Udalen parte-hartzea zerga itunduetan 2020 – 2021 eta Covid-19ari aurre egiteko ezohiko neurriak
Euskadiko Udalen esku jartzen du EUDELek landutako ‘UDALA- Udal Finantzaketa’ buletin berria, “Udalen parte-hartzea zerga itunduetan 2020-2021“ gaiari buruzkoa.
Argitalpen honen bidez, Herri Dirubideen Euskal Kontseiluari buruzko urriko informazioa ematen da, bai eta Finantzen Lurralde Kontseiluen azken bileretan lortutako Udal Finantzaketarako Foru Funtsen datuak ere.
UDALAren zenbaki berezi honetan, Covid-19ari aurre egiteko Lurralde bakoitzean gauzatutako finantzaketa, aurrekontu- eta finantza-egonkortasuneko neurriei buruzko informazioa jasotzen da.
