{"id":28578,"date":"2026-03-06T10:10:01","date_gmt":"2026-03-06T09:10:01","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=28578"},"modified":"2026-03-16T14:28:46","modified_gmt":"2026-03-16T13:28:46","slug":"martxoak-8-emakumeen-nazioarteko-egunaren-adierazpen-instituzionala","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/martxoak-8-emakumeen-nazioarteko-egunaren-adierazpen-instituzionala\/","title":{"rendered":"Martxoak 8- Emakumeen Nazioarteko Egunaren  adierazpen instituzionala"},"content":{"rendered":"<p>Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorrarekin dugun konpromisoa irmoki berresten dugu. Printzipio demokratiko hori ukaezina da, eta gizarte justu, aske eta kohesionatu baten funtsezko zutabea.<\/p>\n<p>Gaur, ahotsa irmo altxatzen dugu berdintasuna defendatzeko eta aldarrikatzeko, bere diskurtsoa zokoratzen eta zalantzan jartzen ari baita komunikabideetan, sare sozialetan eta, modu kezkagarrian, giza harremanetarako eguneroko espazioetan.<\/p>\n<p>Historian zehar berdintasunaren aurrerapenen aurrean gertatu den bezala,\u00a0 mugimendu antifeminista baten goraldian gaude gaur egun, diskurtso erreakzionario eta misoginoetan adierazten dena.\u00a0 Narratiba horiek oinarrizko konkistak zalantzan jartzea, nahasmendua sortzea eta indarkeria matxistaren existentzia deslegitimatzea bilatzen dute. \u00a0<strong>Diskurtso antifeministak<\/strong> erasoaldi politiko eta kolektiboki antolatua osatzen dute, eta eztabaida publikoan ezin dira beste iritzi bat bezala onartu .<\/p>\n<p>Berdintasunaren defentsa ez da aukera bat, ezta ideologia bat ere: <strong>giza eskubide unibertsala da, aitortua eta babestua<\/strong>.\u00a0 \u00a0Hamarkadetan kolektiboki borrokatuz eta lan eginez lortu duten eskubidea da emakumeek, mugimendu feministak, erakundeek eta pertsona aliatuek, batez ere, diskriminazioa desagerrarazteko, askatasunak zabaltzeko eta guztientzako aukerak bermatzeko<\/p>\n<p>Berdintasunean hezten duen, estereotipoak baztertzen dituen eta errespetuan, askatasunean eta duintasunean oinarritutako harremanak sustatzen dituen gizartea aldarrikatzen dugu;\u00a0 baita indarkeria matxistaren biktimak eta bizirik atera direnak \u00a0aintzat hartzen, laguntzen eta entzuten dituena ere. Izan ere, ozen eta garbi esaten dugu <strong>berdintasunik gabe ez dagoela erabateko demokraziarik, eta indarkeria matxista desagerrarazi gabe, ez dagoela guztiontzako askatasunik.<\/strong><\/p>\n<p>Martxoaren 8an, euskal udalek dei egiten diegu herritar guztiei eta erakunde guztiei batuta eta elkartuta \u00a0irmo egon gaitezen <strong>lortutako eskubideak\u00a0 defendatzeko<\/strong> eta , atzera pausurik gabe, berdintasun erreal eta eraginkorrerantz aurrera egiten jarraitzeko.<\/p>\n<p>Horregatik,&#8230;&#8230; (e) ko Udalak konpromiso hauek hartzen ditu:<\/p>\n<ul>\n<li>Gure udalerri eta eskualdeetan taldeak sor daitezen sustatzea, <strong>diskurtso<\/strong> misogino eta <strong>antifeministei aurre egiteko<\/strong> eta informazio faltsuen hedapena desaktibatzen laguntzeko.<\/li>\n<li>Tokiko eremutik <strong>lehentasunezko<\/strong> kolektiboekin esku hartzea, haien jarrera antifeministak eta maskulinitate toxikoak desmuntatzeko.<\/li>\n<li><strong>Erresistentzia-aliantzak<\/strong> sustatzea talde feminista eta tokiko beste eragileekin, jarrera antifeministak identifikatzeko eta eteteko bizikidetza-espazioetan eta komunitate birtualetan.<\/li>\n<li><strong>Baliabideak eta egiturak<\/strong> zaintzea eta babestea, gure udalerrian berdintasun-politikek aurrera egiten jarrai dezaten.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Dei egiten diegu herritarrei bat egin dezaten Martxoak 8-Emakumeen Nazioarteko Egunean tokian-tokian antolatzen diren deialdi eta aldarrikapenekin.<\/strong><\/p>\n<p>&nbsp;<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean, emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorrarekin dugun konpromisoa irmoki berresten dugu. Printzipio demokratiko hori ukaezina da, eta gizarte justu, aske eta kohesionatu baten <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":24383,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[10,1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28578"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28578"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28578\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":28580,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28578\/revisions\/28580"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/24383"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28578"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28578"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28578"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}