Aurrekariak
EUDEL Udalen Elkartea jakitun da zeinen sasoi garrantzitsua bizi duen Euskadiko udalgintzak, etengabeko lege- eta arau-aldaketa sakonekin. Hala, egokia deritzo estatutuak eta araudia berritzeari, hala badagokio.
Gaur inoiz baino beharrezkoagoa da EUDELen papera ahots eta solaskide bakar gisa sendotzea udal interesen ordezkaritzan, gainontzeko erakundeen aurrean tokiko autonomia babeste aldera. Izan ere, horrelaxe sendotuko da euskal udalen presentzia Euskadiko egitura instituzionalean.
Horregatik guztiagatik, proposatzen da honako
Erabakia
- 2014ko abenduaren 31ko muga-egunarekin, Ezohiko Batzarra Orokorra egitea, xedea delarik EUDELeko Estatutuen eta Antolakuntza eta Funtzionamendu Araudiaren berrikuntza jorratzea eta onartzea, hala badagokio.
- Batzorde Eragileari prozedurari eta egutegiari buruzko beharrezko neurriak har ditzan eskatzea, EUDELeko Antolakuntza eta Funtzionamendu Araudiaren 41. artikuluarekin bat etorriz.
- Udal bazkideei zabalik den prozesuari buruzko unean uneko informazioa helaraztea.