{"id":28867,"date":"2026-06-15T09:54:27","date_gmt":"2026-06-15T07:54:27","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=28867"},"modified":"2026-06-15T12:52:46","modified_gmt":"2026-06-15T10:52:46","slug":"euskal-erakundeek-beldur-barik-gau-eta-egun-kanpaina-abiatu-dute-eraso-matxistarik-gabeko-jaiez-gozatzeko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/euskal-erakundeek-beldur-barik-gau-eta-egun-kanpaina-abiatu-dute-eraso-matxistarik-gabeko-jaiez-gozatzeko\/","title":{"rendered":"Euskal erakundeek \u2018Beldur Barik, gau eta egun\u2019 kanpaina abiatu dute eraso matxistarik gabeko jaiez gozatzeko"},"content":{"rendered":"<p><strong><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"aligncenter size-cheerup-main wp-image-28870\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2026\/06\/portada-BBarik-770x515.jpg\" alt=\"\" width=\"770\" height=\"515\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2026\/06\/portada-BBarik-770x515.jpg 770w, \/wp-content\/uploads\/2026\/06\/portada-BBarik-270x180.jpg 270w\" sizes=\"(max-width: 770px) 100vw, 770px\" \/><\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Erakunde arteko kanpainak errespetuzko eta segurtasuneko giroa sustatu nahi du, egunez zein gauez<\/strong><\/li>\n<li><strong>Emakundek euskal udal guztietara bidali du material eguneratua, aholku eta baliabideekin<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Gasteiz, 2026\/06\/15<\/p>\n<p>Emakundek, EUDELek eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek \u2018<a href=\"https:\/\/www.emakunde.euskadi.eus\/beldur-barik-uda-2026\/webema01-contentemas\/eu\/\">Beldur Barik, gau eta egun\u2019<\/a> kanpainaren berri eman dute gaur. Kanpaina horren helburua da eraso matxistak prebenitzea eta euskal herrietako jaietan eguneko 24 orduetan errespetu-, askatasun- eta segurtasun-giroa sustatzea.<\/p>\n<p>Ekimena Ajuria Eneko Elkargunean aurkeztu da, eta bertan parte hartu dute Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestak, EUDELeko elkarteburu Esther Apraizek, Arabako Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako foru diputatu I\u00f1aki Gurtubaik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun zuzendari Nerea Isasik, eta Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasun zuzendari Trinidad L. Vicentek.<\/p>\n<p>Euskal erakundeak elkarlanean aritu dira aurten ere udako jaietako jai-guneetan eraso matxistak prebenitzeko kanpainan. &#8220;Jaietan espazio libre eta seguruak eraikitzeko ardura hartu behar dugu, pertsona guztiekiko errespetua bermatzeko&#8221;, adierazi du Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak.<\/p>\n<p>Oraingo honetan, \u2018Beldur Barik, gau eta egun\u2019 kanpainaren leloak azpimarratu nahi du erasoak gauez ez ezik, eguneko edozein unetan ere gerta daitezkeela. Elgarrestak azpimarratu duenez, &#8220;ez dugu jarrera matxistarik onartuko, ez gauez, ez egunez. Indarkeria matxista presente dago oraindik gure gizartean eguneko 24 orduetan, eta hainbat modutan agertzen da: indarkeria sinbolikoa, psikologikoa, fisikoa&#8230; &#8220;.<\/p>\n<p>Emakundek EAEko udal guztietan banatu diren kanpainako materialak eguneratu ditu. Alde batetik, Beldur Barik gidak jai-inguruetan eraso matxistak identifikatzen eta horiei aurre egiten laguntzeko tresnak eskaintzen ditu. Argitalpen horren osagarri, dekalogo bat egin da, eraso matxista bat ikusi edo biktima izanez gero aholku eta baliabideekin.<\/p>\n<p>Miren Elgarrestak eskertu egin du udal askok jai-gune seguruak sustatzen egindako ahalegina: &#8220;Herri askotan aurrerapauso garrantzitsuak eman dira sentsibilizazioan, baina behin eta berriz esan behar dugu ez jaiak ez alkoholak ez dutela eraso matxista justifikatzen&#8221;.<\/p>\n<p>Esther Apraiz EUDELeko elkareburuak nabarmendu du udalek urtean zehar lan egiten dutela jai seguruak, berdintasunezkoak eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabekoak diseinatzeko, konpartsekin, ostalaritzarekin eta mugimendu feministarekin koordinatuta. Halaber, edozein erasoren aurrean &#8220;beste alde batera ez begiratzeko&#8221; deia egin die herritarrei, eta arduraz eta konpromiso kolektiboz jokatzeko eskatu die. &#8220;Jaiak 24 orduz bizitzen badira, berdintasuna ere bai&#8221;, azpimarratu du.<\/p>\n<p>I\u00f1aki Gurtubai Arabako Foru Aldundiko Berdintasun, Euskara eta Gobernantzako diputatuak adierazi duenez, uda honetako leloa &#8220;festa seguruak uneoro eraikitzeko deia da, eguneko lehen ekitalditik gaueko azkeneraino. Jaiek emakumeentzako gune seguruak izan behar dute, askatasunean dauden espazioak. Hori kontuan hartu behar da jaiak planifikatzen eta antolatzen diren une beretik &#8220;.<\/p>\n<p>Kanpainak presentzia izango du sare sozialetan eta irratietan, euskal gazterian zuzenean eragiteko. <a href=\"https:\/\/www.emakunde.euskadi.eus\/beldur-barik-uda-2026\/webema01-contentemas\/eu\/\">Materialak esteka honetan deskarga daitezke<\/a>.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Erakunde arteko kanpainak errespetuzko eta segurtasuneko giroa sustatu nahi du, egunez zein gauez Emakundek euskal udal guztietara bidali du material eguneratua, aholku eta baliabideekin Gasteiz, 2026\/06\/15 Emakundek, EUDELek eta Arabako, <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":28872,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[24,10],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28867"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28867"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28867\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":28875,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28867\/revisions\/28875"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/28872"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28867"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28867"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28867"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}