{"id":28881,"date":"2026-06-16T09:40:58","date_gmt":"2026-06-16T07:40:58","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=28881"},"modified":"2026-06-16T11:01:08","modified_gmt":"2026-06-16T09:01:08","slug":"euskal-instituzioek-indarrak-batu-dituzte-tokiko-demokrazia-babesteko","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/euskal-instituzioek-indarrak-batu-dituzte-tokiko-demokrazia-babesteko\/","title":{"rendered":"Euskal instituzioek indarrak batu dituzte tokiko demokrazia babesteko"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Ekainaren 17tik 19ra, \u2018Democracy Week Euskadi\u2019 ekimenaren lehen edizioa egingo da Euskalduna Jauregian, Eusko Jaurlaritzak, EUDELek eta Bilboko Udalak elkarlanean antolatuta. <\/strong><\/li>\n<li><strong>Instituzioetako ordezkariek, gazte hautetsiek eta nazioarteko ahots ezagunek konfiantza publikoa nola indartu aztertuko dute, polarizazio, zarata eta desinformazioko une honetan.<\/strong><\/li>\n<li><strong>Asteko mugarria ostiralean, ekainak 19, 10:30etatik aurrera, izango da, Bilbon ODELL- Demokraziaren Tokiko Defentsarako Europako Behatokia ekimena abian jarriko baita. Ekimen aitzindari hori euskal erakundeek eta Europako Udal eta Eskualdeen Kontseiluak (CEMR) sustatzen dute, tokiko hautetsien lana indartzeko eta udalen &#8220;harrobia&#8221; bermatzeko. <\/strong><\/li>\n<li><strong>Behatokia Bilboko alkateak, EUDELeko elkarteburuak, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak eta CEMRko idazkari nagusiak aurkeztuko dute.<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p>Bilbo, 2026ko ekainaren 16a. \u00a0Ekainaren 17tik 19ra, <em>Democracy Week Euskadi<\/em> ekimenaren lehen edizioa egingo da, eta, horrenbestez, Bilbo erreferentzia-gune bihurtuko da, demokraziaren etorkizunari buruz eztabaidatzeko eta udalerrien eguneroko bizitzan hura hurbiletik defendatzeko. Instituzioetako ordezkariek, gazte hautetsiek, adituek eta esparru batzuetan \u2014herritarren parte-hartzean eta desinformazioan\u2014 eragin handia duten ahotsek elkarrekin hausnartuko dute demokrazia garaikideek gaur egun dituzten erronka nagusiei buruz.<\/p>\n<p style=\"text-align: center;\"><strong><a href=\"\/wp-content\/uploads\/2026\/06\/DWE_EGITARAUA_ODELL.pdf\"><u>DWE EGITARAUA<\/u><\/a><\/strong><\/p>\n<p>\u00abSostengatzen gaituena sostengatu\u00bb lelopean, ekimenak gonbit egingo digu gobernantza demokratikoa higatzen duten arriskuei eta mehatxuei buruz modu kolektiboan hausnartzera, eta <strong>elkarrizketa publikoa<\/strong> sustatuko du instituzioekiko konfiantza eta tokiko erakundeen funtsezko rola indartzeko, polarizazioak, desinformazioak eta higadura demokratikoak markatutako une honetan.<\/p>\n<p>Ekitaldi nagusia <strong>ekainaren 19<\/strong>an izango da, ODELL-Demokraziaren Tokiko Defentsarako Europako Behatokiaren aurkezpen ofizialarekin. Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluak (CEMR), EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak eta Bilboko Udalak bultzatutako ekimena da. Era berean, proiektuak Eusko Jaurlaritzaren babesa du, Euskadi Local2030 Hub-en esparruan, bai eta Milango Bocconi Unibertsitatearen euskarri zientifikoa ere.<\/p>\n<p>Europako Behatokia sortu da, tokiko komunitateetan kalitate demokratikoa indartzeko eta alkateen eta zinegotzien lana babesteko, gero eta handiagoak diren <strong>mehatxuen aurrean<\/strong>: ziberjazarpena, emakume politikoen aurkako indarkeria sexista, gorroto-diskurtsoak eta ordezkari publikoen aurkako larderia-kanpainak, besteak beste.<\/p>\n<p>Joan den abenduan Bruselan aurkeztu ondoren, hemendik aurrera, proiektua <strong>hedatzen<\/strong> hasiko da, eta egoitza bikoitza izango du Bilbon (EUDEL) eta Belgikako hiriburuan. Euskal erakundeen helburua Euskadi Europan erreferente gisa kokatzea da, ezagutzaren, jardunbide egokien eta gomendio politikoen arloan, tokiko komunitateak haiei eusten dieten balio demokratikoetatik indartzeko.<\/p>\n<p><strong>Astebete demokraziarentzat<\/strong><\/p>\n<p>Programazioa <strong>ekainaren 17an<\/strong> hasiko da, \u201cDemokraziaren krisia eta gobernantza demokratikoaren etorkizuna\u201d<strong> nazioarteko mintegiarekin<\/strong>. Eusko Jaurlaritzako Berrikuntzako Sozialaren eta 2030 Agendaren Zuzendaritzak antolatu du, Arantzazulaben laguntzarekin. Asier Aranbarri eta Naiara Goia zuzendariez gain, nazioarteko erreferentziazko adituek hartuko dute parte sinposioan: Jos\u00e9 Mar\u00eda Lassalle, Zuzenbidearen Filosofiako irakaslea Comillas Unibertsitate Pontifikalean; Johanna Dunaway, Siracusako Unibertsitateko Institute for Democracy, Journalism and Citizenshipeko zuzendaria; Piret Tonurist, ELGAko Berrikuntzako arduraduna; eta Mari Jose Rodr\u00edguez, Deustuko Unibertsitateko irakaslea.<\/p>\n<p>Bigarren egunean, <strong>ekainaren 18an<\/strong>, <strong>\u201cTokiko politikaren belaunaldi berria\u201d<\/strong> landuko da. EUDELek tailer bat antolatuko du udaletako gazte hautetsiekin, Gazteriaren Euskal Kontseiluarekin lankidetzan. Tokiko parte-hartze politikoa indartzeko oztopoak, jarduteko baldintzak eta erronkak identifikatzea izango du ardatz.<\/p>\n<p><strong>Ekainaren 19an<\/strong>, ODELL-Europako Behatokiaren aurkezpena egingo da. Saioan parte hartuko dute Bilboko alkate <strong>Juan Mari Aburtok<\/strong>, EUDELeko elkarteburu<strong> Esther Apraizek<\/strong>, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi <strong>Ander Caballerok<\/strong> eta CEMRko idazkari nagusi <strong>Fabrizio Rossik<\/strong>. Gainera, Bilboko Udaleko zinegotzi eta CEMRko bozeramaile <strong>Eider Inuntziagak<\/strong> Behatokiaren hurrengo lan-ildoak aurkeztuko ditu.<\/p>\n<p>Bestalde, azken jardunaldi horretan, tokiko ordezkari gazteen topaketaren ondorioak aurkeztuko dira, eta <strong>desinformazioari buruzko hitzaldi<\/strong> bat izango da. Alberto Alemanno arduratuko da hitzaldiaz; izan ere, The Good Lobbyren sortzailea, Europar Batasuneko Zuzenbideko irakaslea, eta herritarren parte-hartzearen eta gobernantza demokratikoaren arloko ahotsik ezagunenetakoa da. Gero, <strong>solasaldia<\/strong> egingo dute Mar\u00eda Jos\u00e9 Cantalapiedrak, Braulio G\u00f3mezek eta Andoni Eizagirrek, zeinak Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU), Deustuko Unibertsitateko eta Mondragon Unibertsitateko ordezkariak diren, hurrenez hurren.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Ekainaren 17tik 19ra, \u2018Democracy Week Euskadi\u2019 ekimenaren lehen edizioa egingo da Euskalduna Jauregian, Eusko Jaurlaritzak, EUDELek eta Bilboko Udalak elkarlanean antolatuta. Instituzioetako ordezkariek, gazte hautetsiek eta nazioarteko ahots ezagunek konfiantza <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":28900,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[24],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28881"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=28881"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28881\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":28905,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/28881\/revisions\/28905"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/28900"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=28881"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=28881"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=28881"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}