Eudel

2023ko irailaren 13an. EUDELek euskal udal berrietako alkateak bilduko ditu datorren asteartean, irailak 19, 10:30ean, Donostiako Tabakalera zentroan egingo den Batzar Orokorrean.

EUDELen Batzarra tokiko agintaldi honetako lehen udal-topaketa izango da, eta garrantzi handia izango du; izan ere, bilera horretan udalerriek datozen lau urteetan (2023-2027 agintaldia) elkartearen gobernu-organo berrien buru izango diren pertsonak – tokiko ordezkariak- aukeratuko dituzte.

Gaur egun, guztira, 248 udalerrik osatzen dute elkartea, eta horietatik Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Trebiñuko 242 bazkide titularrek dute bozkatzeko eskubidea. Udal horietako alkateek Batzorde Eragileko 15 kideak aukeratuko dituzte, elkarteburu eta bi elkarteburuorde buru direla, baita hiru Lurralde Batzorde bakoitzeko 9 kide ere.

  • Boto haztatua biztanleria-kopuruaren arabera. EUDELeko Estatutuek diotenez, bazkide titular bakoitzak batzarrean dituen botoak eskala honi dagozkionak dira:
  • 000 biztanlerainoko udalak: boto 1
  • 001-2.000 biztanlekoak: 2 boto
  • 001-3.000 biztanlekoak: 3 boto
  • 001-5.000 biztanlekoak: 4 boto
  • 001-10.000 biztanlekoak: 5 boto
  • 001-20.000 biztanlekoak: 10 boto
  • 001-50.000 biztanlekoak: 15 boto
  • 001-100.000 biztanlekoak: 20 boto
  • 001-150.000 biztanlekoak: 25 boto
  • 000 biztanletik gorakoak: 30 boto

Gaurko egunean bazkideei jakinarazi zaien bezala, gobernu-organo bakoitzarentzako aurkeztutako hautagaitza bateratu bakarra, jarraian zerrendatuko dena, Batzar Orokorrari aurkeztuko zaio, horrek onar dezan.

Hautagaitza hori guztiz bat dator EUDELen Estatutuetan xedatutakoarekin, hau da, emakumeen eta gizonen arteko orekarekin (sexu bakoitzaren % 40 gutxienez), baita 2.500 biztanletik beherako udalerrien presentzia bermatzearekin ere.