Eudel

Author

Eudel noticias

Azken berriak

[nivo effect=”sliceDownLeft” directionNav=”button” ]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/Eisco_2012.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/Eisco_2012_2.jpg[/image]
[/nivo]Azaroaren 12, 13 eta 14an, EISCO 2012 Europako Biltzarra egin zen Guimarãesen (Portugal), eta, aurten, gai hau jorratzen zen: “Gobernu irekia Europan: erronka bat Tokiko Agenda Digitalarentzat”.

Elgoibarko alkateak ordezkaturik, EUDELek azaroaren 14ko 11:00etan izaten den mahai-inguruan hartu zuen parte. Gaia hurrengoa izan zen: “Hazkunde adimentsua eta Gobernu irekia”. Nazioarteko foro honetan, EUDELek “Euskadiko Tokiko Berrikuntza Agenda (TBA)” aurkeztu zuen, Euskadi berritzailea eraikitzeko prozesuan udalerriak eta udalak biltzeko euskal estrategia gisa. Abian jarri zenetik egindako aurrerapenak eta eskuratutako emaitzak aurkeztu ziren.

Udalak dira nazioarteko topaketa honen protagonistak; hain zuzen ere, bi urterik behin, Biltzar hau nazioarteko topaketa-foro gisa eratzen zen, tokiko eta eskualdeetako gobernuetako administrazioen artean.

EISCO 2010 edizioa, Bilbon egindakoa, EUDELek antolatu zuen ofizialki, eta, bertan, Europako tokiko gobernuetako 400 aditu eta politikari baino gehiago bildu ziren, e-Gobernuari eta Informazioaren Gizarteari buruz eztabaidatzeko.

13 udal berri berrikuntzaren alde
2012. urtean, ‘TBA’ ekimenera 13 udalerri berri gehitu dira; izan ere, Andoain, Artziniega, Basauri, Bergara, Bermeo, Elorrio, Gernika-Lumo, Getaria, Gordexola, Hondarribia, Leioa, Zalla eta Zerain euren 2012ko berrikuntza agenda propioa diseinatzen hasi dira.

2012an 13 udalerri berri horiek sartuta, urte amaieran 33 udal izango dira euren administrazioetan gardentasuna, hurbiltasuna eta herritarrekiko lankidetza sustatuko duten proiektuen agenda estrategikoa gehitzearen alde egingo dutenak.

Más información:
– TBAri buruz (Tokiko Berrikuntza Agendak Euskadiko udalerrietan):
www.eudel-ail.net
– EISCO 2012 Biltzarrari buruz: www.eisco2012.eu

Eudelek Ordenantza Fiskala eredu berri bi jarri ditu udalen esku aurretiko jakinarazpeneko edo erantzukizunpeko aitorpeneko ekintzetarako.

Eudelek, zenbait udaletako teknikarien lankidetzarekin, aurretiko jakinarazpeneko edo erantzukizunpeko aitorpeneko ekintzetarako udal ordenantzen eredu bi prestatu ditu. Bat hirigintza arloko ekintza eta lanengatiko zerbitzuen prestazioagatiko tasari buruzkoa da, eta bestea, berriz, establezimenduak irekitzeko tasari buruzkoa da. Horien helburua da udalei administrazio-prozedurak sinplifikatzeko lanetan laguntzea.

Txikiko lanak
“Aurretiko jakinarazpena edo erantzukizunpeko aitorpena eskatzen duten obrak edo hirigintzako jarduerak direla-eta zerbitzuak eman ondoren udalak kontrol-jarduera egiteagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen Ordenantza fiskala” izenburua duen ereduak maila tekniko txikiko lanak egiteko orduan lizentzia eskatu beharra ordezkatzen du, izan ere, horren ordez, pertsona edo erakunde interesdunak jakinarazpen idatzia aurkeztu behar dio Udalari (Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea). Era berean, merkataritza-lokalak atontzeko lanen kasuan, 38/1999 Legearekin bat etorriz obra-proiektua idazteko beharrik ez dutenean, aurretiko lizentzia edo baimenaren ordez erantzukizunpeko aitorpena edo aurretiko jakinarazpena aurkeztu ahal izango da. (19/2012 ELD).

Jarduera lizentziak
“Aurretiko jakinarazpena edo erantzukizunpeko aitorpena eskatzen duten establezimenduak ireki ondoren Udalak kontrol-jarduera egiteagatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen Ordenantza fiskala” izenburua duen bigarren ordenantza ereduak txikizkako merkataritzaren irekiera eta jarduera lizentziak desagertzea agintzen du; horren ordez, aurretiko jakinarazpena edo erantzukizunpeko aitorpena arduratsua aurkeztu behar da Udalean (19/2012 ELD).

Ordenantza eredu biak Eudelen webgunean daude eskuragarri:
Deskargatu Ordenantza Ereduak

Bere udalerriaren esperientziatik, alkateak Udaletik (gainerako administrazioekin lankidetzan) eskain daitezkeen zenbait neurriren berri eman du. Hain zuzen ere, neurri horiek etxebizitza galtzeagatik gizarte-bazterketa arriskuan egon daitezkeen familiei babesa eta laguntza emateko eskain daitezke.

Urriaren 16an, asteartean, “Zordun hipotekarioak babesteko esparruan jarduteko proposamenak” izenburuko jardunaldia egin zen Bilbon, Bizkaiko Abokatuen Elkargoak (ICASV) antolatuta. Inplikatutako herri administrazioak, alderdi politikoak, kolektiboak eta agenteak bildu ziren bertan, betearazpen hipotekarioen arazoa ahalik eta ikuspegi gehienetatik jorratu ahal izateko.

12:00etan, herri administrazioen zereginari eskainitako saioa egin zen. Bertan, Sestaoko alkateak Udalean izan duen esperientzia azaldu zuen: “zoritxarrez, familiak beranduegi etortzen dira bertara, etxebizitza galtzeko zorian daudenean, eta beti nahi izaten dute alkatearekin hitz egin”. Alkateak azaldu zuenez, “babesik eta duintasunik gabeko” egoera zail honetan, familiek “sentsibilitate soziala” eta “lidergoa” eskatzen diete Udalari eta alkateari.

[nivo effect=”sliceDownLeft” slices=”2″ directionNav=”disable” ]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/FORO_SAC_11.jpg[/image]
[image]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/foro_SAC_II_arrigorriaga1.jpg[/image]
[/nivo]Ekimenak herritarren arretarako zerbitzuak dituzten Euskadiko udalen arteko sarea ahalbidetzen du, ikaskuntza bultzatu eta udalerrien arteko kolaborazio-aurrerapena sustatzeko.

Euskadiko udalei aholkularitza eskaini eta udalok berritu eta modernizatzeko lanaren barruan, EUDELek HERRITARREN ARRETARAKO ZERBITZUEN FOROA bultzatzen du.

Foroa joan den maiatzaren 28an sortu zen, 14 udalekin guztira. Ikasturte honetako hurrengo lan-saioa datorren ostegunean (hilak 18a) izango da, EUDELek Bilbon duen egoitzan (Zabalgune plaza 5).

Urriaren 18ko saioan, udal parte-hartzaileen jardunbide onak aurkeztuko dira, hala nola, Gasteizko “Herritarren postontzia” edota Ermuko Udalaren Gizarte Zerbitzuetako Izapideak izeneko proiektua Abiapuntu delakoan, kasurako.
Dinamika parte-hartzailea izango da, udal parte-hartzaileen proposamenak eta beharrizanak jasotzeko.

Espazio berri hau herritarren arretarako zerbitzua duten toki erakundeetako arduradun politiko eta teknikoei zuzendurik dago, eta esperientziak eta jardunbide onak trukatzeko sare gisa sortu da.
Ekimen honen bitartez, EUDELek Euskadiko udalei herritarren arretarako esparruan ikaskuntza ahalbidetu eta kolaborazio-aurrerapena bultzatzeko espazioa ahalbidetu nahi die.

FOROAREN II. SAIOA
Eguna: osteguna, urriak 18
Ordutegia: 09:00etatik 13:00etara

Lekua: EUDEL, Zabalgune plaza 5, Bilbo

Harremanetarako: Eudel.
mail: ailidazkaritzateknikoa@eudel.net
Tel: 944231500

[nivo effect=”sliceDownLeft” slices=”9″ directionNav=”button”]
[image caption=”Ebakuatutako umeen omenezko plaka erakusteko ekitaldia, La Pallice (Arroxela)”]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/ninos9.jpg[/image]
[image caption=”Saint-George d’ Oléron (Gerra Zibiletik Ebakuatutako Jubilatuen Elkarteko kideekin)”]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/ninos1.jpg[/image]
[image caption=”Saint-George d’ Oléron (Gerra Zibiletik Ebakuatutako Jubilatuen Elkarteko kideekin)”]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/ninos2.jpg[/image]
[image caption=”Saint-George d’ Oléron (Gerra Zibiletik Ebakuatutako Jubilatuen Elkarteko kideekin)”]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/ninos3.jpg[/image]
[image caption=”Hitzaldia eta omenaldia ‘Maison Heureuse’ delakoan (Oléron)”]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/ninos4.jpg[/image]
[image caption=”Ekitaldi instituzionala La Pallice portuan (Arroxela) ( La Rochelle)
“]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/ninos5.jpg[/image]
[image caption=”Saint-George d’ Oléron (Gerra Zibiletik Ebakuatutako Jubilatuen Elkarteko kideekin)”]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/ninos6.jpg[/image]
[image caption=”Ebakuatutako umeen omenezko plaka erakusteko ekitaldia, La Pallice (Arroxela)”]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/ninos7.jpg[/image]
[image caption=”Santurtzi eta Arroxelako alkateen arteko topaketa”]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/12/ninos8.jpg[/image]
[/nivo]Frantziako Arroxela eta Oléron udalerriek urriaren 11n eta 12an, oroitzapenezko zenbait ekitaldi egin zituzte 1937ko Gerra Zibiletik ihes eginez Frantziara eraman zituzten umeei omenaldia egiteko. Alkatea EUDEL-Euskadiko Udalen Elkartearen Batzorde Eragilearen ordezkari gisa joan zen.

Ekitaldi hauek ebakuazioaren 75. urteurrenaren ospakizunarekin bat egin zuten, eta ekimen honetan Bilboko Frantziako Kontsulatua eta Gerra Zibileko Ebakuatu Erretiratuen Elkarteak parte hartu zuten . Izan ere, azken elkarte horretako kideei zuzenduko zaizkie omenaldiak, hain zuzen ere, gure historiako pasarte tragiko honen protagonista izandakoei.

Ostegun goizean (hilak 11) bertan, Olérongo irlak omenaldietako lehenengoa hartu zuen. Gertatukoari buruzko hitzaldi bat antolatu zen, eta bisita egin zen “Maison Heureuse” delakoaren antzinako lokaletara, irlan errefuxiatutako umeak hartu zituen lokaletara, alegia.

Euskadiko udalerrien ordezkari gisa egindako esku-hartzean, Santurtziko alkateak ume haien indarra nabarmendu zuen, 1937an, Gerra Zibilean tropa frankistek Bilbo okupatu zutenean Arroxelara ihes eginez hara eraman zituztenean. Bertan, Saint George d’Oléronen eman zieten ostatu.

Arratsaldez, erakundeen ordezkariak Arroxelako La Pallice portura joan ziren, Frantziako udalerri horretako udalak antolatutako omenaldian parte hartzeko. Udal horrek Frantzian eta Belgikan hartutako 17.000 umeei egin nahi izan zien omenaldia. Oroitzapenezko jardunaldia Arroxelako udaletxean egin zen erakundeentzako harrera batekin amaitu zen, eta, bertan, garai hartako argazki erakusketa bat egon zen ikusgai.

Ostegunean, 2012ko urriaren 4an, Munduko Bankuaren ordezkaritza batek, Mexiko eta Kolonbiako gobernuetako ordezkariek lagunduta, EUDELek Bilbon duen egoitza bisitatu du, Euskadiko Udalen Elkartearen elkarteburuarekin topaketa instituzionala izateko xedez.

Gobernuetako ordezkariekin izandako bileran, EUDELen elkarteburuak Elkartearen zereginak eta jarduera aurkeztu dizkie, eta, era berean, kudeaketa modernizatzeko orduan Euskadiko udalek gauzatutako zenbait proiektu eta esperientziari buruzko informazioa eskaini die.

Topaketa aukera ona izan da gure erkidegoko tokiko kudeaketaren eredu aurreratuak ezagutarazteko, bai eta tokiko administrazio publikoaren arloko praktika onak partekatzeko ere.

Bileraren irudia
Munduko Bankuaren Ordezkaritzak EUDELera egindako bisita Bizkaiko lurraldean egingo den lanerako bidaia-plan baten barruan dago. Bidaia-plana, hain zuzen ere, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BiscayTIK Fundazioak antolatu dute.

[styled_images]
[image title=”” alt=””]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/10/bancomundial3.jpg[/image]
[image title=”” alt=””]https://noticias.eudel.eus/wp-content/uploads/2012/10/bancomundial2.jpg[/image]
[/styled_images]

EUDELek jakinarazi nahi du gaur asteazkena, 2012ko urriak 3, argitaratu dela Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2012ko irailaren 24ko Agindua, Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuarena, eta bertan agertzen dela Euskadiko udaltzaingoen uniforme eta kanpoko ikur bereizgarrien eskuliburua.

2010eko maiatzaren 14an, EUDELen eta Herrizaingo Sailaren arteko lankidetza hitzarmena sinatu zen, udaltzaingoei buruzkoa; hitzarmen horren emaitza gisa lantaldea eratu zen. Lantalde horrek hainbat urte eman ditu lanean udaltzaingoen eta beren ibilgailuen irudi korporatiboa osatu behar duten elementuei buruzko adostasun batera heltzeko.

Lortutako akordioak Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeari aurkeztu zaizkio, eta horren ostean Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazio Sailburuaren Aginduan bildu dira gomendio-gidaliburu baten moduan, uniformeen eta ibilgailuen arloan erabakiak hartzerakoan erreferentzia eta orientazio-irizpide gisa erabili ahal izan dadin.

Informazio gehiago: EHAA 03-10-11