{"id":29208,"date":"2026-10-29T17:16:20","date_gmt":"2026-10-29T16:16:20","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=29208"},"modified":"2026-10-29T17:23:22","modified_gmt":"2026-10-29T16:23:22","slug":"euskal-poliziaren-zazpigarren-deialdi-bateratuak-oinarrizko-eskalako-593-agente-plaza-izango-ditu","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/euskal-poliziaren-zazpigarren-deialdi-bateratuak-oinarrizko-eskalako-593-agente-plaza-izango-ditu\/","title":{"rendered":"Euskal Poliziaren zazpigarren deialdi bateratuak oinarrizko eskalako 593 agente plaza izango ditu"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Bingen Zupiriak eta Esther Apraizek Ertzaintzarako 430 plaza eta 37 euskal udalerritarako 163 iragarri dituzte gaur<\/strong><\/li>\n<li><strong>Izena emateko epea bihar hasiko da eta 20 egun baliodunetan egongo da zabalik<\/strong><\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Bingen Zupiria<\/strong> Eusko Jaurlaritzako Segurtasuneko sailburuak eta <strong>Esther Apraiz<\/strong> EUDELen presidenteak eta Derioko alkateak gaur iragarri dute Euskal Poliziarako enplegu publikoaren eskaintza berria, deitzen den zazpigarren bateratua. Guztira Ertzaintzarako eta EAEko 37 udalerritarako oinarrizko eskalako 593 agente plaza izango dira.<\/p>\n<p><img loading=\"lazy\" decoding=\"async\" class=\"size-medium wp-image-29215 alignleft\" src=\"\/wp-content\/uploads\/2026\/10\/euskal_polizia1-200x300.jpg\" alt=\"\" width=\"200\" height=\"300\" srcset=\"\/wp-content\/uploads\/2026\/10\/euskal_polizia1-200x300.jpg 200w, \/wp-content\/uploads\/2026\/10\/euskal_polizia1-684x1024.jpg 684w, \/wp-content\/uploads\/2026\/10\/euskal_polizia1-768x1150.jpg 768w, \/wp-content\/uploads\/2026\/10\/euskal_polizia1-1026x1536.jpg 1026w, \/wp-content\/uploads\/2026\/10\/euskal_polizia1-1368x2048.jpg 1368w, \/wp-content\/uploads\/2026\/10\/euskal_polizia1-scaled.jpg 1710w\" sizes=\"(max-width: 200px) 100vw, 200px\" \/><\/p>\n<p>LEParen aurkezpenean, Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburuak gogorarazi du deialdia Ertzaintzaren Enplegu Planaren barruan dagoela, eta helburu argi bat duela: \u201c2030rako 8.000 agentetara iristea eta denboran mantentzea herritarrei kalitatezko zerbitzu publiko eraginkorra eskaintzeko\u201d. \u00a0Gainera, Zupiriak Euskal Poliziaren lan koordinatuaren garrantzia azpimarratu du: \u201cErtzaintzak eta Udaltzaingoak koordinatuta lan egin behar dute. Ertzainen eta udaltzainen arteko koordinazioa hobetzeko azken urteotan emandako urratsak indartzen jarraituko dugu. Akademian prestatuko diren pertsona horiek arduratuko dira herritarren segurtasuna bermatzeaz, eta modu koordinatuan egin beharko dute. Horretarako, Akademian jasoko duten prestakuntza funtsezkoa izango da. Aurre egin beharreko erronkak eta mehatxuak etengabe aldatzen dira, eta erantzun bat eman behar zaie errealitate berri horretara moldatutako prestakuntzarekin\u201d. Horrela, Segurtasuneko sailburuak nabarmendu du gaur aurkeztu den deialdi berriak balio behar duela \u201cErtzaintzan eta udaltzaingoetan lan egingo duten agenteen arteko elkarbizitza sustatzeko eta, modu horretan, polizien koordinazioa prestakuntzaren hasieratik indartzeko\u201d.<\/p>\n<p>Bestalde, Esther Apraiz EUDELen presidenteak nabarmendu du deialdi horiek funtsezko tresna direla \u201cudaltzaingoen plantillak indartzeko, belaunaldien arteko erreleboa errazteko eta udalerrien beharrei erantzuna emateko\u201d. Era berean, azpimarratu du hautaketa-\u00a0 eta prestakuntza-prozesuak partekatzeak \u201cpolizia-lankidetzaren etorkizuna hasieratik eraikitzeko\u201d aukera ematen duela. Alde horretatik, azpimarratu duenez, \u201cherritarren segurtasuna lehentasuna da alkateentzat, eta gure polizien koordinazioan aurrera egitea euskal udalek partekatzen duten eskaera da\u201d.<\/p>\n<p>Euskal Poliziaren zazpigarren deialdi bateratuak 593 plaza izango ditu; horietatik 430 Ertzaintzarentzat izango dira eta 163 jarraian aipatzen diren udalerrietan udaltzain izateko:<\/p>\n<ul>\n<li>Amorebieta-Etxano (2)<\/li>\n<li>Aretxabaleta (2)<\/li>\n<li>Azkoitia (2)<\/li>\n<li>Bakio (1)<\/li>\n<li>Balmaseda (1)<\/li>\n<li>Barakaldo (8)<\/li>\n<li>Basauri (1)<\/li>\n<li>Berango (1)<\/li>\n<li>Bermeo (1)<\/li>\n<li>Bilbao (26)<\/li>\n<li>Derio (1)<\/li>\n<li>Donostia\/San Sebastian (24)<\/li>\n<li>Durango (1)<\/li>\n<li>Eibar (5)<\/li>\n<li>Elgoibar (4)<\/li>\n<li>Erandio (1)<\/li>\n<li>Ermua (3)<\/li>\n<li>Errenteria (6)<\/li>\n<li>Etxebarri (2)<\/li>\n<li>Galdakao (2)<\/li>\n<li>Getxo (4)<\/li>\n<li>Gorliz (1)<\/li>\n<li>Irun (7)<\/li>\n<li>Lasarte-Oria (4)<\/li>\n<li>Legazpi (3)<\/li>\n<li>Leioa (2)<\/li>\n<li>Loiu (2)<\/li>\n<li>Mungia (2)<\/li>\n<li>Muskiz (1)<\/li>\n<li>Portugalete (4)<\/li>\n<li>Santurtzi (1)<\/li>\n<li>Sestao (6)<\/li>\n<li>Urnieta (1)<\/li>\n<li>Urretxu (3)<\/li>\n<li>Vitoria-Gasteiz (25)<\/li>\n<li>Zamudio (1)<\/li>\n<li>Zumarraga (2)<\/li>\n<\/ul>\n<p>Deitutako plazen kopurua handitu ahal izango da hautaketa-prozesuak irauten duen denboran plaza hutsak sortzen badira deialdia egin duen administrazio publikoetako batean.<\/p>\n<p>LEP berriaren deialdia gaur argitaratu da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, eta interesa dutenek bihartik, urriaren 30etik, aurrera eta 20 egun baliodunetan (azaroaren 26ra arte) aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak. Hautaketa-prozesuan parte hartzeko eskaerak bide elektronikotik aurkeztuko dira, Enplegu Publikoaren atariaren bidez, helbide elektroniko honetan: <a href=\"https:\/\/www.euskadi.eus\/empleo-publico\/\" data-insuit-uuid=\"f527fac0-2295-49bd-862c-6c522f6e20ad\">https:\/\/www.euskadi.eus\/empleo-publico\/<\/a><\/p>\n<p>LEPean izena emateko interesa duten pertsonek baldintza hauek bete beharko dituzte:<\/p>\n<ul>\n<li>18 urte baino gehiago eta 38 baino gutxiago izatea.<\/li>\n<li>Batxilergo-titulua, kidekoa edo goragokoa izatea.<\/li>\n<li>Kidegoaren arabera aukeratzen den plazaren baldintza guztiak betetzea.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Hautaketa-fasea<\/strong><\/p>\n<p>Euskal Poliziaren zazpigarren deialdi bateratuaren hautaketa-prozesua oposizio-lehiaketaren bidez egingo da. Bi faseetako puntuazioen baturak eta, hala badagokio, euskararen ezagutza egiaztatzetik datozen merezimenduek zehaztuko dute izangaien lehentasun-ordena:<\/p>\n<ul>\n<li><strong><span class=\"insuit-u\">Oposizio-faseak<\/span><\/strong> bost proba izango ditu:\n<ul>\n<li>Psikoteknikoa: Arrazoitzeko, hautemateko, espazioko eta hitzezko gaitasunak egiaztatzeko lau ariketa, test motako galderekin.<\/li>\n<li>Ezagutzak: Test motako galdetegia, oinarrietan argitaratutako gai-zerrendari buruzko ezagutzak adierazteko.<\/li>\n<li>Psikoteknikoa: Funtzioarekin lotutako gaitasunen nortasun orokorraren eta espezifikoaren testa.<\/li>\n<li>Gaitasun fisikoko probak: Lau ariketa izango dira, lau probatan, besteak beste, izangaien malgutasuna eta indar fisikoa neurtzeko.<\/li>\n<li>Elkarrizketa pertsonala.<\/li>\n<\/ul>\n<\/li>\n<\/ul>\n<ul>\n<li><strong><span class=\"insuit-u\">Lehiaketa-fasean<\/span><\/strong> merezimenduak baloratuko dira, hizkuntza-eskakizunak barne.<\/li>\n<\/ul>\n<p>Oposizioaren fase guztiak gainditzen dituzten eta deitutako plaza-kopuruaren barruan sartzen diren pertsonak praktiketako funtzionario izendatuko dira, eta prestakuntza-ikastaroa egingo dute bederatzi hilabetean Arkauteko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian. Aldi horren ondoren, praktikaldia hasiko dute dagozkien ertzain-etxeetan. Ertzaintzako funtzionario izateko, izangaiek Arkauteko prestakuntza-ikastaroa eta praktiketako prozesua gainditu behar dituzte.<\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Bingen Zupiriak eta Esther Apraizek Ertzaintzarako 430 plaza eta 37 euskal udalerritarako 163 iragarri dituzte gaur Izena emateko epea bihar hasiko da eta 20 egun baliodunetan egongo da zabalik Bingen <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":29217,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[24,26],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29208"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=29208"}],"version-history":[{"count":3,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29208\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":29218,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/29208\/revisions\/29218"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/29217"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=29208"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=29208"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=29208"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}