Eudel
  • Bilboko Udalak eta EUDELek Europako Udal eta Eskualdeen Kontseilua (CEMR) hartuko dute ekainaren 11tik 13ra. Bertan, 500 alkate, tokiko zein eskualdeko lider, Europako entitate eta nazioarteko erakunde bilduko dira
  • 40 herrialde baino gehiagoko ordezkariak etorriko dira, gehienak Europatik, baina beste kontinente batzuetatik ere bai, Amerika, Afrika eta Asiatik, esaterako Ordezkaritzarik anitzenak Alemania, Suedia, Belgika, Frantzia eta Finlandiatik etorriko dira, berdintasun zein gizarte-ongizatearen politiketan aurreratuenak diren horietatik, alegia
  • Bilboko konferentzia Europako etorkizunari buruzko eztabaidaren erdigunean dago, eta Europako gizarte-paisaia eraldatzeko mugarri berri bat markatzea du xede, herritarrengandik hurbilen dauden eta pertsonei zuzentzen zaizkien politiketatik abiatuta
  • Hiru gaiak uztartzea izango da ekarpenik berritzaileena. Horrela, pertsona guztientzako berdintasunezko askotariko udalerri inklusiboagoak garatuko dira, desberdintasunetatik harago Europako hiru balio nuklearrak gurutzatu behar dira, ezinbestekoak baitira ongizatean, bizikidetzan eta gizarte-kohesioan aurrera egiteko
  • Programak 33 saio, mahai-inguru eta tailer izango ditu, paraleloan, eta Europako herrien artean esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko aukera bikaina izango da. Gainera, kongresuko saio guztien erdia hartuko dituzte euskal esperientziek.
  • Iñigo Urkullu lehendakariak hilaren 11n, astelehena, inauguratuko du konferentzia. Orduan, Rigoberta Menchú Bakearen Nobel saridunaren hitzaldia antolatuko da. Amaitzeko, ekainaren 13an, konferentziako ondorioei buruzko dokumentua aurkeztuko da

Bilbon, 2018ko ekainaren 1ean. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak, Imanol Landa EUDELeko elkarteburuak eta Frédéric Vallier CMREko idazkari nagusiak, hau da, hiru antolatzaileek, Europako udalerrien eta eskualdeen hurrengo konferentziaren saioen programa eta helburuak aurkeztu dituzte gaur goizean, udaletxeko Areto Arabiarrean. Konferentzia Bilboko Euskalduna Jauregian egingo da ekainaren 11tik 13ra, eta“Berdintasuna, Aniztasuna eta Inklusioa. Desberdintasunek batzen gaituzte!” izango du izenburu.

INFORMAZIO OSOA PRENTSA-OHARRAN

Konferentziako EGITARAUA : www.cemrbilbao2018.eu #cemrbilbao2018

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak konferentzia Bilbon egin izanaren inguruko balorazioa egin du: “Aukera paregabea da nazioartean hiri ireki, konprometitu, kohesionatu eta solidario gisa gure lekua lortzen jarraitzeko, hala baikara eta gero eta gehiago izaten jarraitu nahi dugu.Desberdintasunek mesede egiten gaituzte, hobeagoak izan gaitezen, indartsuagoak. Aniztasunaren alde egin behar da apustu, eta kudeatu. Ez bakarrik erakundeetan eta gizarte zibilean, baita enpresaren eremuan ere. Enpresa ezberdinenak, gizartearekiko ardura dutenak, lehiakorrenak izaten dira, hau da, balio gehien sortzen dutenak.”

Juan Mari Aburtok, gainera, hauxe nabarmendu nahi izan du: “Berdintasuna, aniztasuna eta inklusioa funtsezko balioak dira Europako udalerri eta eskualdeen artean Europa hobeago bat eraikitzeko, bidezkoagoa, inklusiboagoa eta gizatiarragoa. Hain zuzen ere, horixe da Bilbon nahi duguna: gizarte hobeago bat eraikitzen laguntzeko beharrezkoak diren balioak eta tresnak garatzen jarraitzea”, gehitu du.

Imanol Landa EUDELeko elkarteburuak honako hau nabarmendu du: “Bilboko 2018ko konferentzia aukera aparta da Europako udalerriok gure esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko, eta ideia berritzaileak geureganatzeko elkarrekin berdintasunerako, inklusiorako eta aniztasunerako politikak lortze aldera, Europan komunak diren irizpideekin.”

Lortutakoaren arrakastari dagokionez, Imanol Landak udalerrietako elkarteetako lanaren garrantzia nabarmendu du: “funtsezko eragileak dira sarean lan egitea errazteko eta udalen artean irtenbide bateratuak bilatzeko orduan, eta tokiko errealitate desberdinetik herritar guztien bizi-kalitatean eta ongizatean aurrera egiteko helburua partekatzen dute”.

Frédéric Vallier Europako Udal eta Eskualdeen Kontseilua CEMRko idazkariak hauxe azaldu du: “CMREk berdintasunean, aniztasunean eta inklusioan duen eginkizuna funtsezkoa da. Gaur egun, 1.700 udalerri eta eskualde baino gehiago konprometitu dira bidezkoagoak diren gizarteak lortzeko gure Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Europako Gutunaren bidez. Alabaina, komunikabideetan gogorarazten digutenez, bide luzea dugu egiteko pertsona guztiak benetan berdinak diren gizarteak lortzeko, generoa, etnia, sexu-orientazioa edo desgaitasuna gorabehera.

Honekin lotuta, Frédéric Vallier azpimarratu nahi izan du ekitaldiaren helburua: “Konferentziarekin ziurtatu nahi dugu tokiko politikak giza eskubideen errespetuan oinarritzen direla, garapen jasangarrirako helburuekin bat. Mundua aldatzen ari da. Gure herritarrentzat aldaketak merezi izatea lortu behar dugu”.

CMREk, Bilboko Udalak eta EUDELek nazioarteko hitzaldi estimulatzaile eta irakasgarri bat antolatu nahi dute, non Europako udalerrien ordezkaritza handi eta heterogeneoa bilduko den. Europako 40 herrialde baino gehiagoko eta munduko beste toki batzuetako (Amerika, Afrika edo Asia) 500 parte hartzaile eta iristea espero da: tokiko zein eskualdeko ordezkari hautetsiak, Europako erakundeak, estatu-gobernuak, akademiaren munduko pertsonak eta konferentziaren gaiaren inguruan lan egiten duten gizarte zibileko partner direlakoak.

Udalerriak, gizarte-prozesuen eraldaketa sortu eta barne hartzeko duten gaitasuna kontuan hartuta, demografia-, gizarte- eta jarrera-aldaketen nukleoak dira. Inoiz baino gehiago sortzen ari dira orain, sormena eta aukerak sustatzeko espazio gisa.

Konferentzian tokiko gobernuak berdintasun, inklusio eta aniztasunaren alorrean ezartzen ari diren ekintzak azalduko dira, bai eta nola “gurutza” daitezkeen herritar guztien bizi-kalitateari eta ongizateari mesede egiteko, euskal udalerrientzako eta Europa osoko udalerrientzako erronka partekatua dena.

Konferentziaren programa hiru egunekoa izango da eta, guztira, 33 saio eskainiko dira. Horietako asko paraleloan egingo dira, hala nola hausnartzeko eta eztabaidatzeko mahai-inguruak, jardunbide egokien tailerrak eta hiria ezagutzeko kanpoko bisitak, Bilboko Udalak eta tokiko entitate eta eragileek lekuan bertan nola lan egiten duten ikusteko.

UDALERRIEN ARTEKO LOTURAREN SINBOLOA

Bilbo Europako udalerri eta eskualdeen Konferentzia garrantzitsuaren egoitza bihurtzeko hitzarmena CMREren Zuzendaritza Batzordeak sinatu zenMaastricht-en, 2016ko abenduaren 12an, Europar Batasunaren Tratatuaren 25. urteurrenaren egunean, hain zuzen ere.

Europako Udal eta Eskualdeen Kontseilua (CEMR) Europako tokiko, lurraldeetako eta eskualdeko gobernuen ahotsa da. Erakundea Europako Kontseiluaren mende dago, eta 150.000 autoritate publiko baino gehiago ordezkatzen ditu. Horietatik, 130.000 tokiko gobernuak dira, eta 41 herrialde desberdinetako 62 elkartetan biltzen dira. EUDEL (Euskadiko Udalen Elkartea) erakunde horien artean dago, eta Konferentziaren antolatzaileetako bat da Bilboko Udalare