Hitzarmen honen helburua Udaletako profesionalen eta etorkinen arteko komunikazioa erraztea da. Sistema honi esker, herritar guztiek berdintasuna izango dute eskubideei dagokienez.
2014 urtean 49 Tokiko Erakundeek zerbitzua erabili dute eta bere erabilerak dituen abantailak ezagutzeko aukera izan dute.
2015 urteari begira, gaur egungo aurrekontuen aurreikuspenen arabera, baldintza berberak mantenduko lirateke:
- 51 hizkuntzatara itzultzea bermatuko da, bai eta interesa duten tokiko erakunde guztientzako telefono pack-ak mantenduko ere; era berean, minutuak biztanle kopuruaren arabera banatuko dira.
- Minutuen guztizko kopurua “solidarioa” izango da; horrenbestez, urte bukaeran, udalerri batek ez baditu esleitutako minutuak kontsumitu, minutuok “minutuen poltsa komun solidario batera” pasatuko dira.
- Minutuen poltsa nahikoa izango ez balitz, hasieran esleitutako minutuen kontsumoa gainditu duten udalerriek beren gain hartu beharko dute gehiegizko gastua, eta zerbitzua ematen duen enpresari gehiegizko kontsumo hori ordaindu.
Interesa duten Tokiko Erakunde berriek abenduaren 31 baino lehen atxikimendu orria bidali behar dute hurrengo posta elektronikora: gizartegaiak@eudel.net