Eudel

Archive

October 2016

Azken berriak

Gaur, asteartean, urriak 18, Gipuzkoako Finantzetako Lurralde Kontseilua bildu da, foru ordezkarien eta EUDELeko bost kideen artekoa, azken horiek lurraldeko udalak ordezkatuz. Bileraren xedea izan da diru-bilketari buruzko datuak aztertzea, Herri Dirubideen Euskal Kontseilua duela gutxi bildu ostean (16/10/14).

Gipuzkoako udalerriek aurreikusitakoa baino zazpi milioi euro gutxiago jasoko dituzte aurten eta, datorren urteari begira, Udal Finantzaketarako Foru Funtsatik jasoko dute: 467,6 milioi euro.

EUDELeko Lurralde BatzordeaK, urriaren 18an bertan bildurik, Bizkaiko udaletara ondorengo informazioa bildaltzea erabaki du. Informazio horrek lurraldeko udalerri bakoitzerako banakako datuak dauzka, honako kontzeptuei dagozkienak:

Finantzen Lurralde Kontseilua Gipuzkoako udalen eta Foru Aldundiaren arteko partaidetza- eta koordinazio-organoa da, udal-finantzaketaren banaketaz arduratzen dena, eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko sektore publikoaren ekonomia-finantza eta aurrekontu arloetako jarduera koordinatzen du.

Hamar kidek osatzen dute. Haietako bost Gipuzkoako Foru Aldundikoak dira, eta bostak, berriz, EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkariak; hain zuzen ere:

  • Estitxu Elduaien, AZPEITIAko alkateordea
  • Aitor Aldasoro, BEASAINgo alkatea
  • Jaime Domínguez-Macaya,  DONOSTIAko alkatea
  • Iraitz Lazkano, Alcalde de ELGETAko alkatea
  • Ane Beitia, Alcaldesa de ELGOIBARko alkatea

Gaur, asteartean, urriak 18, Bizkaiko Finantzetako Lurralde Kontseilua bildu da, foru ordezkarien eta EUDELeko kideen artekoa, azken horiek lurraldeko udalak ordezkatuz. Bileraren xedea izan da diru-bilketari buruzko datuak aztertzea, Herri Dirubideen Euskal Kontseilua duela gutxi bildu ostean (16/10/14).

Lurralde Kontseiluak, gaur eguerdiko bileran, ontzat eman du 2017an Bizkaiko udalen artean banatzekoa den funtsen estimazioa, zeina, guztira, 795 milioi eurokoaizango baita.

Zenbateko hori proportzionalki banatuko da Bizkaiko udalen artean, Udalkutxa-Udal Finantzaketarako Foru Funtsaren bidez. Udalkutxatik jasotako diru hori funtsezkoa da udalek hurrengo ekitaldirako beren aurrekontuak prestatu ahal ditzaten.

Bileran zehar, gainera, aztertu dute Bizkaiko udaletan zer eragin izango duen gure Lurralde Historikoaren diru-bilketa jaitsi izanak; izan ere, udalek 61 milioi euro inguru itzuli beharko dituzte, baina behin betiko datua ez da otsailera arte ezagutuko, alegia, 2016ko ekitaldia likidatu arte.

EUDELeko Lurralde Batzordeak, urriaren 18an bertan bildurik, Bizkaiko udaletara ondorengo informazioa bildaltzea erabaki du. Informazio horrek lurraldeko udalerri bakoitzerako banakako datuak dauzka, honako kontzeptuei dagozkienak:

Finantzen Lurralde Kontseilua Bizkaiko udalen eta Foru Aldundiaren arteko partaidetza- eta koordinazio-organoa da, udal-finantzaketaren banaketaz arduratzen dena, eta Bizkaiko Lurralde Historikoko sektore publikoaren ekonomia-finantza eta aurrekontu arloetako jarduera koordinatzen du.

Hamar kidek osatzen dute. Haietako bost Bizkaiko Foru Aldundikoak dira, eta gainerako bostak, berriz, EUDEL Euskadiko Udalen Elkartearen ordezkariak; hain zuzen ere:

  • Alvaro Parro, Alcalde de BALMASEDA
  • Marta Ajuria, Concejala del Ayuntamiento de BILBAO
  • Carlos Totorika, Alcalde de ERMUA
  • Iñigo Gaztelu, Alcalde de LARRABETZU
  • Borja Liaño, Alcalde de MUSKIZ
  • Urriak 14, ostiralean, Bogoták amaiera eman zion tokiko gobernuei buruzko munduko goi-bilerari. Berdintasunari buruzko foro horretan, emakumezko tokiko buru eta hautetsiak bildu ziren, hala nola, Anne Hidalgo, Parisko alkatea, edo Manuela Carmena, Madrilgo errejidorea.
  • Ibon Uribek hizlari gisa parte hartu zuen foroan, Euskadiko udalerrien ahotsa helarazteko eta berdintasunaren alorrean egindako aurrerapenak azaltzeko, Euskadiko erakundeen lankidetzarekin batera.
  • Galdakaoko alkateak politikaren ‘feminizazioa’ sustatzea defendatu zuen, tokiko gobernuetatik, buruzagitza politiko indartsuaren bidez. Uribek ordezkaritzako kuoten garrantzia azpimarratu zuen, baita berdintasunerako tokiko politikei bultzada berria emateko irizpide eta tresnak sendotzeko beharra ere.
  • Gizonen eta emakumeen arteko oreka politikaren lehentasuna da CGLU erakundearentzat; izan ere, emakumezko zinegotziak %20 baino gutxiago dira, eta mundu guztiko alkatetzen %5 soilik betetzen dute.

Bilbon, 2016ko urriaren 15ean. Atzo, ostiralean, urriaren 14an, EUDELek genero-berdintasunaren aldeko Euskadiko udalerrien ahotsa helarazi zuen, planeta guztiko tokiko gobernuetako buruen aurrean. Lehenengo aldiz, EUDEL CGLU erakundearen (Hiri eta Tokiko Gobernu Batuen Sarea) munduko goi-bileraren programan parte hartzera gonbidatu dute; izan ere, Nazioarteko 5. Kongresua egiten ari da Bogotán, urriaren 12tik 15era bitartean.
Galdakaoko alkate Ibon Uribek, gaur egun Europako Udalerrien eta Eskualdeen Kontseiluko Berdintasun alorreko presidentea denak, Bogotáko Goi-bilerari amaiera eman zion Berdintasuneko Foroan hitz egin zuen atzo. Bilera goizeko 11:00etatik 12:30era egin zen, eta gai hauek aztertu ziren, besteak beste: politikaren feminizazioa eta genero-berdintasuna sustatzeko modua, munduko tokiko gobernuen lehentasun gisa.

Bogotáko berdintasunerako forora mundu osoko hautetsiak eta hirietako buruak joan ziren. Zerrenda luze horretan, Kanada, Kamerun, Mauritania, Filipinak, Panama edora Kolonbia izan ziren, besteak beste. Burua Parisko alkate Anne Hidalgo izan zen; izan ere, CGLUko Berdintasun Batzordeko presidentea da. Estatu mailan, Madrilgo alkate Manuela Carmenak ere parte hartu zuen.


Bere hitzaldian, Ibon Uribek munduko toki gobernuei gonbidatu zituen Berdintasunaren aldeko buruzagitza politiko sendoa egitea, mundu guztiko herri eta hirietatik. “Udalerri eta eskualdeok aldaketa horren alde egin behar dugu, herritarrengandik hurbilen gauden erakundeak baikara, eta CGLU bezalako nazioarteko erakundeek funtsezko papera daukate zeregin horretan, beharrizan hori elkarte nazionaletara, tokiko gobernuetara eta munduko estatuetako erakundeetara eramateko, bai eta irizpideak eta tresnak ahalbidetzeko ere.” Uribek esan zuen atzo.

Aurrekoa lortzeko, EUDELeko ordezkariak hiru gako azpimarratu zuen: konpromiso politikoa, kuotak eta jabekuntza.

Europako inguruan erreferente garrantzitsuena da “Europako Gutuna Emakumeek eta Gizonek Tokian Tokiko Bizimoduan Izan Behar Duten Berdintasunerako” (2006, hamar urtetik indarrean).Gutun horren bidez, emakumeen eta gizonen bozkatzeko, hautagaiak izateko eta hautatuak izateko eskubideak defendatu eta babestu nahi dira. Emakumeak era esplizituan animatzen ditu, hautagaiak izateko hauteskundeetako zerrendetan izena eman dezaten. Era berean, alderdi eta talde politikoak adoretzen ditu, ordezkaritza orekatuaren printzipioa kontuan hartzeko eta ezartzeko.” Uribe alkateak azaldu zuen.

EUDELeko ordezkariak “aldaketa bizkortzeko esku hartzea” defendatu du; “legea egin behar da, kuotak ezartzeko, hautagaiek gizartea den bezalakoa ordezteko errazteko, naturaltasunez, hau da, esku hartu gabe urte asko behar izango dituen desoreka zuzentzeko”.

Toki Erakundeen Lege berriak Euskadiko udalek organo horretan dituzten ordezkarien kopurua areagotu du; lehenengo aldiz, ahotsa eta botoa izango dute bertan.

Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak urriaren 14an (ostirala) izandako bileran, EUDELek ahotsarekin eta botoarekin hartu du parte lehenengo aldiz udalerriei eragiten dieten gaietan, aurten onartutako Euskadiko Toki Erakundeen Legeak ezartzen duen bezala.

Euskadiko udalentzat gaur “egun historikoa” izan dela nabarmendu du EUDELen elkarteburu Imanol Landak; izan ere, “lehenengo aldiz, udalerriek eskubide osoko kide gisa hartu dugu parte, ahotsarekin eta botoarekin, herrialdeko baliabideak banatzen diren eta gure sistema ekonomiko-finatzarioarentzat gakoa den erakunde arteko organoan. Gaurko eguna aurrerapauso garrantzitsua da Euskadiko udalgintzarentzat.”

EUDELek HDEKn dituen hiru kideek hiru lurralde historikoetako udalerriak (tamaina guztietakoak) ordezkatzen dituzte:

  • Imanol Landa, EUDELen elkarteburu eta Getxoko (Bizkaia) alkatea
  • Josune Irabien, Amurrioko (Álava/Araba) alkatea
  • Eneko Maioz, Orexako (Gipuzkoa) alkatea

**EUDELek informazio zehatzagoa eskainiko du datozen egunetan (UDALA aldizkaria), Herri Dirubideen Lurralde Kontseiluak bildu ondoren, foru arduradunen eta udalen ordezkarien artean lurralde bakoitzeko datuak aztertzeko.

HDEKren Aztergaien Zerrendan jorratuko gaiak (Itur. Irekia):  

http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/34939-reunion-del-consejo-vasco-finanzas-publicas

Gaurko bileran, honako erabakiak hartu ditu Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak:

  1. Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluko kide berrien aurkezpena.
  2. 2016rako zerga itunduen bidezko diru-bilketaren aurreikuspenak zehaztea.
  3. 2017rako zerga itunduen diru-bilketaren aurreikuspenak zehaztea.
  4. 2017. ekitaldirako koefiziente horizontalak eta Foru aldundiek Eusko Jaurlaritzari egin beharreko Ekarpenak zehaztea.
  5. 2017. ekitaldirako Egokitzapenerako Funts Orokorraren behinbehineko zehaztea.
  6. HDEK-k hogei milioi euro bideratzea erabaki du, Gizarte Zerbitzuen Zorroa finantzatzeko.