2012ko azaroaren 30ean Gipuzkoako Lurralde Batzordeak Helena Franco andreari, Ogasuneko Foru diputatu eta Gipuzkoako Finantzen Lurralde Kontseiluaren presidenteari, 2012rako Udal Finantzaketarako Foru Funtsaren (FOFFIM) aurreikus daitekeen likidazio negatiboa itzultzeko ordainketaren gerorapen-proposamena igorri zion.
Proposatutako formula EUDELek lurraldean dituen alkate ordezkariek adostu dute, Foru Ogasunak urriaren 30ean egindako Finantzen Lurralde Kontseiluaren azken batzarrean jakinarazitako 2012ko ekitaldiaren diru-bilketarako aurreikusitakoaren arabera.
Proposamen hori 2012ko ekitaldian zorpetutako kopuruen %50 zatikatzean datza, horien ordainketa 2013ko hiru epetan gauzatzeko: %10 otsailean, %15 maiatzean eta %25 abuztuan.
Gainerako %50ari dagokionez, ordainketa 2014rako geroratzea proposatu da. Hori guztiori, 2013ko urrian egingo den Euskal Finantza Publikoen Kontseiluaren ostean, ekitaldi horretarako aurrekontuan sartutako kopuruaren %3 baino gutxiagoko saldo negatiboa badu aurrelikidazioak. Kopuru hori aurrekontuan sartutako kopuruak baino %3 handiagoa balitz, gainerako %50 2013ko ekitaldiko azaroan ordainduko litzateke.
Proposamen hori Foru Aldundiarekin egiaztatze aldera, EUDELek Gipuzkoako Finantzen Lurralde Kontseilua deitzea eskatu du, ahalik eta azkarren.
| 2013 | Itzulketa epeak | |
| Otsaila | %10 | Guztira, 2013: %50 |
| Maiatza | %15 | |
| Abuztua | %2 | |
|
Urria (Euskal Finantzen Kontseiluaren batzarra) |
||
|
Aurrelikidazioaren eta likidazioaren diferentzia
|
||