Bilbon, 2020ko apirilaren 22an. EUDEL – Euskadiko Udalen Elkarteak 300.000 maskara kirurgikoko partida bat erosteko ekimena izan du, EAEko udal guztiei ohiz kanpoko dohaintza zehatz bat egiteko, horrela, osasun-larrialdian lagundu, eta birusaren aurkako babes-ekipoen hornidura indartzeko. Udal-gobernu bakoitzak erabakiko du, tokiko autonomiaren bidez, arnas babesgarriak norentzat izango diren.
EUDELEKO ELKARTEBURU GORKA URTARANEN AUDIOA DESKARGATU
Dohaintza honen ekimena EUDELen elkarteburu eta Gasteizko alkate Gorka Urtaranek bi elkarteburuordeekin adostu du: Irungo alkate Jose Antonio Santanorekin eta Azpeitiko alkate Nagore Alkortarekin, hain zuzen ere. Materialaren erosketa Euskadiko Udalen Elkartearen baliabideen bidez finantzatuko da osorik. Materialaren erosketa Euskadiko Udalen Elkartearen baliabideen bidez finantzatuko da osorik.
Maskarak Eusko Jaurlaritzarekin koordinatuta eskuratu dira, Covid-19tik babesteko osasun-materiala erosteko azken operazioan. Udalerriei gaur apirilaren 22an, ostegunean, hasiko zaie banatzen, eta horretarako, materiala loteka antolatu da, biztanleria-tarteen arabera, horrela, udalerri txikienei txikiek maskarak izatea bermatzeko
Gorka Urtaran elkarteburuak nabarmendu duenez, “ohiz kanpoko” ekimen honen bidez, EUDELek erantzuna eman nahi dio udalerriek beraiek egindako eskaerari, batez ere udalerri txikienek egindakoari, kontuan hartuta EAEko udal gehienek ez dutela baliabiderik, ez kanpoko merkatura modu autonomoan iristeko gaitasunik. Gorka Urtaranek azaldu duenez, “alkateak, borondate onez, maskarak lortzen saiatzen ari dira, baina zalantza handiak dituzte, ez baitituzte hornitzaileak ezagutzen –horiek ez baitira udal-zerbitzuetako ohiko hornitzaileak–, ezta eskainitako produktuaren kalitatea eta erabilgarritasuna ere”. Urtaranek ohartarazi duenez, zailtasunak eta arriskuak daude urria eta, aldi berean, hain beharrezkoa den materiala zuzenean erostea kudeatzeko orduan, espekulazioa eragin handia izaten ari baita, prezioaren fluktuazioa sortuz”.
Hiru lurraldeetako banaketa
Gaurtik aurrera, maskarak banatzen hasiko dira hiru lurraldeetako udalerrietan, hiru hiriburuak barnean hartuta. Arabako udalerriek 43.750 ale jasoko dituzte guztira; Bizkaian 145.000 ale banatuko dira, eta Gipuzkoan, berriz, 107.000 ale.
| BIZKAIA (112 udalerri):
145.000 maskara
|
ARABA (51 udalerri):
43.750 maskara
| < 2.500 | 10.750 |
| 2.501 eta 5.000 artean | 2.800 |
| 5.001 eta 10.000 artean | 1.200 |
| 10.001 eta 20.000 artean | 4.000 |
| 20.001 eta 50.000 artean | ———— |
| 50.001 eta 100.000 artean | ————- |
| 100.001 eta 200.000 artean | ———— |
| > 200.000 | 25.000 |
GIPUZKOA (89 udalerri):
107.000 maskara
| < 2.500 | 12.250 |
| 2.501 eta 5.000 artean | 4.200 |
| 5.001 eta 10.000 artean | 15.600 |
| 10.001 eta 20.000 artean | 28.000 |
| 20.001 eta 50.000 artean | 20.000 |
| 50.001 eta 100.000 artean | 10.000 |
| 100.001 eta 200.000 artean | 17.000 |
| > 200.000 | ———— |
Lankidetza Eusko Jaurlaritzarekin
Ekimen hau alde batera utzita, Covid-19ak eragindako krisiaren aurrean erakundeen artean ezarri den lankidetzaren esparruan, joan den hilabetetik hona, EUDEL elkarlanean ari da Osasun Sailarekin, udalei egindako hornidura koordinatzen, funtsezko zerbitzuetako hiru talde zehatzi zuzendutako maskarak eta eskularruak emateko: Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileei, udaltzainei eta ehorzleei.
Joan den martxoaren 27tik banaketa bat egiten da astero, lurralde bakoitzeko eskualdeen bidez. Orain arte, 283.000 maskara inguru eta beste horrenbeste eskularru banatu zaizkie aipatutako kolektiboei. Aste honetan, berriro ere, 75.720 maskara eta 75.720 eskularru-pareko beste sorta bat bidaliko zaie udalei.