{"id":28606,"date":"2026-03-16T13:21:07","date_gmt":"2026-03-16T12:21:07","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=28606"},"modified":"2026-04-30T14:13:44","modified_gmt":"2026-04-30T12:13:44","slug":"eudelek-eta-emakundek-udalei-lagunduko-diete-berdintasuna-gazteengana-iristen-diren-diskurtso-negazionistetatik-babesten","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/eudelek-eta-emakundek-udalei-lagunduko-diete-berdintasuna-gazteengana-iristen-diren-diskurtso-negazionistetatik-babesten\/","title":{"rendered":"EUDELek eta Emakundek udalei lagunduko diete berdintasuna gazteengana iristen diren diskurtso negazionistetatik babesten"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Berdinsareak 20 urte daramatza sareko udal-lana garatzen, eta euskal herritar guztiei estaldura ematen die hiru lurraldeetako tokian tokiko 89 erakunderen bidez.<\/strong><\/li>\n<li><strong>2026ko Ekintza Planak honakoa sendotuko du: indarkeria matxistaren prebentzioa, tokian tokiko protokoloen eguneraketa, genero-ikuspegiaren ezarpena tokian tokiko politika guztietan eta udal txikientzako programak.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Bilbon, 2026ko martxoaren 16an. Gaur, Euskadiko udaletako hainbat alkate eta zinegotzi bildu dira Bilbon Berdinsareako urteko osoko bilkuran. <a href=\"https:\/\/berdinsarea.eus\/\">Udalen sarea<\/a> EUDELek eta Emakundek bultzatu dute, eta berdintasunerako tokian tokiko politikak sendotzea eta emakumeen aurkako indarkeria prebenitzea dauka helburu.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-28611 alignleft\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/Berdinsarea-2026-300x200.jpg\" alt=\"\" width=\"300\" height=\"200\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2026\/03\/Berdinsarea-2026-300x200.jpg 300w, \/wp-content\/uploads\/2026\/03\/Berdinsarea-2026-1024x683.jpg 1024w, \/wp-content\/uploads\/2026\/03\/Berdinsarea-2026-768x512.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2026\/03\/Berdinsarea-2026-1536x1024.jpg 1536w, \/wp-content\/uploads\/2026\/03\/Berdinsarea-2026-270x180.jpg 270w, \/wp-content\/uploads\/2026\/03\/Berdinsarea-2026-770x515.jpg 770w\" sizes=\"(max-width: 300px) 100vw, 300px\" \/><\/p>\n<p>Topaketa EUDELeko egoitza nagusian egin da, eta, bertan, EUDELeko elkarteburu eta Derioko alkate Esther Apraizek eta Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak parte hartu dute, baita beste udal-ordezkari batzuek ere. Gaur egun, Berdinsareak tokian tokiko 89 erakunde ditu kide: <strong>Arabako<\/strong> 20 udal eta 2 kuadrilla; <strong>Bizkaiko <\/strong>43 udal; eta <strong>Gipuzkoako<\/strong> 24. Sarea EAEko berdintasunerako tokian tokiko politiken \u201caitzindari-taldea\u201d da, baita Euskadiko udal guztiei partekatzen zaizkien jarduera egokien eta esperientzia berritzaileen sustatzailea ere.<\/p>\n<p>Berdintasunaren aurkako mezuak (gazteentzako eta arlo digitaleko mezuak, batez ere) eta emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko negazionismoa ugaldu egin direnez, instituzioek gogorarazi dute zeinen garrantzitsua den \u201c<strong>berdintasuna <\/strong>giza harremanen eremu guztietan <strong>areagotzea<\/strong> politika eta baliabide publikoen bitartez\u201d.<\/p>\n<p>Euskadiko udalek elkartasuna areagotu dute, berdintasuna funtsezko giza eskubidea eta \u201cdemokraziaren zutabe negoziaezina\u201d dela defendatzeko. Horrez gain, azpimarratu dute berdintasunezko <strong>balioetan oinarritutako hezkuntzak <\/strong>funtsezko zeregina duela belaunaldi berrien artean.<\/p>\n<p>2026. urte hau une gogoangarria izango da Berdinsarearentzat. Estatuko lehenengo udal-sareak 20 urte beteko ditu orain, eta, ibilbide horretan, Euskadiko gainerako instituzioekin nahiz Europakobeste sare batzuekin lan egin du. <strong>20. urteurrena<\/strong> ospatzeko asmoz, jardunaldi berezia egingo da urriaren 8an, eta, bertan, aitortu egingo da berdintasunerako udal-teknikariek zereginaitzindaria izan dutela euskal gizartearen eraldaketan.<\/p>\n<p><strong>&#8220;Berdintasunerako politikak beharrezkoak dira\u201d<\/strong><\/p>\n<p>Udaletako ordezkariekin egindako topaketan, bi instituzioek baterako mezu irmoa igorri dute:<\/p>\n<p><strong>Esther Apraiz <\/strong>EUDELeko elkarteburuak nabarmendu duenez, \u201c<em>berdintasunerako politikak<\/em> <em>ezin dira alde batera utzi<\/em>\u201d, eta feminismoaren lorpenak gaitzesten edo kolokan jartzen dituztenek \u201c<em>honakoa dute helburu: berdintasunezkoagoa, askeagoa eta demokratikoagoa den gizarte bihurtu gaituen indarra banatzea\u201d<\/em>. Testuinguru horretan, Derioko alkatea ere badenaren esanetan, udalen eta sareko lanaren arteko lankidetza indartu beharra dago hurbil-hurbiletik. \u201c<em>Gaur egun, Berdinsareako udalen bultzada inoiz baino beharrezkoagoa da, berdintasunaren erronkan aurrera egiten jarraitzeko<\/em>\u201d.<\/p>\n<p>Halaber, Apraizek azpimarratu duenez, bide horretan funtsezkoa da \u201c<em>gizonen konpromiso aktiboa\u201d <\/em>edukitzea, berdintasunezkoagoak eta erantzukideagoak diren harremanetarantz aurrera egiteko.<\/p>\n<p>Bestetik, <strong>Miren Elgarrestak<\/strong>, Emakundeko zuzendariak, martxoaren 8ko azken kanpainaren \u201cEman tokia berdintasunari\u201d leloa gogorarazi du, eta, zentzu horretan, honakoa nabarmendu du: \u201c<em>azken hamarkadotan, aurrerapauso handiak eman dira berdintasunaren aurrerakuntzan, baina, hala ere, ez da bermatutako lorpena, zaindu, babestu eta egunez egun zabaldu behar dugun eremua baizik<\/em>\u201d.<\/p>\n<p>Era berean, gogora ekarri du Berdinsarea orain dela 20 urte sortu zela EUDELen eta Emakunderen arteko lankidetzaren esparruan. Gainera, orain, \u201c<em>20 urte geroago, Berdinsarean sinesten jarraitzen dugu, oso tresna garrantzitsua delako emakumeen eta gizonen berdintasuna eta emakumeen aurkako indarkeria udal-arloan eta herritarrekiko hurbiltasunaren arloan <\/em>lantzeko\u201d. Horrez gain, jakin badakite gaur egun Berdinsarea erreferentea dela politika publikoak eta berdintasunerako politikak egiteko moduetan, baita nazioarteko mailan bertan ere.<\/p>\n<p><strong>2026ko ibilbide-orria: indarkeriaren prebentzioa eta landa-ingurunerako laguntza<\/strong><\/p>\n<p>Osoko bilkuran bertan, aurten tokian tokiko ekintza gidatuko duten lerro estrategikoak aurkeztu dira, eta zeharkakotasunari nahiz udalentzako laguntzari eman zaie lehentasun berezia:<\/p>\n<ul>\n<li><strong>BERDINSARE(H)ABIAN programa:<\/strong> berdintasunerako politikak sustatzea ahalmen ekonomiko eta kudeaketa-ahalmen txikiagoa duten udalentzat.<\/li>\n<li><strong>Indarkeria matxista:<\/strong> erantzun instituzionalerako protokoloak eguneratzea eta prebentziorako gidalerro berriak ezartzea.<\/li>\n<li><strong>Praktikarako komunitateak:<\/strong> hirigintzan, udal-aurrekontuetan edo\/eta zainketetarako politiketan, genero-ikuspegia kontuan hartzea.<\/li>\n<li><strong>Berdintasunezko jaiak:<\/strong> arduradun politiko eta udal-teknikarientzako prestakuntza-tailerrak egitea.<\/li>\n<\/ul>\n<p><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Berdinsareak 20 urte daramatza sareko udal-lana garatzen, eta euskal herritar guztiei estaldura ematen die hiru lurraldeetako tokian tokiko 89 erakunderen bidez. 2026ko Ekintza Planak honakoa sendotuko du: indarkeria matxistaren prebentzioa, <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":28612,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[10,1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28606"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28606"}],"version-history":[{"count":4,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28606\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":28614,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28606\/revisions\/28614"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/28612"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28606"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28606"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28606"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}