Eudel

EUDELeko ordezkari KOLDO ITURBE bertaratuko da, Getxoko Udaleko Euskara Zinegotzia eta halaber HAKOBA batzordeko kide EUDELen aldetik.

Beste ekimen askoren artean, hizkuntzaren “irudi” berria ere sortu dugu HAKOBAren baitan (Herri Aginteak Koordinatzeko Batzordea), Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek, EUDELek eta hiru hiriburuetako udalek adostuta. Lehen aldia da honelako ekimen bateratua egiten dena. Hizkuntzaren irudi sortu berria txantxangorria da, euskararen txantxangorria, euskaraz egiteko gonbidapen atsegina, hurbila eta erakargarria. Egitasmoa erakunde publikoek sortu badugu ere, hasiera-hasieratik inplikatu dira ekimen pribatu zein sozialeko eragileak, txantxangorria guztiona delako, euskaldunona, euskaldun guztiena.

2016ko urtarrilaren 15ean aurkeztu genuen txantxangorria hauspotzeko ekitaldi berezi bat egingo da Bizkaiko gizarte eragileekin batera, otsailaren 10ean, arratsaldeko 18:30ean, Bilboko Euskalduna Jauregian.