{"id":27948,"date":"2025-10-23T17:05:35","date_gmt":"2025-10-23T15:05:35","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=27948"},"modified":"2025-10-28T09:27:35","modified_gmt":"2025-10-28T08:27:35","slug":"2030-agendako-18-gjhetan-udalen-inbertsioa-ekinbidea-ezagutarazteko-tresna-berriak","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/2030-agendako-18-gjhetan-udalen-inbertsioa-ekinbidea-ezagutarazteko-tresna-berriak\/","title":{"rendered":"2030 Agendako 18 GJHetan udalen inbertsioa\/ekinbidea ezagutarazteko tresna berriak"},"content":{"rendered":"<p>https:\/\/youtu.be\/wJx5n5rmOJg<\/p>\n<p>EUDELek tresna praktikoen multzo berri bat jarri du EAEko udalen eskura, GJH Garapen Iraunkorreko Helburuen arloan bideratutako <strong>udal-inbertsioa eta -ekinbidea <\/strong>ezagutarazteko. 2030 Agendako helburuak udalerrietan betetzearen inguruan, toki-erakundeek herritarrak sentsibilizatzea eta ahalduntzea da asmoa, esparru berezitzat hartuta gizarte-kohesioa, ekonomia- eta ingurumen-jasangarritasuna, <strong>gobernu irekia eta kalitate demokratikoa<\/strong>.<\/p>\n<p>Tresna berri horiek urriaren 24an aurkeztu ziren, alkateei, zinegotziei eta udaleko teknikariei \u2014Idazkaritza, Kontu-hartzailetza eta Komunikazio arloetakoak\u2014 zuzendutako <strong>web-mintegian<\/strong>. <strong>4 txosten-eredu<\/strong> dira, 2030 Agendako 18 GJHak betetzen Udalak eguneroko kudeaketan nola laguntzen duen modu argi, erakargarri eta eskuragarrian azaltzeko balio dutenak, Euskadin txertatutako kultura- eta hizkuntza-aniztasunari buruzko <strong>18. GJH<\/strong> barne.<\/p>\n<p>Tresna-sorta EUDELek landu du, dagoeneko esperientzia daukaten udalak lankide direla \u2014<strong>Amurrio, Azkoitia, Ermua, Leioa, Tolosa, Zarautz eta Arabako Errioxako Kuadrilla<\/strong>\u2014. <strong>Grafiko eta txosten moldagarrien ereduekin<\/strong> osatuta dago, udalerri bakoitzak, tamaina edo dituen baliabideak edozein direla ere, garapen jasangarriarekin duen konpromisoa dagokion tokiko errealitatean ezagutarazi ahal izan dezan.<\/p>\n<p><strong>Aurrekontuaren jakinarazpena, kontu-ematea eta GJHetarako ekarpena<\/strong><\/p>\n<p>Tresna horiek <em>Udal-aurrekontua GJHekin lerrokatzen hasteko <a href=\"https:\/\/www.eudel.eus\/destacados\/ods-agenda2030\/eu\/gidapraktikoa\/\">gida praktikoa<\/a><\/em> oinarri hartuz garatu dira<em>,<\/em> EUDELek 2024ko irailean eguneratutakoa, hain zuzen. Dokumentu hori izan da, horrenbestez, material multzo berriaren abiapuntua.<\/p>\n<p>Honako hauek dira lau tresna berriak:<\/p>\n<ol>\n<li><strong>Aurrekontuak hizkera argian<\/strong>, erraz azaldu ahal izateko udal-baliabideak zertan inbertitzen diren eta horiek GJHekin nola lerrokatzen diren.<\/li>\n<li><strong>Aurrekontu-itxieraren laburpena<\/strong>, lortutako emaitza ekonomiko eta sozialen kontuak emateko aukera ematen duena.<\/li>\n<li><strong>Kontuak emateko txostenak<\/strong>, agintaldian izandako aurrerapenak eta lorpenak erakusteko.<\/li>\n<li><strong>2030 Agendari egindako ekarpenaren txostena<\/strong>, 18 GJHetako bakoitzari lotutako udal-jarduerak eta -proiektuak jasotzen dituena.<\/li>\n<\/ol>\n<p>Tresna horiekin, <strong>GJH ardatzean gardentasuna eta komunikazioa indartzea da <\/strong>asmoa, udalei lagunduz garapen iraunkorrari egiten dioten ekarpenari buruzko kontakizun partekatua eratzen, eta, aldi berean, herritarren inplikazioa eta tokiko kide izatearen harrotasuna sustatuz.<\/p>\n<p>\ud83d\udc49 Informazio gehiago, <strong>Aurrekontuei buruzko Gida<\/strong> eta <strong>material berriak<\/strong> eskuratzeko: <a href=\"https:\/\/www.eudel.eus\/destacados\/ods-agenda2030\/eu\/\">https:\/\/www.eudel.eus\/destacados\/ods-agenda2030\/eu\/<\/a><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>https:\/\/youtu.be\/wJx5n5rmOJg EUDELek tresna praktikoen multzo berri bat jarri du EAEko udalen eskura, GJH Garapen Iraunkorreko Helburuen arloan bideratutako udal-inbertsioa eta -ekinbidea ezagutarazteko. 2030 Agendako helburuak udalerrietan betetzearen inguruan, toki-erakundeek herritarrak <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":27950,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27948"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=27948"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27948\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":27961,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/27948\/revisions\/27961"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/27950"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=27948"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=27948"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=27948"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}