Berdinbidean Bizkaia-ko “Udaletan Berdintasuna Integratzen” eremuan, Bizkaiko udal guztietako teknikariei eta politikariei zuzenduriko “Udalak Berdintasunaren alde lan-saioa” antolatu da.
Lan-saio honen helburua genero ikuspuntuaren integrazioaren prozesuak indartzea da eta 5.000 biztanle baino gutxiagoko udaletan Berdintasuna gauzatzeko egiten den lana eta ahaleginak aintzat hartzea. Bestalde, 5.000 biztanle baino gehiago duten udaletan Berdinbidean Bizkaia-ren eremuan garatzen ari diren ekimenak zabaltzea.
Saioaren lehenengo atalean Berdinbidean Bizkaia-ri buruzko aurkezpen bat egingo da eta Berdinbidean Bizkaia-n parte hartzen duten udal batzuk, Berdintasun-ekintzen garapenean beraien esperientziak azalduko dituzte. Saioaren bigarren atalean, parte hatzen duten pertsona guztiak gaika antolaturiko lan-mahaietan kokatuko dira: Lengoaia eta irudiak, sexu aldagaia, ordenantza, aurrekontuak, bateratzea eta erantzukidetasuna zerbitzuetan, genero ikuspegiaren zeharkakotzea lanpostuetan eta genero plangintza. Lan-mahai bakoitzean aipatutako gai bati ekingo zaio eta parte hartzen duten pertsonak, eremu horretan genero ikuspegiaren inplementazioan, beraien esperintziak azalduko dituzte.
Saioa urtarrilaren 29an izango da, osteguna, EUDELeko ekitaldi aretoan (Ercilla kalea, 13 – 48009 Bilbo) 09:30etatik 14:00etara.
Saioan zuen izena emateko, 2015eko urtarrilaren 13a baino lehen, hurrengo estekan sakatu:
IZEN-EMATEA
http://www.irismailingsoft.com/97SFSL/link.php?M=84366&N=424&L=1359&F=H
Zalantzarik izanez gero, jarri gurekin harremanetan posta elektroniko bidez helbide honetan:
berdinbideanBizkaia@bizkaia.net
Edo hurrengo telefono zenbakian: 605 706 268