Eudel

Archive

November 2015

Azken berriak

2015(e)ko azaroaren 30a. Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala astelehen honetan aurkeztu da Euskadiko Artxibo Historikoan (Bilbo). Aurkeztu den testua ondorengo erakundeen artean adostu eta idatzi da: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bilboko Udala, Donostiako Udala, Gasteizko Udala eta EUDEL (denak dira HAKOBAko kideak). Erakunde hauen guztien Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala gaur aurkeztu dena izango da.

Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala era bateratuan onartu eta idatzi da aurten. Izan ere, HAKOBAko kide diren Eusko Jaurlaritzaren, Arabako Foru Aldundiaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Gipuzkoako Foru Aldundiren, Bilboko Udalaren, Donostiako Udalaren, Gasteizko Udalaren eta EUDEL-en artean adostu eta idatzi da testua. Erakunde hauetako ordezkariek adierazpenaren zati bana irakurri dute gaur goizean. Ordezkari hauek irakurri dute testua:

  • Eusko Jaurlaritzaren izenean: Patxi Baztarrika, Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
  • Arabako Foru Aldundiaren izenean: Igone Martinez de Luna, Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatua.
  • Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean: Lorea Bilbao, Euskara eta Kultura saileko foru diputatua.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren izenean: Mikel Irizar, Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendari Nagusia.
  • Bilboko Udalaren izenean: Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea.
  • Donostiako Udalaren izenean: Miren Azkarate, Kultura, Euskara eta Hezkuntzako zinegotzi ordezkaria.
  • Gasteizko Udalaren izenean: Iñaki Prusilla, Euskara, Kultura eta Kirol arloko zinegotzia.
  • EUDEL-en izenean: Mikel Pagola, Urnietako Alkatea eta EUDEL-en euskara arduraduna Batzorde eragilean.

Aurtengo adierazpen instituzionalak euskaldun berriak omendu nahi ditu.

  • Yo soy (Pasaia) eta 40 golpe (Berriatua) izan dira kategoria bakoitzeko lan irabazleak.
  • Jabekuntza eta emakumeen batasuna, mikromatxismoen identifikazioa, gizarteratze ezberdindua eta maitasun erromantikoa bezalako elementuak oso presente egon dira aurkeztutako eta saritutako lan askotan.
  • Sariak Beldur Barik Topaketan banatu dira, Amurrioko Antzokian.

Pasaiatik bidalitako “Yo soy”  lana izan da lehen kategoriako (12 eta 17 urte) lan irabazlea eta “40 golpe”, Berriatuatik bidalita, bigarren kategoriakoa (18 a 26 años). “Yo soy” Priscila Samanta Black Txoni, Sonia Tejera Danger dancer, Joselyn Valencia Sua Girl, Sara Santana Kactusha, Jessica de Sousa La Ruina eta Daniela Alejandra maia Da Silva La Kapri dira eta 500 euro eramango dituzte. Epaimahaiaren iritziz, bideoklip honek kultur aniztasuna, gorputz aniztasuna, kolonialismoa, klasismoa, arrazakeria, gordofobia, indarkeri fina eta mikormatxismoei buruzko mezu feminista bat heleraztea lortu du. Horretarako, reggaeton-a erabili dute, orainarte matxistatzat hartua den genero bat berradieraziz. “40 golpe” lanaren egileak, Leire Bereikuak ere, 500 euroko saria eraman du. Epaimahaiaren arabera, lan honek mota askoriko indarkeriak agerian jartzen ditu, indarkeria fisikora mugatu barik. Lan honek indarkeria sexistaren irudikapen guzti hauek batu egin ditu: mikromatxismoen identifikazioa, emakumeen gorputzekiko indarkeria estetikoa, gizarteratze ezberdindua mutilei akzio rolak egokituz eta neskei aldiz, zainketa eta pasiboak diren rolak, publizitate sexista, pertsona eta materialen zainketa lanen banaketa, eraso sexistak, emakumeen gorputzak gauza bihurtzea sexu erakargarria bezla, musika eta kirolean matxismoaren identifikazioa. Amaiera emanez mobilizazio feministara dei egiten duen mezu jabetu batekin.

Lehen kategoriako aipamen berezia Basauriko  “Hau ez da bakarrik jolas bat” bideoari eman zaio, Ane Cenecorta egileari. Epaimahaiak erabaki du lan honi sari hau ematea indarkeria sexistarekin amaitzeko hezkuntzan jartzen duelako garrantzia, eta baita baloreen transmisioan. Lan honek 300 euroko saria jaso du.

Epaimahaiak bigarren kategoriako aipamen berezia bi lanen artean banatzea erabaki du. Lan hauek  Donostiako “Yo soy preciosa” eta Iurretako “Sin ti soy yo” dira. Lan bakoitzak 150 euroko saria eramango du. “Yo soy preciosa” lanaren egileak Ainhoa Bakaikoa, Idoia Machimbarrena, Elena Otegi, Leire Zabala, Alejandra Sanz eta Elena Gorbea dira. Epamahaiak Down sindromea duten neska talde baten hausnarketak nork bere ezagutza, gorputz, plazer eta sexualitatearen desioaren inguruko hausnarketak isladatzen duen lan honek Beldur Barik Jarrera agertzen du, mezu jabetu bat erabiltzen dutelako eta momentu oro emakumeen arteko elkartasuna ikusi dezakegulako. Bigarren aipamen berezia “Sin ti soy yo” lanarentzat da, Ester Ferré García eta Judit Ferré García dira lan honen egileak. Amaral taldearen “Sin ti no soy nada” kanta ezaguna erabiliz, buelta eman diote maitasun erromantikoaren himno nagusienetariko bateri, printzesa eta printzipe urdinen estereotipoak apurtuz eta ozen oihukatuz “Sin ti soy yo” .

Euskararen Nazioarteko Egunaren adierazpen instituzionala astelehen honetan aurkeztuko da Euskadiko Artxibo Historikoan (Bilbo). Aurkeztuko den testua ondorengo erakundeen artean adostu da: Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, Bilboko Udala, Donostiako Udala, Gasteizko Udala eta EUDEL (denak dira HAKOBAko kideak). Testu hau prentsaurrekoan irakurriko da. Erakunde hauetako ordezkariak Bilbora hurbilduko dira eta bakoitzak adierazpenaren zati bat irakurriko du.