[nivo effect=”sliceDownLeft” directionNav=”button” ]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/estabilidad1.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/estabilidad2.jpg[/image]
[/nivo]
Astelehenean, abenduaren 3an, Aurrekontu-egonkortasunari eta Finantza-iraunkortasunari buruzko Lege berria indarrean sartzeak Bizkaiko Toki-erakundeetan izango dituen eraginei buruzko informazio-jardunaldia izan zen Bilbon. Saioa EUDELen, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta HAEEren arteko lankidetzaren bitartez antolatu zen, eta Bizkaiko udaletako 150 bat arduradun politiko eta tekniko bertaratu ziren.
Udalok 2013rako aurrekontuak Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Iraunkortasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoan zehaztutako arau-esparru berriaren barruan egingo diren lehenengoak izango dira.
Betebehar berri eta handiak izango ditugu, eta kontzeptu berriak ikasi beharko ditugu; esate baterako, aurrekontuen oreka edo superabita, zor publikoak BPGren ratioan daukan muga edo gastuaren araua.
LO 2/2012 (Aurrekontu Egonkortasunari eta Finantza Jasangarritasunari buruzko apirilaren 27ko 2/2012 Lege Organikoa) betebehar berriak:
- Zor-helburua zehaztean, Barne Produktu Gordina hartu beharko da kontuan.
- Gastuaren arauak aurrekontuaren urte arteko aldaketa mugatuko du, eta Ministerioak ezarritako hazkuntza-tasaren azpitik egon beharko da
- Neurri zuzentzaileak ezarri beharko dira, egonkortasunaren edo gastuaren arauaren helburuak betetzen ez badira; esate baterako, desorekak zuzentzeko plan ekonomiko eta finantzarioak egin beharko dira.
- Zorra amortizatzeko baino ezingo da erabili diruzaintzako geldikina.
- Era berean, informazio gehiago ere eman beharko da. Esate baterako, aurrekontuaren lerro nagusiak bidali beharko dira urte bakoitzeko urriaren 1a baino lehen, baita diru-sarreren eta gastuen aurrekontuen hiruhileko likidazioak ere.