Eudel

Global Innovation Day 2016. Euskal berrikuntzaren hitzordu handia

Global Innovation Day berrikuntzaren protagonisten topaketa-eguna da, elkarrekin harremanetan jarri eta esperientziak ezagutzeko. Gune irekia, dinamikoa eta parte hartzekoa, ezagutza espezializatua, konexioak eta aukerak eskaintzen dituena.

  • 4 hitzaldi panel, berrikuntza ulertu eta gauzatzeko beste era batzuk ezagutu ahal izateko.
  • 28 tailer edo dinamika parte-hartzaile enpresa eta ikastetxeen eskutik, berrikuntza egiteko tresnak zure eskura jarriko dituztenak.
  • Jarduera berri bat: Berrikuntzaren Campusa, berrikuntzaren 4 faseetan ─inspirazio, ideiagintza, hazkunde eta konexioan─ zehar bidaia gidatu batean barneratuko zaituena.
  • 50 txoko baino gehiago, eta hauetan produktu eta zerbitzurik berritzaileenak aurkituko dituzu, antolaketa-eredu berritzaileak, elkarlaneko berrikuntza-proiektuak…..
  • Networking egiteko aukera asko, zure harreman-sare profesionala indartuz.

 IZENA EMAN eta informazio gehiago: http://www.innobasque.eus/eventos/evento/global-innovation-day-2016/</p>