[nivo effect=”sliceDownLeft” directionNav=”button_hover”]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/beldur1.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/beldur2.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/beldur3.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/beldur4.jpg[/image]
[/nivo] Larunbata, azaroak 24. Gasteizko Artium Museoak 16:30etik aurrera “Beldur Barik 2012” egitarauari azken puntua jarriko zion Jaialdia hartuko du. Bertan izan ziren autodefentsa- edo komiki-tailerrak, perkusioa, bertsolaritza-saioa emakume batzuen eskutik eta Ikusentzutezko III. Lehiaketaren sari-ematea.
Euskal Herriko ehunka neska-mutil bertaratu ziren Gasteizko hirira jarduera-programa honetan parte hartzera. Programaren helburua zen sorkuntza bultzatzea eta emakumezkoek hainbat arte-esparrutan sortutako lanaren autoretza ikusaraztea eta balioztatzea.
Hala, neskei zuzendutako tailer berezituak eman ziren, hala nola, autodefentsari buruzkoa, baita mixtoak ere, hala nola, “gorputza” deritzona, bideo-edizioa edo komikigintza. Jardunaldia amaitu zen Ikusentzutezko III. Lehiaketaren sari-ematearekin, 20:00etatik aurrera, eta girotze aldera bertso-saioa izan zen Ainhoa Agirrezaldegi, Onintza Enbeita, Alaia Martin eta Uxue Alberdi bertsolarien eskutik.
Azaroak 25-Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna dela-eta, jai-giroko topaketa hau urterik urte euskal hiriburuetako batean ospatzen da, eta aurtengoak gazteekin landutako prebentzioa oinarri izan duen Beldur Barik! urteko programari amaiera emateko balioko du.
Beldur Barik programak garatutako jardueren emaitzak aintzatetsi eta ikusarazteko plataforma moduan balio du ekitaldiak, bai eta Euskadin Berdintasunaren alde diharduten elkarte eta kolektiboen lana aintzatetsi eta ikusarazteko ere.
Euskal gazteriari zuzenduriko topaketa honen helburua da esperientzia, informazioa eta prestakuntza trukatzea, eta zenbait udalerritako neska-mutikoen artean sareak sortzea ahalbidetzea.
Egitaraua
“Topaketa” 16:30ean hasi zen; autodefentsarako tailerrak, komikiak sortzeko tailerrak eta ikus-entzunezkoen tailerrak antolatu ziren, saio musikalak eta Beldur Barik Lehiaketaren sari banaketa egon ziren eta lehiaketan aurkeztutako lanak ikusi ahal izan ziren.
- Ongietorria perkusio taldearen eskutik: Perkuneskak Emakumeon Elkartea.
- 16:30etik 19:30era. Aldi bereko tailerrak
- Gorputza:
- Ikus-entzunezkoak:
- Komikigintza:
- Autodefentsa:
- 19:30ean. Luncha eta parte-hartzaileekin batera garatutako ekintza kolektiboa.
- 20:00etatik 22:00etara. Beldur Barik Lehiaketaren sari banaketa, Bertsolaritza-saioa izan zen Ainhoa Agirrezaldegi, Onintza Enbeita, Alaia Martin eta Uxue Alberdi bertsolarien eskutik.
Topaketan bertan, emakumeek musikan duten partaidetzari buruzko Emarock proiektuaren erakusketa egin zen.