2012ko abenduko aparteko ordainsaria kendu zuen 20/2012 Errege Lege Dekretuari dagokionez, EUDELek zirkularra bidali zuen, jakinarazteko egoki irizten zioten udalek 2013ko lehenengo aparteko ordainsaria 2013ko urtarrilera aurreratzea ahalbidetuko zuten formulak egituratu zitzaketela. Interesa zuten udalen lana errazteko, EUDELek eredu bat bidali zuen zirkularrarekin batera, aipatutako aurreratzeak egiteko orientazio moduan. Udal askok egin zuten bat aukera honekin, bai urtarrilean zein uztailean, 2013ko bigarren aparteko ordainsariaren kargura.
Hori dela eta, Estatuko 2014ko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuak ezarritakoaren arabera 2014an aparteko ordainsari bi egongo direnez, EUDELen Batzorde Eragileak, 2013-10-17an egindako bileran, erabaki zuen, irizpide berberei jarraituz, bere garaian egoki iritzi zioten udalek Estatuko 2014ko Aurrekontu Orokorren Lege Proiektuan jasotzen diren aparteko ordainsarietako lehena 2014ko urtarrilean ordaintzea erraztuko duten formula berberak egituratzea.
Interesgarria izango zaizulakoan, berriro bidaltzen dizugu EUDELek 2012ko azaroan bidali zuen proposamen teknikoa, aurtengo ekitaldira egokituta, interesa duten udalak 2014ko aparteko ordainsarietako lehena aurreratu dezaten; izan ere, ekitaldi honetan jarraitu beharreko tramitazioa aurrekoaren berbera da, behin datei dagokiena egokituta.