Euskal Udalen eta toki erakundeen esku jartzen du EUDELek landutako ‘UDALA. Udal Finantzaketa’ argitalpenaren zenbaki berria, “Udalen parte-hartzea zerga itunduetan. 2021-2022“ gaiari buruzkoa.
Argitalpen honen bidez,Herri Dirubideen Euskal Kontseiluaren urriko bilerari buruzko informazioa ematen da, bai eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Finantzen Lurralde Kontseiluen azken bileretan lortutako Udal Finantzaketarako Foru Funtsen datuak ere.