{"id":9613,"date":"2014-05-09T13:33:44","date_gmt":"2014-05-09T11:33:44","guid":{"rendered":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/?p=9613"},"modified":"2014-05-12T09:37:29","modified_gmt":"2014-05-12T07:37:29","slug":"la-carta-de-la-gobernanza-multinivel-en-europa-se-abre-a-la-firma","status":"publish","type":"post","link":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/noticia\/la-carta-de-la-gobernanza-multinivel-en-europa-se-abre-a-la-firma\/","title":{"rendered":"Europako Multimailako Gobernantzaren Gutuna sinaduretara irekita dago"},"content":{"rendered":"<p><strong>Maiatzaren 9an, Europako Eguna dela-eta, EBko Eskualdeen Batzordeak (CDR) \u00abEuropako Multimailako Gobernantzaren Gutuna\u00bb sinatzeko gonbidapena egin die tokiko eta eskualdeko agintariei. Europako Parlamenturako hauteskundeak maiatzaren 23tik 25era bitartean egingo direnez, CDRk \u00abmultimailako gobernantza\u00bb erabiltzeko gonbita egiten die gobernu-maila guztiei, politikak lantzeko printzipio gidari gisa. Modu horretan, elkarrengandik ikasiko dute, praktikarik onenak partekatuko dituzte eta demokrazia parte-hartzailea hobeto garatuko dute. Gutuna online dago eskuragarri, eta, sinadura elektronikoren bitartez, hiri zein eskualdeek bertan sina dezakete, <\/strong><span style=\"color: #3366ff\"><a href=\"http:\/\/www.cor.europa.eu\/mlgcharter\" target=\"_blank\"><span style=\"color: #3366ff\"><strong>www.cor.europa.eu\/mlgcharter<\/strong><\/span><\/a><\/span> <strong>helbidean.<\/strong><\/p>\n<p><strong>Zer da Multimailako Gobernantzaren Gutuna?<\/strong><\/p>\n<p>Gutuna CDRk onartu zuen 2014ko apirilaren 3an, eta Europako Kontseiluko Tokiko eta Eskualdeetako Botereen Biltzarraren babesa ere badu. Europako hiri eta eskualdeetako <strong>manifestu politikoa<\/strong> da; bertan, agintari publiko guztiak gonbidatuta daude \u00abmultimailako gobernantza\u00bb errealitate bihurtzera, politiken eguneroko prestaketan eta aplikazioan. Horren ondorioz, lehenengo eta behin, gobernu maila guztien artean (tokikoa, eskualdekoa, estatukoa eta europakoa) <strong>elkartuta lan egin<\/strong> behar da, eta zenbait printzipio aplikatu behar dira, politiken prestaketa eraginkorra gidatzeko. Printzipio horien artean daude <strong>parte-hartzea<\/strong>, <strong>lankidetza<\/strong>, <strong>irekiera<\/strong>, <strong>gardentasuna<\/strong>, <strong>integrazioa <\/strong>eta <strong>politiken koherentzia<\/strong>, eta denak dira funtsezko baldintzak politika publikoen arrakasta bermatzeko, herritarren intereserako.<\/p>\n<p>CDR-ren presidente <strong>Ram\u00f3n Luis Valc\u00e1rcel<\/strong>ek hauxe adierazi zuen: \u00abEuropako Egunean, 2014ko maiatzaren 9an, Europako hauteskundeak baino bi aste lehenago, CDR-ren Multimailako Gobernantzaren Gutuna sinatzeko kanpainaren hasierak agerian jartzen du Europa osoko eskualdeetako eta tokiko agintariek EBko politiken prestakuntzan buru-belarri parte hartzeko borondatea dutela. Gobernuetako maila guztietako arduradunek batera arituz baino ezin izango dute konpondu \u00abbetearazpenaren defizita\u00bb, eta, modu horretan, bermatuta geratuko da EBk zenbait helburu lortuko dituela: garapen iraunkorra, kalitatezko lanpostuen sorrera eta lurraldearen kohesioa, hain zuzen ere\u00bb.<\/p>\n<p>Juridikoki loteslea ez bada ere, Gutuna sinatzen dutenek konpromisoa hartuko dute multimailako gobernantza erabiltzera politika publikoen kudeaketarako, sektore publiko eta pribatuekin batera proiektuak abiarazteko, lurralde mailako lankidetza garatzeko eta administrazioa modernizatzeko. Hori guztiori CDR-ren konpromisoaren parte da. Modu horretan, \u00ab<strong>subsidiariotasun<\/strong>\u00bb printzipioaren aplikazio egokia bermatuko da, horrek herritarrekiko mailarik eraginkorrenera eta hurbilenera eramaten baititu erabakiak.<\/p>\n<p><strong>Nork sina dezake?<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li><strong>Europar Batasuneko tokiko eta eskualdeetako agintari guztiek<\/strong> sina dezakete Gutuna, hau da, hiri, konderri, barruti, metropolialde, probintzia, eskualde eta abarretako agintariek.<\/li>\n<li>Tokiko eta eskualdeetako agintarien Europako zein estatuetako <strong>elkarteek<\/strong>, bai eta tokiko eta eskualdeetako agintarien <strong>sareek<\/strong> ere, <strong>babes<\/strong> ofiziala eman dezakete.<\/li>\n<li><strong>Gobernantza-maila guztietako politikariek<\/strong> eman dezakete babesa, Gutuna sinatuz.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Zein helbururekin?<\/strong><\/p>\n<p>Gutunarekin bat eginez gero, sinatzaileek erronka hauek lortzeko ahalegina egingo dute:<\/p>\n<ul>\n<li>multimailako gobernantza erabiltzea <strong>\u00abikuspuntu europarra\u00bb sustatzeko<\/strong> euren eskualde edo hirian, tokiko mailatik Europako mailara bitarteko organo politiko eta administratiboekin lankidetzan arituz, eta alderantziz<em>;<\/em><\/li>\n<li><strong>mugaz gaindiko lankidetza sustatzea<\/strong> beste eskualde eta hiri batzuekin, oztopo administratiboak eta muga geografikoak gaindituz;<\/li>\n<li><strong>administrazioa modernizatzea<\/strong>, aukera digital eta berritzaileak erabat aprobetxatuz, gardentasuna eta irekiera handituz, eta herritarrek erraz eskura ditzaketen kalitatezko zerbitzu publikoak eskainiz;<\/li>\n<li><strong>herritarren eta gizarte zibilaren partaidetza sustatzea <\/strong>prozesu erabakigarrian, demokrazia parte-hartzailea gehiago garatuz.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Zeintzuk dira onurak?<\/strong><\/p>\n<p>Atxikimenduari esker, Gutunarekin bat etorriz egiten diren sinatzaileen ekimenek <strong>ikusgarritasun<\/strong> handiagoa izango dute. Ekimen horiek <span style=\"color: #3366ff\"><a href=\"http:\/\/www.cor.europa.eu\/mlgcharter\" target=\"_blank\"><span style=\"color: #3366ff\"><strong>Gutunaren webgunean<\/strong><\/span><\/a><\/span> erakutsiko dira, bai eta tokiko eta eskualdeetako, kide diren estatuetako eta Europako instituzioetako agintarientzat antolatutako <strong>goi mailako ekitaldietan<\/strong> ere.<\/p>\n<p>Gutunaren webgunea eta ekitaldiak trukerako plataforma gisa erabiliko dira, helburu hauek lortzeko:<\/p>\n<ul>\n<li>beste sinatzaile batzuek abiarazitako praktika onak eta proiektu berritzaileak identifikatzeko;<\/li>\n<li>bazkide potentzialak bilatzeko, ekimen bateratuak abiarazi aurretik;<\/li>\n<li>EBren politikak toki eta eskualde mailan prestatu eta gainbegiratzeko, baina Europako instituzioekin batera ere bai.<\/li>\n<\/ul>\n<p><strong>Zer egin behar da atxikimendua emateko?<\/strong><\/p>\n<p><strong>C<\/strong><strong>Gutuna sinatu edo babesteko, tokiko eta eskualdeetako agintariek eta bertako sareek\/elkarteek online formulario labur bat bete beharko dute. Formularioa hemen dago eskuragarri: <\/strong><span style=\"color: #3366ff\"><strong><a href=\"http:\/\/www.cor.europa.eu\/mlgcharter\" target=\"_blank\"><span style=\"color: #3366ff\">www.cor.europa.eu\/mlgcharter<\/span><\/a><\/strong><\/span><\/p>\n<p><strong>Aurrekariak<\/strong><\/p>\n<p>2009ko <span style=\"color: #3366ff\"><a href=\"http:\/\/www.toad.cor.europa.eu\/ViewDoc.aspx?doc=cdr%5Cconst-iv%5Cdossiers%5Cconst-iv-020%5CES%5CCDR89-2009_FIN_AC_ES.doc&amp;docid=2634344\" target=\"_blank\"><span style=\"color: #3366ff\">Multimailako gobernantzaren Liburu Zuria<\/span><\/a><\/span> delakoaren bitartez, CDRk kontsulta-prozesua abiarazi zuen Multimailako Gobernantzaren Gutuna egiteko, Europar Batasuneko balio komunen multzoan europar gobernantzaren ulermen bateratu eta partekatua integratzeko. Kontsulta publikoaren amaieran, CDRk bere konpromisoa berritu zuen \u00ab<span style=\"color: #3366ff\"><a href=\"http:\/\/www.toad.cor.europa.eu\/ViewDoc.aspx?doc=cdr%5Ccivex-v%5Cdossiers%5Ccivex-v-020%5CES%5CCDR273-2011_FIN_AC_ES.doc&amp;docid=2829023\" target=\"_blank\"><span style=\"color: #3366ff\">Multimailako gobernantzaren kultura europarra garatzea: Eskualdeetako Batzordearen Liburu Zuriaren jarraipena<\/span><\/a><\/span>\u00bb Irizpenean. Geroztik, multimailako gobernantzaren erabilera gainbegiratzeko metodo bat modu aktiboan garatzen ari da, eta, aldi berean, horren inguruko <span style=\"color: #3366ff\"><a href=\"http:\/\/cor.europa.eu\/es\/activities\/arlem\/Pages\/arlem.aspx\" target=\"_blank\"><span style=\"color: #3366ff\">adierazleen koadroa<\/span><\/a><\/span> modu erregularrean aurkezten dabil; era berean, multimailako gobernantzaren praktika onak biltzen ari da, Europar Batzordearekin lankidetzan.<\/p>\n<p>Aitortu da multimailako gobernantza printzipio gidaria dela EBren arau berrietan, 2014-2020 Egitura eta Inbertsio Funtsen kudeaketarako.<\/p>\n<p><strong>Informazio gehiagorako:<\/strong><\/p>\n<ul>\n<li>Gutunari buruzko edozein galdera egiteko, jar zaitez harremanetan hemen:\u00a0<span style=\"color: #3366ff\"><a href=\"mailto:mlgcharter@cor.europa.eu\" target=\"_blank\"><span style=\"color: #3366ff\">mlgcharter@cor.europa.eu<\/span><\/a>.<\/span><\/li>\n<\/ul>\n<p><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Maiatzaren 9an, Europako Eguna dela-eta, EBko Eskualdeen Batzordeak (CDR) \u00abEuropako Multimailako Gobernantzaren Gutuna\u00bb sinatzeko gonbidapena egin die tokiko eta eskualdeko agintariei. Europako Parlamenturako hauteskundeak maiatzaren 23tik 25era bitartean egingo direnez, <\/p>\n","protected":false},"author":10,"featured_media":9612,"comment_status":"closed","ping_status":"closed","sticky":false,"template":"","format":"standard","meta":{"footnotes":""},"categories":[19,1,6],"tags":[],"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9613"}],"collection":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts"}],"about":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/types\/post"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/users\/10"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=9613"}],"version-history":[{"count":5,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9613\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":9615,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/posts\/9613\/revisions\/9615"}],"wp:featuredmedia":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media\/9612"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=9613"}],"wp:term":[{"taxonomy":"category","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/categories?post=9613"},{"taxonomy":"post_tag","embeddable":true,"href":"https:\/\/noticias.eudel.eus\/eu\/wp-json\/wp\/v2\/tags?post=9613"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}