-02-20T17:16:18","slug":"herri-dirubideen-euskal-kontseilua-2025eko-otsailaren-13a","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/herri-dirubideen-euskal-kontseilua-2025eko-otsailaren-13a\/","title":{"rendered":"Herri Dirubideen Euskal Kontseilua. 2025eko otsailaren 13a"},"content":{"rendered":"<p>Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak Gasteizen otsailaren 13an egindako bileran, Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek eta euskal udalek, beste gai batzuen artean, 2024ko zerga itunduen diru-bilketa ixteari buruzko akordioak hartu eta 2024ko Egokitzapenerako Funts Orokorraren behin betiko likidazioa onartu dute.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-26999\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/CVF-20250213-300x205.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"205\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/CVF-20250213-300x205.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2025\/02\/CVF-20250213-1024x701.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2025\/02\/CVF-20250213-768x526.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2025\/02\/CVF-20250213-1536x1051.jpg 1536w, \/wp-content\/uploads\/2025\/02\/CVF-20250213.jpg 1600w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>Aurten, urriko 2024ko aurre-likidazioan aurreikusi zen bezala, zerga-bilketa murriztu egin da, Auzitegi Gorenak lan-mutualitate zaharren gainean emandako epaien ondorioz foru-aldundiek PFEZn gauzatutako itzulketek eragina izan dutelako.<\/p>\n<p><em>HDEKri buruzko informazio zabalagoa (2025\/02\/13): <a href=\"https:\/\/www.irekia.euskadi.eus\/mobile\/eu\/news\/99126-consejo-vasco-finanzas-publicas\">https:\/\/www.irekia.euskadi.eus\/mobile\/eu\/news\/99126-consejo-vasco-finanzas-publicas<\/a><\/em><\/p>\n<p><strong><u>Udalen ordezkariak<\/u><\/strong><\/p>\n<p><strong>Euskal udalerrien<\/strong> aldetik, hiru lurralde historikoetako hiru alkatek hartzen dute parte Herri Dirubideen Euskal Kontseiluan:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Esther Apraiz Fernandez la Pe\u00f1a<\/strong>, Derioko alkatea (EUDELeko elkarteburua).<\/li>\n<li><strong>Nagore Alkorta Elorza,<\/strong> Azpeitiko alkatea (EUDELeko elkarteburuordea)<\/li>\n<li><strong>Natividad L\u00f3pez de Munain<\/strong> <strong>Alzola<\/strong>, Burgeluko alkatea (EUDELeko Batzorde Eragileko bokala)<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong><u>Arrisku partekatua eta finantza-nahikotasuna <\/u><\/strong><\/p>\n<p>Bileraren osteko agerraldian, EUDELeko elkarteburuak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Finantzen Lurralde Kontseiluen berehalako deialdiaren garrantzia nabarmendu du, zerga-bilketak (2024ko likidazioa) Udal Finantzaketarako Foru Funtsetan duen eragina ezagutzeko.<\/p>\n<p>Esther Apraizek hiru mezu helarazi ditu. Lehenik eta behin, gogorarazi du udalak, gainerako erakundeak bezala, arrisku partekatuko eta &#8220;erantzunkidetasuneko&#8221; sistemaren mende daudela, eta sistema horretan erakunde guztiek diru-bilketan egon daitezkeen desbideratze negatiboak beren gain hartu behar dituztela, kasu honetan, mutualisten epaien ondorioz.<\/p>\n<p>Bigarrenik, pozik agertu da likidazioaren datuak bat datozelako urriko Kontseiluan egindako balioespenekin, eta azaldu du, aurretiazko informazio horrekin, &#8220;aurreikusleak izan garela eta diru-sarrera horiek deskontatu ditugula udal-aurrekontu errealistak eta egoera ekonomikora egokituak ateratzeko. Gaur egungo testuinguru konplexuak eskatzen dituen zorroztasun-irizpide eta zuhurtasun-irizpideei eutsiz beti. &#8221;<\/p>\n<p>Azkenik, Derioko alkatea den elkarteburuak udalek finantza-nahikotasuna izatea oso garrantzitsua dela azpimarratu du, herritarrentzako oinarrizko zerbitzuei eta erronka sozial, teknologiko eta ekologiko berriei erantzuteko. &#8220;Agintaldiaren erdialdean gaude, eta proiektu asko ditugu aurrera ateratzeko, gure udalerrien eta lurraldeen garapen sozial eta ekonomikorako estrategikoak direnak&#8221; aipatuz bukatu du.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Herri Dirubideen Euskal Kontseiluak Gasteizen otsailaren 13an egindako bileran, Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek eta euskal udalek, beste gai batzuen artean, 2024ko zerga itunduen diru-bilketa ixteari buruzko akordioak hartu eta <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":27000,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[14,1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26997"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=26997"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26997\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":27001,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/26997\/revisions\/27001"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/27000"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=26997"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=26997"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=26997"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}