{"id":28767,"date":"2026-05-20T09:53:47","date_gmt":"2026-05-20T07:53:47","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=28767"},"modified":"2026-05-20T15:21:29","modified_gmt":"2026-05-20T13:21:29","slug":"eudelek-jarraibideak-proposatu-dizkie-udalei-zainketa-sistema-demokratikoago-baterantz-aurrera-egiteko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/eudelek-jarraibideak-proposatu-dizkie-udalei-zainketa-sistema-demokratikoago-baterantz-aurrera-egiteko\/","title":{"rendered":"EUDELek jarraibideak proposatu dizkie udalei, zainketa-sistema demokratikoago baterantz aurrera egiteko"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Gaur aurkeztutako gidak bide-orri praktiko, ireki eta malgu bat eskaintzen die udalerriei, tokiko zainketa-politikak erantzukidetasunetik, komunitatetik eta feminismotik sustatzeko.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Esther Apraiz:<\/strong> <strong><em>\u201cZainketen erronka globala eguneroko errealitate bat da gure udalerrietan, eta udalok eraldaketaren buru izan nahi dugu\u201d<\/em><\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong>Zaintzaren arloari lotutako tokiko 153 erakunderekin eta profesionalekin egindako hiru urteko talde-lanaren emaitza da proiektua.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Bilbon, 2026ko maiatzaren 20an. EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak \u201c<a href=\"https:\/\/eudel.eus\/eu\/file\/libro_ficheros\/zaintza_gida\"><em>Tokiko erakundeetan zaintza-lanak feminismotik demokratizatzeko gida<\/em><\/a>\u201d aurkeztu du gaur. Tresna estrategiko horrek indartu egiten du udalek herritarrengandik hurbilen dagoen esparrutik zainketen erronkari erantzuteko duten funtsezko zeregina.<\/p>\n<p>Zainketen antolaketa sozial justuago, erantzukideago eta jasangarriago baterantz aurrera egitea planteatzen du gidak, ikuspegi feministarekin eta komunitatearen inplikazio aktiboarekin, auzolanaren balioa indartuz.<\/p>\n<p><iframe loading=\"lazy\" title=\"Udalerrietan zaintza-lanak demokratizatzeko gida\/Gu\u00eda para democratizar cuidados en los municipios\" width=\"770\" height=\"433\" src=\"https:\/\/www.youtube.com\/embed\/pbvYIe07Seg?feature=oembed\" frameborder=\"0\" allow=\"accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share\" referrerpolicy=\"strict-origin-when-cross-origin\" allowfullscreen><\/iframe><\/p>\n<p>Dokumentuak ikuspegien eta araudien lehen zati kontzeptual bat jasotzen du, baita egungo zaintza-erregimenaren eta haren egiturazko arazoen azterketa kritiko bat ere. Bigarren zatian, udalerrietarako ibilbide-orria proposatzen da: <strong>bost fase<\/strong> toki-eraldaketako prozesuak hasteko, eta benetako jardunbide egokien <strong>35 adibide<\/strong>.<\/p>\n<p>Ekimen honen helburua udalak zainketen gizarte antolaketa berri batean orientatzea da, hiru gakotatik abiatuta: ikuspegi feminista, tokian tokiko errotzea, eta zerbitzu publikoen eta zainketen sare komunitarioen artikulazioa.<\/p>\n<p>Esther Apraiz elkarteburu eta Derioko alkateak udalek premiazko erronka honen aurrean duten <strong>funtsezko zeregina<\/strong> azpimarratu du: \u201cZainketen krisia jada ez da eztabaida teoriko bat; eguneroko errealitate bat da gure udalerrietan. Gida honekin, udalek iparrorratz bat dugu historikoki emakumeek mantendu duten eredu ikusezin batetik erantzukidetasunean oinarritutako beste eredu batera igarotzeko, non zaintzea erantzukizun kolektibo bat izango den eta ez zama indibidual bat\u201d.<\/p>\n<p>Gidako esperientzia aintzidarien artean, <strong>Amurrioko, Hernaniko eta Portugaleteko<\/strong> udalak daude, zeinak erreferenteak baitira zaintzaren arloan politika berritzaileak sustatzen dituztelako. <strong>Maria Jose Blanco<\/strong> Portugaleteko alkateak, <strong>Txerra Molinuevo<\/strong> Amurrioko alkateak eta<strong> Itsaso Lekuona<\/strong> Hernaniko alkateordeak euren esperientziak eta ikaskuntzak aurkeztu dituzte.<\/p>\n<p><strong>Hiru urteko elkarlana<\/strong><\/p>\n<p>2022an, EUDELek Emagin elkartearen laguntza adituarekin abiatu zuen proiektu aitzindari hori. Hiru urtez, udalekin eta eragile espezializatuekin partekatutako diagnostiko-, kontraste- eta eraikuntza-prozesu bat garatu da.<\/p>\n<p>Lan horretan parte hartu dute berdintasuneko eta gizarte-zerbitzuetako udal teknikariek, etxeko langileen kooperatibek, sindikatuek, hirugarren sektoreko erakundeek eta adinekoen elkarte komunitarioek, desgaitasunak dituzten pertsonek, bai eta gai horretan adituak diren eta zainketen gizarte-antolaketarako modu berriekin konprometituta dauden pertsonek ere.<\/p>\n<p>2023tik 2025era bitartean, proiektuak, gainera, Euskadiko 153 toki-erakunderen \u2014udalak, mankomunitateak eta kuadrillak\u2014 errealitatea mapatzeko aukera eman du, eta lehendik zeuden baliabideak eta dagoeneko bidea markatzen ari diren esperientzia eraldatzaileak identifikatu dira.<\/p>\n<p><strong>Bost ekintza-lerro eta 35 praktika jarduteko<\/strong><\/p>\n<p>\u201cErrealitate honek gizarte osoa interpelatzen du\u201d, adierazi du Esther Apraizek. \u201cUdalok gure gain hartzen dugu zainketen antolaketa sozial eraginkorrago, iraunkorrago eta gure garaiari egokituago baten buru izateko erronka\u201d.<\/p>\n<p>EUDELek bide horri herritarrekin eta ehun sozial eta asoziatiboarekin batera ausardiaz ekitera animatzen ditu udalerriak. <strong>Konpromiso politikoaz<\/strong> gain (osoko bilkuren akordioak, ordenantzak, aurrekontuak\u2026), udal arlo guztien arteko koordinazioaren eta udalaren eta eragile instituzional eta sozialen arteko lankidetzaren beharra nabarmentzen da.<\/p>\n<p>Gidak ibilbide-orri malgu bat proposatzen du, udalerri bakoitzak bere errealitatera egokitu ahal izateko, bost jarduketa-ildo nagusiren bidez:<\/p>\n<ol>\n<li><strong>Zaintzarako egitura publikoak-komunitarioak sustatu<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Zainketetarako tokiko mahaiak sortzea, lehen mailako arreta indartzea (\u201cleihatila bakarra\u201d) eta zainketen zeharkakotasuna udal-politiketan.<\/p>\n<ol start=\"2\">\n<li><strong>Zaintzaren balio soziala aitortzeko sentsibilizatu eta trebatu<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Arduradun politikoei, teknikariei, zaintzaileei, gazteei eta gizonei zuzendutako prestakuntza, erantzunkidetasuna sustatzeko.<\/p>\n<ol start=\"3\">\n<li><strong>Sare komunitarioak aktibatu, zainketak birbanatzeko<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Belaunaldien arteko ekipamenduak, \u201csaltoki zaintzaileen\u201d sarea beharren antena gisa, auzo-sareak, denbora-bankuak eta auzolana.<\/p>\n<ol start=\"4\">\n<li><strong>Zaintzen dutenen bizi eta lan baldintzak hobetu<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Zaintzarako kooperatibak, laguntza publikoak eta baliabideak handitu, migratzaileei harrera egin eta familia-erantzunkidetasunerako bitartekotza-programak.<\/p>\n<ol start=\"5\">\n<li><strong>Arreta pertsonalizatu eta baliabideak eskuratzea erraztu<\/strong><\/li>\n<\/ol>\n<p>Arreta-baliabideen koordinazioa, autonomia pertsonalerako zerbitzuak, garraio publiko irisgarria, <em>irakurketa erraza<\/em> eta sinplifikazio administratiboa.<\/p>\n<p>EUDELek horiek udalerrietan ezartzen lagunduko du, sarean lan eginez, prestakuntza espezifikoa emanez eta herritarrekin, elkarteekin eta hirugarren sektorearekin batera gogoeta egiteko eta parte hartzeko tokiko guneak sortzen lagunduz.<\/p>\n<p>\u201cEraldaketa orok denbora, konpromisoa eta borondate partekatua behar ditu. Baina aldaketa lehen urrats batekin hasten da beti\u201d, esan du Esther Apraiz elkarteburuak.<\/p>\n<p><strong>Erronka sozial atzeraezina<\/strong><\/p>\n<p>Zaintzak birpentsatu beharra funtsezkoa izan da mugimendu feministaren agendan 2018ko grebez eta mobilizazioez geroztik. Pandemiaren ondoren, zainketen krisiak are garrantzi publiko handiagoa hartu zuen, agerian geratu baitzen egungo eredua akituta dagoela biztanleen zaintza-beharren hazkundeari eta konplexutasunari erantzuteko.<\/p>\n<p>Horri errealitate iraunkor bat gehitzen zaio: zainketen <strong>\u201chiperfeminizazioa\u201d eta \u201carrazializazioa\u201d<\/strong>. Gidak adierazten duenez, Euskadin, zaintzagatiko eszedentzien %\u00a084 eta etxeko zerbitzuko enpleguaren %\u00a090 baino gehiago emakumeenak dira; horietako asko migratuak dira, eta, kasu askotan, zaurgarritasun-egoeran daude.<\/p>\n<p>Gainera, Lanaren Nazioarteko Erakundearen arabera, azken hiru urteetan, emakumeen %\u00a07,3k lana eten du familia eta lana uztartzeko arrazoiak direla-eta, eta gizonen kasuan, berriz, %\u00a01,5ek. Horrek erakusten du zaintza-arduren <strong>banaketa ez dela orekatua<\/strong>.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Gaur aurkeztutako gidak bide-orri praktiko, ireki eta malgu bat eskaintzen die udalerriei, tokiko zainketa-politikak erantzukidetasunetik, komunitatetik eta feminismotik sustatzeko. Esther Apraiz: \u201cZainketen erronka globala eguneroko errealitate bat da gure udalerrietan, <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":28776,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[24,10],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28767"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28767"}],"version-history":[{"count":8,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28767\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":28789,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28767\/revisions\/28789"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/28776"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28767"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28767"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28767"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}