{"id":28188,"date":"2025-12-03T10:53:27","date_gmt":"2025-12-03T09:53:27","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=28188"},"modified":"2025-12-04T09:57:35","modified_gmt":"2025-12-04T08:57:35","slug":"euskara-zugan-nigan-gugan-euskararen-nazioarteko-eguna-2025-adierazpena","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/euskara-zugan-nigan-gugan-euskararen-nazioarteko-eguna-2025-adierazpena\/","title":{"rendered":"Euskara ZUGAN, NIGAN, GUGAN. EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2025. ADIERAZPENA"},"content":{"rendered":"<p>Euskarak bide luzea egin du.<\/p>\n<p>Luzeena, agian, Europa zaharrean.<\/p>\n<p>Eta hala ere, bere bidea ez da amaitu: bizirik dirau, hazi eta berritzen ari da.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Zein da sekretua?<\/p>\n<p>Zein indar, zein ilusio izan da gure hizkuntza gaur arte ekarri duena?<\/p>\n<p>Milaka urte, milaka pertsona, milaka amets eta ahalegin.<\/p>\n<p>Norbanakoen indar isilak, belaunaldiz belaunaldi, gure hizkuntza zaharra gazte bihurtu du.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Debekuen aurrean, eutsi genuen.<\/p>\n<p>Isilaraztearen aurrean, hitza berreskuratu genuen.<\/p>\n<p>Euskara, gure zaharren hizkuntza izatetik, gazteen hizkuntza izatera pasa da.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Argi-izpi berri hauekin marraztuko dugu etorkizuna.<\/p>\n<p>Euskararentzat aukera berriak zabalik daude.<\/p>\n<p>Hazi eta berritu dadin lanean ari gara.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Bizi garen mundu nahasi eta aldakor honek, ordea, zaildu egiten du komunitatearen indarra eta zentzua.<\/p>\n<p>Hiztun-komunitatea ez da berez mantentzen.<\/p>\n<p>Zaindu, elikatu eta piztu egin behar da.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Horregatik, unea da.<\/p>\n<p>Euskararen erabilerarako eta transmisiorako bide berriak jorratzeko unea.<\/p>\n<p>Aisialditik lan munduraino, eta norbanakotik erakundeetaraino, euskaraz hitz egiteko gune erosoak sortzeko unea.<\/p>\n<p>Belaunaldi berrien artean euskararen transmisioa indartzeko unea.<\/p>\n<p>Euskararen ezagutza zabaltzeko unea.<\/p>\n<p>Erabilera sustatuko duten ingurune biziak zaindu eta berriak \u00a0irabazteko unea.<\/p>\n<p>Euskararen biziberritze-prozesuari segurtasuna emateko indarrak biltzeko\u00a0 eta urrats berriak eta ausartak egiteko unea.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Asko dugu egiteko, badugu zer hobetu.<\/p>\n<p>Eta prest gaude!<\/p>\n<p>Euskaraz dakiten eta oraindik ez dakitenekin batera.<\/p>\n<p>Elkarrekin egiteko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Eskerrik beroena urte luzez euskara bizi, euskaraz bizi eta biziarazi dutenei.<\/p>\n<p>Zuen lan isilak ekarri gaitu honaino, eta etorkizunak oraindik ere zuen beharra du.<\/p>\n<p>Pozetik, atxikimendutik, ilusioz eta emozio positiboetatik abiatuta, euskarari distira emateko,<\/p>\n<p>Eta euskara guztion hizkuntza bihurtzeko.<\/p>\n<p>Euskara da!<\/p>\n<p>Guztiontzat da.<\/p>\n<p>Euskara ezagutzen ez dutenentzat ere, ate berri bat da.<\/p>\n<p>Batzen gaituen hizkuntza bat.<\/p>\n<p>Elkar ulertzeko gonbidapen bat.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Mundu berri bat irekitzen zaio euskarari.<\/p>\n<p>Eta euskararekin, edonori.<\/p>\n<p>Ate berriak zabaldu eta lur zoru berriak landuko\u00a0 ditugu, denon artean.<\/p>\n<p>Hazi emankorragoak ditugu lur berria ereiteko.<\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>\n<p>Atzeak erakuts diezagula aurrea nola dantzatu.<\/p>\n<p>Norberetik hasita egingo dugu bidea.<\/p>\n<p>Guztion baitan baitago euskararen jauzia.<\/p>\n<p>Zugan, nigan, gugan .<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Euskarak bide luzea egin du. Luzeena, agian, Europa zaharrean. Eta hala ere, bere bidea ez da amaitu: bizirik dirau, hazi eta berritzen ari da. &nbsp; Zein da sekretua? Zein indar, <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":27368,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[20,1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28188"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28188"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28188\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":28190,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28188\/revisions\/28190"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/27368"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28188"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28188"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28188"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}