Eudel

Joan den martxoaren 28an, Gobernu Kontseiluak Enpleguaren eta Birgaitze Ekonomikoaren Esparru Programa 2017-2010 onartu zuen.

Enpleguaren eta Birgaitze Ekonomikoaren Esparru Programak bi helburu ditu:

  • Langabezia %10etik behera murriztea.
  • Hogei mila gazteri lan-aukera ematea.

Xede horrekin, Eusko Jaurlaritzak hausnarketa-fitxa bat diseinatu du, Enpleguaren Plan Estrategikoa 2017-2010 egiteko orduan udalen ikuspegia eta ekarpenak jasotzeko, honako alderdien inguruan:

  • Mantendu, indartu edo hobetu beharreko egungo neurriak.
  • Gaur egun desagerrarazi edo dagokion    pisua murriztu beharreko neurriak.
  • Ezarri beharreko neurri berriak.

Eudelen Batzorde Eragileak, 2017ko maiatzaren 11n egindako bileran, erabaki zuen jakinarazpen bat bidaltzea udal guztiei, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Lan Sailburuordetzak proposatutako galdera-sortarekin batera, Enpleguaren Plan Estrategikoa 2017-2020 egiteko prozeduran haien ekarpenak jasotzeko.

Xede horrekin, aipatutako galdera-sorta bidaltzen dizuegu, eta ekarpenak maiatzaren 19a baino lehen (egun hori barne) bidaltzea eskatzen dizuegu. Enplegurako proposamen horiek alderdi operatiboen ingurukoak izan beharko dute:

EUDEL Garapenekin ere ari da lanean; hori horrela, hala badagokio, udalek Toki Garapenerako Agentzien bitartez bideratu ahal izango dituzte proposamenak.

EUDEL kontaktua: landaburu.jl@eudel.eus