Autonomia Erkidegoetako Herriaren defendatzaileen mintzoa goratu dute, Europako errefuxiatuek bizi duten krisi humanitario larria dela eta.
*Arartekoaren (2017 otsailak) bidalitako Idazkia eta Adierazpena.
“Europan asilo eta babes eske dabiltzan ehunka mila lagunen egoerak okerrera egiten jarraitzen du, Europar Batasuneko estatu kideetan harrera-prozedurak pittinka- pittinka izapidetzen diren bitartean, Europako Batasunak bere garaian (orain urte eta erdi finkatu zituen birkokatze eta birlekukotze kuotak betetzeko asmoz. Prozedura horien moduko desesperatzeko moteltasunak eta eraginkortasunik ezak kezka handia, frustrazioa eta amorrua sortu dituzte biztanleen sektore askotan. Ez zaio erantzun egokirik ematen begi-bistan dugun krisi humanitario larri eta bizi honi.
Herriaren defentsa-erakundeok, behin eta berriz gogorarazi ditu herri agintarien betebeharrak: nazioarteko babesa izateko eskubidea betetzea, errefuxiatuen giza eskubideak bermatzea eta egoera ezin okerragoan eta miseria gorrian dauden pertsonei laguntzea.
Biok dugun interes horrek bultzatuta, eta errefuxiatuak hartzeko orduan autonomia erkidegoek eginkizun garrantzitsua bete behar dutela uste dugunez gero, Arartekoak bilera batera etortzeko dei egin zien autonomia erkidegoetako herriaren defendatzaileei, egoera hori aztertzeko asmoz.
Gure hausnarketak partekatu ondoren, hainbat proposamen egin ditugu aho batez. Europako, Estatuko eta autonomia erkidegoetako agintariei eskatu diegu bete ditzatela asilo eskatzaileak birkokatu eta birlekukotzearen arloan hartu zituzten konpromisoak, eta lankidetzan aritzeko behar diren neurriak har ditzatela, egungo egoera onartezinari amaiera emateko.”
Informazio gehigo ARARTEKOaren webgunean/prentsa-oharrak: