{"id":28057,"date":"2025-11-19T12:00:12","date_gmt":"2025-11-19T11:00:12","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=28057"},"modified":"2025-12-01T12:11:59","modified_gmt":"2025-12-01T11:11:59","slug":"tokiko-politikan-emakume-hautetsien-aurkako-indarkeria-sexistari-aurre-egiteko-lehenengo-neurriak-bultzatu-ditu-eudelek-euskadiko-udaletan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/tokiko-politikan-emakume-hautetsien-aurkako-indarkeria-sexistari-aurre-egiteko-lehenengo-neurriak-bultzatu-ditu-eudelek-euskadiko-udaletan\/","title":{"rendered":"Tokiko politikan emakume hautetsien aurkako indarkeria sexistari aurre egiteko lehenengo neurriak bultzatu ditu EUDELek Euskadiko udaletan"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Euskadiko Udalen Elkarteak kalitate demokratikoa eta parte-hartze politikoa berdintasunean bermatuko dituen konpromiso instituzionala hartzera gonbidatu ditu EAEko udalak eta udaletako hautetsi guztiak.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Osoko Bilkuraren erabakiaz gain, EUDELek 33 neurriko sorta bat proposatu ditu udal bakoitzak bere jarduera-plana landu dezan, tokiko autonomian oinarrituta, eta udalerri txikiak bereziki aintzat hartuta.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>150 alkate eta zinegotzi emakumerekin egindako barne-galdeketa baten arabera, EAEko hautetsien erdiek baino gehiagok (%60) adierazi zuten indarkeria sexistaren bat (fisikoa eta ahozkoa, psikologikoa, sinbolikoa) jasan zutela kargua betetzean.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Bilbon, 2025eko azaroaren 19an. Estatuan aitzindaria den ekimena aurkeztu du gaur EUDELek, emakumeek tokiko politikan jasaten duten indarkeriari eta sexismoari aurka egiteko. Udalei 33 neurriko plan malgua helarazi zaie, hiru ardatzetan bilduta (prebentzioa, sentsibilizazioa eta jarduketa), euren ekintzak edo tokiko planak garatu ahal izan ditzaten.<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"Indarkeria sexistaria aurka egiteko neurriak \/ Presentaci\u00f3n medidas para combatir violencia sexista.\" width=\"770\" height=\"433\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/HvEvc3zk8WY?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p>Gainera, <strong>jarraibideak<\/strong> eskaini dira jarduera horiek pixkanaka antolatzeko, <strong>udalerri txikienek<\/strong> dituzten baldintzak bereziki aintzat hartuta. Azken helburua da indartzea bai berdintasuneko parte-hartze politikoa eta bai herritarrengandik hurbilen dauden erakundeen kalitate demokratikoa.<\/p>\n<p>Ekimenaren sorreran Basqueskolako alkate eta zinegotzi emakumeen sareak 2021ean egindako barne-<strong>galdeketa<\/strong> bat dago. Inkestatutako 150 hautetsien artean, erdiek baino gehiagok (%60) adierazi zuten indarkeria sexista motaren bat (fisikoa eta ahozkoa, psikologikoa, sinbolikoa) bizi izan zutela edo euren lankideen aurkakoren bat ikusi zutela.<\/p>\n<p>Inkesta bat dator Europako azterlan batzuekin (2024, Udalen Kontseilua); horietan azaldu dutenez, <strong>alderdi guztietan<\/strong> badago <strong>arazo estruktural erreal bat<\/strong>, generoaren roletan eta estereotipoetan oinarritutako kultura politiko androzentrikotik eratorritakoa.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"alignleft size-medium wp-image-28065\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Medidas_Violencia03-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Medidas_Violencia03-300x200.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Medidas_Violencia03-1024x683.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Medidas_Violencia03-768x512.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Medidas_Violencia03-1536x1024.jpg 1536w, \/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Medidas_Violencia03-270x180.jpg 270w, \/wp-content\/uploads\/2025\/11\/Medidas_Violencia03-770x515.jpg 770w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/>Neurri-sorta aurkezteko, Esther Apraiz elkarteburu eta Derioko alkateak agerraldia egin du gaur goizean Elkartearen egoitzan, EUDELeko Berdintasun Batzordearekin batera, <strong>sentsibilitate eta lurralde desberdinen<\/strong> ordezkari zirela Burgeluko alkate Nati L\u00f3pez de Munain eta Hernaniko alkate Xabier Lertxundi, Zuzendaritzako kideak biak, eta Basauriko zinegotzi Isabel Cadaval.<\/p>\n<p><strong>Esther Apraizek <\/strong>azpimarratu duenez, EAEko tokiko politika, udaletan <strong>hautetsien %48 emakumeak<\/strong> eta 89 alkate izanda, Europako aurrenekoen artean da ordezkaritza orekatuari dagokionez. Aldi berean, eta aurrerapenak gorabehera, Apraizek azaldu du lankide askok politika uzten dutela karguak betetzean, &#8220;isilean&#8221;, egiturazko desberdintasun bati eta indarkeria sexista mota desberdinei ekin beharra izaten dutelako. Erasoen artean dago indarkeria sinbolikoa, egindako lana gutxiesteko asmoz gauzatua, fisikoaz edo bizitza pribatuaz kritikak eta deskalifikazioak eginez. Hori da hedatuena, eta sare sozialen goraldiarekin, areagotu egin da.<\/p>\n<p>EUDELen deiaren ildotik, elkarteburuaren ustez funtsezko kontua da \u201carazoari izena jartzea\u201d eta udal-gobernuetan neurriak hartzea. Adierazi duenez, \u201cEuskadik ezin du onartu, matxismoaren eraginez, politikan emakume bakar bat ere galtzerik. Emakume hautetsi bat isiltzen den edo kargua uzten duen bakoitzean, tokiko demokrazia ahuldu egiten da\u201d.<\/p>\n<p><strong>Neurri-sorta<\/strong><\/p>\n<p>EUDELen proposamena 33 neurriko programa batean zehaztu da, eta udal bakoitzak bere errealitatera egokitu ahal izango du. Neurriak <strong>hiru ardatz<\/strong>en inguruan egituratu dira \u2014sentsibilizazioa, prebentzioa eta jarduketa\u2014, honako ekimen hauek bilduta:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Udal-itunak<\/strong>, talde politiko guztien konpromiso publikoarekin.<\/li>\n<li>Parekotasuna gobernu-organoetan eta erantzukizunen <strong>banaketa bidezkoa <\/strong>(arloak, batzordeak, udal-sozietateak&#8230;).<\/li>\n<li>Batzordeen eta Osoko Bilkuren <strong>ordutegiari eta iraupenari buruzko akordioa<\/strong>, zaintza-ardurekin bateratu ahal izateko.<\/li>\n<li>Jazarpen edo indarkeria kasuetan <strong>azkar erantzuteko<\/strong> protokoloak, <strong>entzuteko eta salatzeko kanalekin<\/strong>, eta kautelazko neurri posibleak.<\/li>\n<li>Etika- <strong>eta jokabide-kodeak<\/strong>.<\/li>\n<li><strong>Segurtasun<\/strong> fisikoa eta digitala, eta biktimei <strong>laguntza psikologikoa eta juridikoa<\/strong><\/li>\n<li><strong>Emakume hautetsien arteko laguntza:<\/strong> <em>mentoring<\/em> programak, zeinetan eskarmentudun emakume politikariek hautetsi berriei lagunduko dieten (Basqueskola).<\/li>\n<li>Hedabideekin eta tokiko eragileekin lankidetzan aritzea, trataera sexista desagerrarazteko eta <strong>berdintasuneko kultura politikoa<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>EUDELek udal-akordioen jarraipena egingo du, eta laguntza eta aholkularitza eskainiko die udalei, dituzten premien araberako neurriak ezartzeko. Web plataforma bat jarriko da abian, ekimenarekin konprometitutako udalerriak aintzatesteko eta horien ekintzak ikusarazteko.<\/p>\n<p><strong>Argomanizko adierazpena<\/strong><\/p>\n<p>Burgeluko alkate <strong>Nati Lopez de Munainek<\/strong> inplikatutako eragile guztien erantzunkidetasuna eskatu du, orain arte hirurehun hautetsik baino gehiagok sinatu duten 2021eko <a href=\"https:\/\/basqueskola.eus\/indarkeria\/\">Argomanizko adierazpena. Tokiko politikan emakumeenganako indarkeriaren eta jazarpen sexistaren aurkako adierazpena<\/a> dokumentuan jasota dagoen bezala. Alkateak \u201csalaketa publikoaren lehen dokumentutzat\u201d jo du Adierazpena, alderdi politikoei, erakundeei eta herritarrei zuzendutako konpromisoak planteatu dituelako, eta hedabideei eskatu dielako \u201conartzea sentsibilizazioan eta politikari emakumeei tratamendu ez-sexistan duten erantzukizun soziala&#8221;.<\/p>\n<p>Basauriko zinegotzi <strong>Isabel Cadaval<\/strong>ek berretsi duenez, garrantzitsua da azterlanetan jakinarazitako egoera horiek bizi izan dituzten hautetsiek \u201cisiltasuna eta isolamendua haustea\u201d. Nabarmendu duenez, \u201cneurri hauekin, aukera zabalduko da tokiko gobernuetan berdintasunean parte hartzea bultzatuko du\u201d.<\/p>\n<p>Bestalde, Hernaniko alkate <strong>Xabier Lertxundi<\/strong>k azpimarratu duenez, kausa hau \u201cez da emakumeen kontua, baizik eta denon kausa demokratikoa. Politikan dihardugun gizonon inplikazioa kontu honetan ezinbestekoa da\u201d. Era berean, adierazi duenaren arabera, tokiko politikan berdintasuna \u201clortu ahal izango da, baldin eta kultura politikoa eraldatzen badugu, errespetu, pluraltasun eta aniztasun handiagokoa bihur dadin\u201d.<\/p>\n<p><strong>Galdeketa<\/strong><\/p>\n<p>2021ean, Basqueskolak galdeketa egin zien 150 emakume hautetsiri, eta emaitzek agerian uzten dute arazoaren neurria:<\/p>\n<ul>\n<li>%60k adierazi zuenez, jazarpen\/indarkeria sexista jasan edo ikusi zuen bere agintaldian.<\/li>\n<li>%10ek mehatxuak edo eraso fisikoak jaso zituela adierazi zuen.<\/li>\n<li>%30ek sare sozialetako edo hedabideetako tratu diskriminatzailea salatu zuen.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Indarkeria-modu ohikoenen artean daude hitza hartzean sistematikoki etetea (%60), ekintza ofizialetako errespetu-faltak (%54), gurasokeria-tratua edo &#8220;mainsplaning&#8221;-a (%52), eta genero-estereotipoen eraginez karguetarako eta erantzukizunetarako sarbidea mugatzea (%30). Hautetsiek galdeketan adierazi zutenez, ekintza sexistak eragin ahal zizkieten oposizioko edo euren alderdiko beste kargudun batzuek, udaleko langileek, herritarrek, sare sozialen edo hedabideen bitartez.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskadiko Udalen Elkarteak kalitate demokratikoa eta parte-hartze politikoa berdintasunean bermatuko dituen konpromiso instituzionala hartzera gonbidatu ditu EAEko udalak eta udaletako hautetsi guztiak. Osoko Bilkuraren erabakiaz gain, EUDELek 33 neurriko sorta <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":28064,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[10,1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28057"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28057"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28057\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":28077,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28057\/revisions\/28077"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/28064"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28057"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28057"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28057"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}