{"id":28731,"date":"2026-05-08T12:09:06","date_gmt":"2026-05-08T10:09:06","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=28731"},"modified":"2026-05-08T12:12:49","modified_gmt":"2026-05-08T10:12:49","slug":"eudel-eta-emakunde-udalekin-aritu-dira-gizonek-tokiko-jai-parekideak-lortzean-duten-arduraren-inguruan","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/eudel-eta-emakunde-udalekin-aritu-dira-gizonek-tokiko-jai-parekideak-lortzean-duten-arduraren-inguruan\/","title":{"rendered":"EUDEL eta Emakunde udalekin aritu dira gizonek tokiko jai parekideak lortzean duten arduraren inguruan"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Gizonduz, berdintasunaren aldeko gizonekin eta maskulinitateekin lan egiteko zerbitzuaren eskutik, euskal udalerrietako teknikariei eta politikariei prestakuntza eman zaie<\/strong><\/li>\n<li><strong>Saio horiek Berdinsarearen gainerako sentsibilizazio-ekimenekin bat egiten dute, jai-gune seguruak eta eraso matxistarik gabeak lortzeko<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Gasteiz, 2026\/05\/08<\/p>\n<p>Emakundek eta EUDELek, Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalen Sarearen bitartez \u2013 Berdinsarea-, Berdintasunezko Tokiko Jaien Laborategiaren bi saio bultzatu dituzte, euskal udalerrietako teknikarien eta politikarien prestakuntzan aurrera egiteko.<\/p>\n<p>Oraingoan, gizonen erantzukizunean eta inplikazioan jarri da arreta. Gizonduz Berdintasunaren aldeko gizon eta maskulinitateen Euskal Zerbitzuaren laguntzarekin, bi tailer egin dira gizonek jai-guneetan nola parte hartzen duten eta ingurune horietan eraso matxisten prebentzioan duten zeregina aztertzeko.<\/p>\n<p>Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak gogorarazi du gizonen inplikazioa erabakigarria dela berdintasunean aurrera egiten jarraitzeko, eta are gehiago tokiko jaien gai zehatzean. Adierazi duenez, &#8220;herri eta hiri gehienetan urrats nabarmenak eman dira eta guztiok dugu jaietan espazio libre eta seguruak eraikitzeko ardura &#8220;.<\/p>\n<p>Elgarrestak azpimarratu duenez, ekimen horien azken helburua da &#8220;jaiak antolatzen hasten diren lehen unetik, beti gogoan izatea emakumeentzako espazio seguruak eta askatasunezkoak izan behar dutela, eraso matxistarik gabekoak&#8221;.<\/p>\n<p>EUDELen ordezkari gisa, Nati L\u00f3pez de Munain Burgeluko alkateak ere parte hartu du tailerretan. &#8220;Udalerriok aukera dugu praktika berdinzaleagoak entseatzeko, non pertsonek, gizonek eta emakumeek, beren aniztasun osoan, espazio guztiak partekatzen dituzten eta elkarrekin bizitzeko eta jaiez gozatzeko aukera duten, baldintza berdinetan: ikusgarritasunean, ospatzean eta parte-hartzean&#8221;.<\/p>\n<p>Gizonduz-eko prestatzaile Josetxu Rivierek zuzendu ditu bi jardunaldiak, bata politikariei zuzendua eta bestea berdintasuneko teknikariei eta herriko jaien antolaketan inplikazioa duten beste udal-eremu batzuetako teknikariei. Maskulinitateei eta berdintasunari buruz hausnartzeaz gain, gizonak berdintasuna lortzera eta indarkeria matxistaren aurka egitera bideratutako esku-hartze metodologiak ere landu dira, bai eta gizonek jai-guneetan duten parte-hartzeari buruzko egoera praktikoak ere.<\/p>\n<p>Aldi berean, Emakundek, urtero bezala, sentsibilizazio-materialak zabalduko ditu erakundeen artean, errespetuzko jaiak eta erasorik eta jarrera matxistarik gabekoen aldekoak.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gizonduz, berdintasunaren aldeko gizonekin eta maskulinitateekin lan egiteko zerbitzuaren eskutik, euskal udalerrietako teknikariei eta politikariei prestakuntza eman zaie Saio horiek Berdinsarearen gainerako sentsibilizazio-ekimenekin bat egiten dute, jai-gune seguruak eta eraso <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":0,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[10,1],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28731"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28731"}],"version-history":[{"count":2,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28731\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":28733,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28731\/revisions\/28733"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28731"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28731"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28731"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}