Ostegunean, 2012ko urriaren 4an, Munduko Bankuaren ordezkaritza batek, Mexiko eta Kolonbiako gobernuetako ordezkariek lagunduta, EUDELek Bilbon duen egoitza bisitatu du, Euskadiko Udalen Elkartearen elkarteburuarekin topaketa instituzionala izateko xedez.
Gobernuetako ordezkariekin izandako bileran, EUDELen elkarteburuak Elkartearen zereginak eta jarduera aurkeztu dizkie, eta, era berean, kudeaketa modernizatzeko orduan Euskadiko udalek gauzatutako zenbait proiektu eta esperientziari buruzko informazioa eskaini die.
Topaketa aukera ona izan da gure erkidegoko tokiko kudeaketaren eredu aurreratuak ezagutarazteko, bai eta tokiko administrazio publikoaren arloko praktika onak partekatzeko ere.
Bileraren irudia
Munduko Bankuaren Ordezkaritzak EUDELera egindako bisita Bizkaiko lurraldean egingo den lanerako bidaia-plan baten barruan dago. Bidaia-plana, hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BiscayTIK Fundazioak antolatu dute.
[styled_images]
[image title=”” alt=””]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/10/bancomundial3.jpg[/image]
[image title=”” alt=””]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/10/bancomundial2.jpg[/image]
[/styled_images]