{"id":28222,"date":"2025-12-10T11:38:12","date_gmt":"2025-12-10T10:38:12","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=28222"},"modified":"2025-12-22T15:26:07","modified_gmt":"2025-12-22T14:26:07","slug":"kalitate-demokratikoa-oinarritik-udalerrietatik-babesteko-europako-behatokiaren-euskal-egoitza-izango-da-eudel-eta-bilbo-berriz-itsasargi-hiria","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/kalitate-demokratikoa-oinarritik-udalerrietatik-babesteko-europako-behatokiaren-euskal-egoitza-izango-da-eudel-eta-bilbo-berriz-itsasargi-hiria\/","title":{"rendered":"Kalitate demokratikoa oinarritik-udalerrietatik-babesteko Europako Behatokiaren euskal egoitza izango da EUDEL eta Bilbo, berriz, \u201citsasargi hiria\u201d."},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>2026an, tokiko hautetsien funtsezko lana defendatzeko gomendioei eta mehatxuei buruzko lehen txostena argitaratuko da.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Proiektuak euskal estrategia propioa izango du, Lehendakaritzako Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren Zuzendaritzaren laguntzarekin.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><em>2025eko abenduaren 10a<\/em>. <strong><em>Esther Apraiz <\/em><\/strong>EUDELeko elkarteburuak, <strong><em>Juan Mari Aburto <\/em><\/strong>Bilboko alkateak, eta <strong><em>Ander Caballero <\/em><\/strong>Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak parte hartuko dute <strong>bihar Tokiko Demokraziaren Defentsarako Europako Behatokiaren (ODELL) aurkezpen ofizialean<\/strong>. Ekimen aitzindari honen helburua da Europan demokrazia oinarritik babestea, tokiko ordezkari hautetsien funtsezko lana aitortuz eta babestuz\u00a0 (alkateak eta zinegotziak). Aurkezpen-ekitaldia Bruselan izango da, <strong>15:30etik aurrera<\/strong>, eta <strong><em>streaming <\/em><\/strong>bidez jarraitu ahal izango da: <a href=\"https:\/\/www.youtube.com\/live\/GWKkg-1shjs\">https:\/\/www.youtube.com\/live\/GWKkg-1shjs<\/a><u>.<\/u><\/p>\n<p>Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluak (CMRE) adierazi duenez, gero eta gehiago dira kargua uztea erabakitzen duten tokiko hautetsiak, lan politikoaren tentsioengatik, bizitza pribatuaren inbasioagatik, eta desatxikipen-garai honetan denen ordezkari izateak dakarren higadura emozionalagatik. Zerbitzu publikoarekin duten eguneroko konpromisoak aintzatespena, laguntza eta babesa merezi ditu. Behatokia, hain zuzen ere, komunitateen ahotsa ordezkatzen duten pertsonei prestigioa emateko sortu zen, erakundeen babesa eta laguntza eskaintzeko, eta oztopoei eta mehatxuei aurre egiteko tresnak emateko.<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"Esther Apraiz. Tokiko Demokraziaren Defentsarako Europako Behatokiaren (ODELL) aurkezpen ofiziala.\" width=\"770\" height=\"433\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/THVLVUcip5E?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p>Ekimenak <strong>premia gero eta handiago bati <\/strong>erantzuten dio: <strong>tokiko liderrek <\/strong>kontinente osoko mehatxu berrien aurrean (<strong>ziberjazarpena, desinformazioa, larderia- eta gorroto-kanpainak, etab.<\/strong>) <strong>dituzten arriskuak hobeto ulertzea<\/strong>, dokumentatzea eta jorratzea.<\/p>\n<p><strong>Demokraziaren Defentsarako Europako Behatokiak <\/strong>Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluaren (CMRE), EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearen eta Bilboko Udalaren arteko <strong>maila anitzeko aliantza <\/strong>du oinarri, <strong>Eusko Jaurlaritzaren <\/strong>kolaborazio instituzionalarekin eta <strong>Milango Bocconi Unibertsitatearen <\/strong>babes zientifikoarekin.<\/p>\n<p>Polarizazioko <strong>testuinguru <\/strong>geopolitiko global batean, <strong>totalitarismoen eta gorroto-diskurtsoen gorakadaren erdian<\/strong>, Europak gero eta sarriago ikusten ditu <strong>demokraziari lehen lerrotik eusten dioten pertsonen aurkako mehatxuak.<\/strong> <strong>Alkate eta zinegotziek <\/strong>jazarpenari, desinformazioari, larderia-kanpainei edo beren izen ona zikintzeko kanpainei egin behar diete aurre, batez ere sare sozialetan. Fenomenoak lurralde guztiei eragiten die. Ebidentzian oinarritutako <strong>erantzun koordinatu bat emateko<\/strong>, bihar <strong>Tokiko Demokraziaren Defentsarako Europako Behatokia (ODELL)<\/strong> aurkeztuko da Bruselan. Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluaren (CMRE) ekimen hau demokrazia babesteko eta indartzeko sortu zen, pertsonengandik eta komunitatearengandik hurbilen dagoen espaziotik abiatuta: udalerrietatik, hain zuzen ere.<\/p>\n<p>ODELL bihar aurkeztuko zaie Europako estamentu guztiei (Europako Batzordea, Parlamentua, Kontseilua), CMREren Bruselako egoitzan egingo den ekitaldi publiko batean. Bertan parte hartuko dute <strong><em>Esther Apraiz <\/em><\/strong>EUDELeko elkarteburuak, <strong><em>Juan Mari Aburto <\/em>Bilboko a<\/strong>lkateak,<em> <strong>Ander Caballero <\/strong><\/em>Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak, <strong><em>Michael McGrath <\/em><\/strong>Europako Demokraziako komisarioak, eta <strong><em>Gunn Marit Helgesen<\/em><\/strong> CMREko presidenteak, beste ordezkari batzuekin batera. <strong>\u00a0<\/strong><\/p>\n<p>Euskadi aukeratu da ekimen horren lurralde lider. Ekimena zenbait mailatako aliantza baten bidez artikulatzen da: EUDEL, Euskadiko udalerrien ordezkari gisa; Bilboko Udala, proiektuaren itsasargi-hiri gisa, eta Eusko Jaurlaritza, lankidetza-gobernantzan duen posizio aurreratuagatik, Europari erakundeen eta gizartearen arteko lankidetza demokratikorako erreferentziazko eredu bat emateko helburuz. Euskadi ekarpenak egiten dituen lurralde gisa ageri da, gobernantza demokratikoko, toki-autonomiako, partaidetzako eta maila anitzeko lankidetzako eredu aurreratuak eskaintzeko gai dena.<\/p>\n<p><strong><u>ODELL-EN FUNTZIOAK<\/u><\/strong><\/p>\n<p><strong>Behatokiak <\/strong>konfiantza publikoa, bizikidetza eta tokiko bizitza politikoaren osotasuna indartu nahi ditu Europa osoan.\u00a0 Horretarako, bere gain hartzen du <strong>mehatxuak monitorizatzea eta aztertzea<\/strong>, datu zorrotzak sortzea, jardunbide egokiak partekatzea eta tokiko lidergoaren osotasuna babestea, herritarrengandik hurbilen dagoen gobernu-maila baita.\u00a0 Horretarako, <strong>Milango Bocconi Unibertsitatearen <\/strong>laguntza zientifikoa jasoko du, gaian ikerketa-ibilbidea du-eta.\u00a0 Bocconik sortzen ari diren joerak (ziberjazarpena, fake news, gorroto-kanpainak, etab.) eta mehatxu horiek larriagotzen dituzten funtsezko kausak aztertuko ditu.<\/p>\n<p>Urtero, Behatokiak estatus-txosten bat egingo du. Bertan, jardunbide egokiak, analisiak eta datuetan oinarritutako gomendioak azalduko ditu, politika eta erantzun instituzionalak maila guztietan nola bideratu orientatzeko.<\/p>\n<p><strong><u>ERANTZUN EUROPARRA, EUSKAL DNA-REKIN<\/u><\/strong><\/p>\n<p>Euskaditik, Behatokia ikuspegi propioarekin hedatuko da, Eusko Jaurlaritzak demokrazia indartzeko gidatzen duen esparru estrategikoarekin bat etorriz. Esparru horretan, 2026an zehar, ekintza-ildo berriak integratuko dira, bai EUDELen, bai Bilboko Udalean abian dauden proiektuetan oinarrituta.<\/p>\n<p>Etika publikoan, lankidetza instituzionalean, gobernantza aurreratuan eta kalitate demokratikoan egindako ibilbideagatik hautatu dute Euskadi. <strong>Behatoki honetan hartzen duen abangoardiako posizioa euskal ibilbidearen aintzatespena da<\/strong>, ekimen aitzindariz inguratuta baitago.<\/p>\n<p><strong>Alde batetik<\/strong>, CMREk <strong>EUDEL <\/strong>aukeratu zuen tokiko gobernu onaren bikaintasunaren ELoGE zigilua ezartzeko lehen plataforma gisa. EUDEL, gainera, emakumezko alkate eta zinegotzien aurkako indarkeria sexistari aurre egiteko lehen neurriak ezartzen ari da.<\/p>\n<p><strong>Bestalde<\/strong>, Nazio Batuen 2030 Toki Idazkaritzaren egoitza eta Bilbao Balioen Hiria proiektuaren sustatzailea da <strong>Bilbo.<\/strong> Hori guztia, partekatutako ekimenen babesean, hala nola Demokrazia Indartzeko Esparru Estrategikoa, Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duena eta defentsa hori 2030 Agendako 16 eta 17. GJHekin lerrokatzeko aukera ematen duena.<\/p>\n<p>Behatokia euskal eragileen lidergoarekin abiarazita, <strong>Euskadi lankidetzako eta kalitate demokratikoko Europako eredu gisa kokatzen da, ebidentzia, pedagogia eta parte-hartzea uztartuz<\/strong>.<\/p>\n<p>Bestalde, <strong><em>Esther Apraiz Derioko alkate eta EUDELeko elkarteburuak <\/em><\/strong><em>adierazi duenez, &#8220;Euskadin, tokiko demokraziak aurpegi eta izen propioak ditu: udalerriekiko konpromisotik abiatuta, herritarrei zerbitzua emateko egunero lan egiten eta kolaboratzen duten 2.600 hautetsi baino gehiago dira. <\/em>ODELLen erronka demokraziaren oinarriei eusten dietenak babestea da, talentua tokiko politikara erakartzeko eta atxikitzeko. Pertsonarik onenak behar ditugu gure komunitateak baliotan batzeko. Izan ere, alkate edo zinegotzi batek bere ardura uzten duenean, demokrazia ahuldu egiten da. ODELLen euskal egoitza aukera bat da gure udalek tokiko gobernantza aurreratu eta kolaboratiboan duten esperientzia nazioartean proiektatzeko&#8221;.<\/p>\n<p><strong><em>Juan Mari Aburto <\/em><\/strong><strong>Bilboko alkateak <\/strong>harrotasunez hartu du bere gain erantzukizun handi hau.<em>&#8220;Bilbo balio-hiria da gaur egun, kolektiboki erabaki baitu hala.<\/em> ODELLen &#8220;itsasargi-hiri&#8221; izateak Europarekin sinismen bat partekatzen dugula esan nahi du: demokrazia ez da legeekin bakarrik defendatzen, baizik eta kultura zibikotik, errespetutik eta entzutetik. Demokrazia defendatzea auzoetako eguneroko bizikidetza zaintzea ere bada, aniztasuna aberastasuna baita, eta ez mehatxua&#8221;.<\/p>\n<p><strong><em>Ander Caballero Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak<\/em><\/strong><em> ere uste osoa du &#8220;Euskadin, urratsez urrats eta egunez egun, abangoardiako demokrazia daukan herrialde bat eraikitzen jarraitu nahi dugula<\/em>. <strong>\u00a0<\/strong>\u00a0\u00a0Hori da herritarren konfiantza eta gogobetetasuna indartzeko bidea, politikan parte hartzeko motibazioa eta ilusioa berraktibatzeko modua. Eta horrelaxe indartuko ditugu gure etxe komunaren hormak, demokrazia ahuldu edo hautsi nahi dutenen aurrean. Aurrera egiteko tresna bat dugu: gobernantza kolaboratiboa. Behatokiak lagundu eta indartu egiten du horizonte hori, tokiko erakundeen arteko lankidetza bultzatuz \u2013Euskadin eta Europan\u2013, funtsezkoa baita bizitza demokratikoa babesteko eta biziberritzeko&#8221;.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>2026an, tokiko hautetsien funtsezko lana defendatzeko gomendioei eta mehatxuei buruzko lehen txostena argitaratuko da. Proiektuak euskal estrategia propioa izango du, Lehendakaritzako Berrikuntza Sozialaren eta 2030 Agendaren Zuzendaritzaren laguntzarekin. 2025eko abenduaren <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":28233,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[19,1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28222"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28222"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28222\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":28267,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28222\/revisions\/28267"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/28233"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28222"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28222"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28222"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}