Astelehenean, urriak 24, Arabako Toki Administrazioko eta Finantzetako Lurralde Kontseilua bildu zen, foru ordezkarien eta EUDELeko bost kideen artekoa, azken horiek lurraldeko udalerriak ordezkatuz. Bileraren xedea izan da diru-bilketari buruzko datuak aztertzea, Herri Dirubideen Euskal Kontseilua hil honetan bildu ostean (16/10/14).
Arabako toki erakundeek ez dute dirurik itzuli beharko 2016an jasotako finantziaziotik. Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtserako (TEFFF) 2016ko aurrekontua 197.000.000 euro baino gehixeagokoa izan da, eta aurreikusitakoaren arabera finantziazio horrek 2.800.000 euroko likidazio positiboa izango du. Horrek aukera emango die toki erakundeei aurreikusitako finantziazio osoaz gozatzeko, baina ez hori bakarrik: aldeak ondorea ekarriko du Toki Erakundeen Partaidetza Egonkortzeko Funtsera (TEPEF), horraxe joango baita likidazioaren zenbatekoa.
Kontseiluan, orobat, TEFFFen datorren 2017ko aurreikuspena aurkeztu zen; hain zuzen ere, finantziazioa areagotuko zaio funtsari, 11 milioi euro baino gehiago, 2016ko zenbatekoaren aldean.
Bilera hartan bertan, lekua izan zuten beste hainbat gaik ere: Obra eta Zerbitzuen Foru Planaren Foru Araua aldatzeko aurreikuspenak egin ziren, plan horrek 2016/2017 aldian izango duen aurrerapenaren berri eman zen, eta argibideak eman ziren obra txiki eta auzolanetarako egingo den deialdiari, Suhiltzaileen Erakunde Autonomoa abian jartzeari eta lurralderako bestelako foru proiektuei buruz.
EUDELek lurraldeko udalerrietara ondorengo informazioa bidali du. Informazio horrek lurraldeko udalerri bakoitzerako banakako datuak dauzka, honako kontzeptuei dagozkienak:
- 2016ko behin betiko hasierako partaidetza osoa
- 2017ko behin-behineko hasierako partaidetzaren aurreikuspena
Arabako Toki Administrazioko eta Finantzetako Lurralde Kontseiluan zazpi koadrilen/udalerrien alkateak parte hartzen dute. Zazpiak, berriz, EUDELeko ordezkariak; hain zuzen ere:
Aiara: Josune Irabien Marigorta, Amurrio
Añana: José Javier Martínez García, Iruña Oka
Arabako Errioxa: Borja Monje Frías, Mañueta
Arabako Lautada: Mª Natividad López de Munain Alzola, Burgelu
Kampezu-Arabako Mendialdea: Pedro San Vicente Corres, Harana
Vitoria-Gasteiz: Itziar Gonzalo de Zuazo, Vitoria – Gasteiz (alkateordea)
Zuia: Unai Gutierrez Urkiza, Zuia