{"id":27020,"date":"2025-02-20T12:38:20","date_gmt":"2025-02-20T11:38:20","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=27020"},"modified":"2025-03-04T13:02:09","modified_gmt":"2025-03-04T12:02:09","slug":"tokiko-agintaldiaren-erdialdean-udalerrien-erronkei-aurre-egiteko-ekintza-ildoen-proposamena-aurkeztu-du-eudelek","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/tokiko-agintaldiaren-erdialdean-udalerrien-erronkei-aurre-egiteko-ekintza-ildoen-proposamena-aurkeztu-du-eudelek\/","title":{"rendered":"Tokiko agintaldiaren erdialdean udalerrien erronkei aurre egiteko ekintza-ildoen proposamena aurkeztu du EUDELek"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>\u201cBatzen gaituena\u201d. Gaur Agurainen (Araba) egindako Batzar Orokorrean, EUDELeko elkarteburuak \u201cezberdinen arteko batasunera\u201d deitu du, udalerrien interes komunen alde lan egiteko.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Esther Apraizek Euskadiko alkateei azaldu die EUDELen \u201cibilbide-orria malgua\u201d dela eta etorkizuneko garapenei irekita dagoela. Elkartearentzat lehentasunezko hamar lan-esparru aipatu ditu, eta horien artean honako hauek nabarmendu ditu: udalerri txikiei arreta eskaintzea; tokiko enplegu publikoa arautzeko akordioa eguneratzea; edo Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean aritzea herri-erronka handien aurrean, hala nola etxebizitza, jasangarritasuna, pertsona migratzaileen harrera eta administrazioaren arintzea.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Batzarrak 2025eko urteko kontuak eta aurrekontua onartu ditu, udalentzako zerbitzua eta erakundeen arteko lankidetza indartzeko.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p style=\"text-align: center;\"><strong>2025eko EUDELeko Batzarraren argazkien galeria:<\/strong> <a href=\"https:\/\/flic.kr\/s\/aHBqjC37Ch\">https:\/\/flic.kr\/s\/aHBqjC37Ch<\/a><\/p>\n<p><em>Agurain, 2025eko otsailaren 20an. <\/em>EUDELen 57. Batzar Orokorrak EAEko alkate guztiak bildu ditu gaur goizean Agurain herrian (Araba). Euskal munizipalismoaren urteroko bilera, aurten, udalen agintaldiaren erdialdean egin da, herri eta hiriei ere eragiten dien ziurgabetasun handiko testuinguru global konplexu batean.<\/p>\n<figure id=\"attachment_27029\" aria-describedby=\"caption-attachment-27029\" style=\"width: 300px\" class=\"wp-caption alignleft\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-27029\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Elkarteburuordea-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Elkarteburuordea-300x200.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Elkarteburuordea-1024x684.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Elkarteburuordea-768x513.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Elkarteburuordea-1536x1026.jpg 1536w, \/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Elkarteburuordea-270x180.jpg 270w, \/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Elkarteburuordea-770x515.jpg 770w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-27029\" class=\"wp-caption-text\">Nagore Alkorta, Esther Apraiz, Cristina Laborda<\/figcaption><\/figure>\n<p>Saioa 11:30ean hasi da, Aguraingo alkate Ra\u00fal Lopez de Uralderen ongietorri-hitzekin. Ohi bezala, Esther Apraiz elkarteburu eta Derioko alkateak gidatu du batzarra, bi elkartaburuordeekin batera: <strong>Nagore Alkorta<\/strong> Azpeitiko alkatea eta <strong>Cristina Laborda<\/strong> Irungo alkatea. Euskal Udalen Elkarteko gobernua osatzen duten Batzorde Eragileko hamabi kideak ere agertokian izan dira.<\/p>\n<p>2016az geroztik, Estatutuak berritzeko itun politikoa egin zenetik, EUDELek aniztasunezko zuzendaritza du, Euskadiko udal-gobernuen buru diren sentsibilitate ezberdinek osatua. Adostasuna bilatzea eta erabakiak adostasunez hartzea da EUDELeko organoen (Batzorde Eragilea eta lurralde-batzordeak) lanaren oinarria.<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"Esther Apraizen hitzaldia \/ Intervenci\u00f3n Esther Apraiz Asamblea EUDEL 2025\" width=\"770\" height=\"433\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/e-MNFMT7eV0?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p><strong>Parte-hartze bidezko aurrekontua<\/strong><\/p>\n<figure id=\"attachment_27025\" aria-describedby=\"caption-attachment-27025\" style=\"width: 300px\" class=\"wp-caption alignleft\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-27025\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Ejecutiva-300x156.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"156\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Ejecutiva-300x156.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Ejecutiva-1024x531.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Ejecutiva-768x398.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Ejecutiva-1536x797.jpg 1536w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-27025\" class=\"wp-caption-text\">EUDELeko Batzorde Eragilea<\/figcaption><\/figure>\n<p>EUDELen Batzarrak Irungo alkateak aurkeztutako 2023. urteko kontuak onartu ditu, baita Azpeitiko alkateak zehaztu duen 2025erako Elkartearen aurrekontua ere. Aurrekontua 3,8 milioi eurokoa da, aurreko urtekoa (2024) baino %\u00a02,86 handiagoa.<\/p>\n<p>Aurtengo aurrekontua udalen parte-hartze prozesu baten eta adostasun eta lankidetza politikoaren emaitza izan da. Berritasun gisa, Batzorde Eragileak \u201centzute aktiboko\u201d dinamika bat bultzatu zuen joan den udazkenean, non udal-bazkideek beren proposamenak helarazi ahal izan dituzten. Hala, aurtengo ekintza-planak bere partidak ditu ekitaldiko aurrekontuan: 700.000 euro \u201cazterlanak eta lanak\u201d egiteko (proiektu estrategikoak) eta 328.770 euro \u201cprogramak\u201d egiteko (prestakuntza, berdintasuna, euskara, gobernantza). Programa-partida, gehienbat, erakundeekin (Emakunde, Euskaltzaindia, Europako Kontseilua\u2026) egindako hitzarmenen bidez finantzatzen da.<\/p>\n<p>Esther Apraiz pozik agertu da bazkideen babes orokorrarekin, eta oso positibotzat jo du lortutako akordioa, udalentzako funtsezko laguntza izaten jarraitzeko \u201cerantzukizun eta konpromiso ariketa\u201d gisa. Bereziki, trantsizio sozial-demografiko, digital-teknologiko eta ekologikoaren aurrean herritarrei zerbitzua emateko lanean; eta \u201cinor atzean gera ez dadin\u201d bermatzeko xedez.<\/p>\n<p><strong>EUDEL<\/strong><\/p>\n<figure id=\"attachment_27030\" aria-describedby=\"caption-attachment-27030\" style=\"width: 200px\" class=\"wp-caption alignleft\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-27030\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Esther-Apraiz-200x300.jpg\" alt=\"\" width=\"200\" height=\"300\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Esther-Apraiz-200x300.jpg 200w, \/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Esther-Apraiz-684x1024.jpg 684w, \/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Esther-Apraiz-768x1150.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Esther-Apraiz-1026x1536.jpg 1026w, \/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Esther-Apraiz-1368x2048.jpg 1368w, \/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Esther-Apraiz-scaled.jpg 1710w\" sizes=\"(max-width: 200px) 100vw, 200px\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-27030\" class=\"wp-caption-text\">Esther Apraiz elkarteburua<\/figcaption><\/figure>\n<p>Elkarteburuak euskal udalen ordezkaritza instituzionalaren maila altua nabarmendu du, Euskadiko Toki Erakundeen Legetik abiatuta lortutakoa, Elkartearen aldarrikapen historikoa, Eusko Legebiltzarrak 2016an onartua. \u201cErabakiak hartzeko organo guztietan gaude, eta gure rola arduraz, zuzentasunez eta adimenez jokatzen badugu, helburu berriak lortu ahal izango ditugu\u201d, adierazi du.<\/p>\n<p>Horren harira, elkarteburuak barne mezu bat helarazi die bere elkartekideei. Apraizek \u201cdesberdinen arteko batasunera eta akordiora\u201d heltzeko deia egin du, \u201cetapa honetan \u2018helburudun EUDEL\u2019 gidatzeko, geure interes komunak haren izateko arrazoi bihurtuta\u201d. Eta gaineratu du Elkarteak \u201cerabilgarri eta baliotsu\u201d sentitzen jarraituko duela, udalerri guztientzako eta euskal gizartearen onurarako akordio zabalak ehundu ahal dituen neurrian. Elkarteburuordeen hitzaldietan ere islatu da batasun-espiritu hori.<\/p>\n<p><strong>Demokrazia eta erakundeen arteko lankidetza<\/strong><\/p>\n<figure id=\"attachment_27031\" aria-describedby=\"caption-attachment-27031\" style=\"width: 300px\" class=\"wp-caption alignright\"><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-27031\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Hiriburuak-300x232.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"232\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Hiriburuak-300x232.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Hiriburuak-1024x794.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Hiriburuak-768x595.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Hiriburuak-1536x1190.jpg 1536w, \/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Hiriburuak-370x285.jpg 370w, \/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Hiriburuak-260x200.jpg 260w, \/wp-content\/uploads\/2025\/02\/Hiriburuak-87x67.jpg 87w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><figcaption id=\"caption-attachment-27031\" class=\"wp-caption-text\">Hiriburuen Alkateak<\/figcaption><\/figure>\n<p>Batzarreko hitzaldi nagusian, EUDELeko elkarteburuak egungo \u201cziurgabetasun handiko\u201d nazioarteko agertokia aipatu du, baita \u201cautoritarismoek eta gorrotoaren diskurtsoek\u201d demokraziarentzat eta ongizatearen oinarrientzat dakarten mehatxua ere. Testuinguru horretan, udal-politika \u201cerrealitatearen politika\u201d dela adierazi du, \u201cjendeari begietara begiratzen diona\u201d. Eta azpimarratu du udalek \u201cfuntsezko zeregina\u201d dutela maila anitzeko gobernantzan \u201cerakundeekiko kohesioa eta konfiantza soziala indartzeko\u201d.<\/p>\n<p>Erakundeen arteko lankidetzaren esparruan, Esther Apraizek berretsi du udalek Euskadiren erronka handien aurrean erantzun bateratuak eta koordinatuak lantzeko borondatea dutela. Erronkak oso handiak direla adierazi du. \u201cEskura ditugun ahalegin eta baliabide guztiak batzea eskatzen dute\u201d.<\/p>\n<p><strong>2025eko ardatzak eta jarduera-ildoak<\/strong><\/p>\n<p>Batzorde Eragileak landutako ekintzen proposamena aurkeztu die elkarteburuak alkateei. Bere Estatutuekin bat etorriz, EUDELek bi ardatz nagusi ditu: udalentzako zerbitzua eta erakundeen arteko lankidetza.<\/p>\n<p>Ardatz horiek <u>hamar jarduera-ildo<\/u> dituzte:<\/p>\n<ol>\n<li><strong>Udalerri txikienak:<\/strong> 5.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrien erronkak aztertuko dira. EAEko udalerrien %\u00a080 dira.<\/li>\n<li><strong>Toki-autonomia eta finantza-nahikotasuna:<\/strong> EUDELek erne jarraituko du, udalentzat betebehar berriak dakartzaten lege guztiek memoria ekonomikoa izan dezaten.<\/li>\n<li><strong>Udalhitz akordioa:<\/strong> agintaldi honetan, 20.000 udal-langilerentzako baino gehiagorentzako hitzarmena eguneratzeko konpromisoa dago, lege-aldaketetan oinarrituta. Sindikatuekin elkarrizketa hasi da jada, negoziazio-mahaia ireki ahal izateko.<\/li>\n<li><strong> Pertsonak:<\/strong>Ildo honek gizarte-politika guztiak biltzen ditu, baita migrazioa\/aniztasuna, berdintasuna, enplegua eta segurtasuna ere. Ekintzen artean, honako hauek nabarmentzen dira: gorroto-delituetarako (arrazismoa, antigitanismoa, LGTBIfobia) tokiko jarduera-gida bat egitea; indarkeria matxistaren biktima diren emakumeei arreta emateko tokiko protokoloak eguneratzea; zaintza feministen eta erantzukideen tokiko sistemak diseinatzeko eredua; eta, udaletan, emakumeek politikan parte hartzeko Behatokia.<\/li>\n<li><strong> Hirigintza eta Etxebizitza: <\/strong>Hirigintzari dagokionez, etxebizitza\/gela turistikoen erabilera arautzeko oinarri komun batzuk prestatzea. Etxebizitzaren arloko baterako erronka handiaren aurrean, udalerri bakoitzean \u201caskotariko erantzunak\u201d sortuko direla azaldu du elkarteburuak, udal-errealitatea bera oso heterogeneoa baita. Hala, EUDELek bere burua eskaintzen du etxebizitzaren arloko <strong>udal-irtenbideen sare<\/strong> gisa. Era berean, Eusko Jaurlaritzarekin lan egiteko borondatea duela adierazi du, hirigintzako eta etxebizitzako tokiko politikekin bat egiten duten lan-ildo guztietan.<\/li>\n<li><strong>Jasangarritasuna:<\/strong> EEErekin eta Udalsarearekin lankidetzan aritzea, bereziki energia-komunitateen eta energia-autokontsumoaren arloan.<\/li>\n<li><strong>Administrazio arina:<\/strong> EUDELek, gainerako erakundeekin batera, Lehendakaritzak bultzatutako \u201cAdministrazioa Arintzeko eta Digitalizatzeko estrategia\u201d delakoan parte hartzea.<\/li>\n<li><strong>Euskara:<\/strong> aisialdian euskara sustatzeko jardunbide egokien dekalogoa egitea.<\/li>\n<li><strong>Gobernu Ona eta 2030 Agenda:<\/strong> ELoGE Europako Bikaintasun Zigiluaren VI. edizioa, eta udalei laguntza ematea herritarrak GJHen inguruan sentsibilizatzeko.<\/li>\n<li><strong>Europa:<\/strong> tokiko gobernuen elkarteekin lankidetza, Europan batasuna eta demokrazia indartzeko, kultura- eta hizkuntza-aniztasuna errespetatuz.<\/li>\n<\/ol>\n<p>&nbsp;<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>\u201cBatzen gaituena\u201d. Gaur Agurainen (Araba) egindako Batzar Orokorrean, EUDELeko elkarteburuak \u201cezberdinen arteko batasunera\u201d deitu du, udalerrien interes komunen alde lan egiteko. Esther Apraizek Euskadiko alkateei azaldu die EUDELen \u201cibilbide-orria malgua\u201d <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":27024,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27020"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=27020"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27020\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":27075,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27020\/revisions\/27075"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/27024"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=27020"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=27020"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=27020"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}