Eudel

[nivo effect=”sliceDownLeft” slices=”2″ directionNav=”button” ]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/euskera1.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/euskera2.jpg[/image]
[/nivo]Bizkaiko Udalek, aurten ere, Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunei ekin diete. Datozen asteotan kultur eta aisia jarduera ugari eskainiko dira, eta horren guztiaren helburu nagusia da euskara “kalera ateratzea” eta daukan “aberastasuna” ikusaraztea

Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura ahaldun Josune Ariztondok, eta Getxoko alkate eta EUDELeko ordezkari Imanol Landak, azaroan 21ean, Bilbon, ekintzen egitaraua aurkeztu zuten. Ekintza horiek Aldundiaren atarian daude kontsultagai, www.bizkaia.net webgunean, baita  udal partehartzaileen web orrietan ere. Egitaraua egunik egun gaurkotzen joango da, herrietatik etengabe jasotzen baitira proposamen berriak.

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an ospatzen da urtero-urtero, San Frantzisko Xabierkoaren egunarekin bat eginez. Nahiz eta Euskararen Eguna lehendabiziko aldiz 1949an ospatu zen, 1995ean ospakizunari bultzada berria ematea proposatu zen; hala, orduantxe ofizializatu zen oroipen-egun hau.

“Kalean bertan”
Imanol Landak, EUDELen ordezkariak, adierazi zuen eskaintzaren zatirik handiena “kalean bertan” egiten dela eta garrantzi berezia hartzen direla ekimen partehartzaileek eta koordinatuek: hala nola, “berbodromoek” eta guraso eta seme-alebentzako jarduerek.

Landak azpimarratu zuen Bizkaiko udalek euskararekin duten konpromisoa “handia” dela, eta “urterik urte handiagoa”. “Ahalegina egiten dugu bai euskararen erabilera ohikoa izan dadin bai herritarrek euskarazko zerbitzua bermatuta izan dezaten. Euskararen Eguna une egokia da gure hizkuntzaren alde egiten dugun lana ikusarazteko” adierazi du Alkateak, eta herritar guztiak animatu zituen jardueretan parte har dezaten.