{"id":28113,"date":"2025-11-21T12:22:01","date_gmt":"2025-11-21T11:22:01","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=28113"},"modified":"2025-11-21T12:37:30","modified_gmt":"2025-11-21T11:37:30","slug":"azaroaren-25eko-eudelen-adierazpenak-indarkeria-matxistarekiko-tokiko-komunitatearen-egitekoa-indartzea-proposatu-du","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/azaroaren-25eko-eudelen-adierazpenak-indarkeria-matxistarekiko-tokiko-komunitatearen-egitekoa-indartzea-proposatu-du\/","title":{"rendered":"Azaroaren 25eko EUDELen Adierazpenak indarkeria matxistarekiko &#8220;tokiko komunitatearen&#8221; egitekoa indartzea proposatu du"},"content":{"rendered":"<p>Urtero bezala, Euskadiko Udalen Elkarteak <a href=\"https:\/\/noticias.eudel.eus\/wp-content\/uploads\/2025\/11\/A25-eko-Adierazpena_eus.docx\">azaroaren 25eko Adierazpen Instituzionalaren<\/a> proposamena egin eta zabaldu die udalerriei, EAEko udalei emakumeen aurkako indarkeriarekiko konpromisoa hartzeko eta ekiteko esparru komun bat eskaintzeko.<\/p>\n<p>Emakunderen eta erakundeen kanpainaren ildoan, EUDELek Adierazpenean azpimarratu du indarkeria matxistak \u201cbeldurra eta lotsa inguru bat\u201d eragiten jarraitzen duela, \u201cjoera duena emakume biktimak <strong>isolatzeko eta isilarazteko<\/strong>, biktimarioen zigorgabetasun-sentsazioa areagotzen duena\u201d. Eta gogorarazi du ondorio horiek larriago bizi dituztela emakume zaurgarrienek, hala nola adinekoek, landa-eremu sakabanatuetan bizi direnek, desgaitasuna dutenek, emakume atzerritarrek edo\/eta komunitatean gutxien errotuta daudenek.<\/p>\n<p>Aurtengoan, Adierazpenak komunitatea azpimarratu du, <strong>prebentzioa, detekzio goiztiarra eta erreparazioa<\/strong> gauzatzeko funtsezko elementu moduan. EUDELek azpimarratu du lotura komunitarioek \u2014auzoak, lagunek, kuadrillak\u2014 goiz ohartarazi dezaketela indarkeria-seinaleez jabetzean, eta sororitatea zein hurbileko laguntza funtsezkoak direla indarkeria matxista jasaten duten emakumeei laguntzeko.<\/p>\n<p>Halaber, Euskadiko Udalen Elkarteak tokiko komunitateek <strong>kaltea konpontzean <\/strong>duten funtsezko egitekoa azpimarratu du, sustatuz aitortza publikoa, indarkeriaren salaketa soziala eta biktimekiko elkartasuna.<\/p>\n<p>EUDELek gonbita egin die udalei <strong>herritarrak mobilizatzera <\/strong>bultza ditzaten, indarkeria publikoki salatzeko eta biktimekiko elkartasunerako. Erakundeen konpromisoa onartzeaz gain, Adierazpenak jarduera-ildo zehatzetan aurrera egitea proposatu die tokiko gobernuei, besteak beste, honako hauetan:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>Hurbiltasun-sareak<\/strong> eta komunitate-espazioak <strong>indartzea<\/strong>, bereziki zaurgarritasun-egoeran dauden emakume eta neskentzat.<\/li>\n<li>Tokiko komunitatera iritsi berriak diren emakumeak komunitatean txertatzea errazteko <strong>harrera- eta integrazio-programak bultzatzea<\/strong>.<\/li>\n<li><strong>Zerbitzu publikoen eta tokiko elkarteen arteko laguntza-sareak ehuntzea<\/strong>, batez ere hezkuntza, osasun, kultura eta aisialdi esparruetan.<\/li>\n<li>Indarkeria matxista hutsaltzen edo legitimatzen duten arrazoibideak zalantzan jartzen dituzten <strong>sentsibilizazio-kanpainak garatzea.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Tokiko emakumeen mugimendu feminista <\/strong>babestea eta koordinatzea.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Azkenik, EUDELek, Adierazpen honekin, udalerriei laguntzen jarraitzeko konpromisoa berretsi du, emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko komunitate seguruagoak eta berdinzaleagoak eraiki ditzagun.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Urtero bezala, Euskadiko Udalen Elkarteak azaroaren 25eko Adierazpen Instituzionalaren proposamena egin eta zabaldu die udalerriei, EAEko udalei emakumeen aurkako indarkeriarekiko konpromisoa hartzeko eta ekiteko esparru komun bat eskaintzeko. Emakunderen eta <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":28122,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[10,1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28113"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28113"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28113\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":28115,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28113\/revisions\/28115"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/28122"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28113"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28113"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28113"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}