AGINDUA, 2014ko uztailaren 30ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez onartzen baita Industrialak ez diren Eraikinetako Suteen Aurkako Babes Instalazioen Egiaztagiri-eredua.
Onartzea Industrialak ez diren Eraikinetako Suteen Aurkako Babes Instalazioen Egiaztagiri-eredua. Agindu honen eranskinean dago jasota.
Egiaztagiri-eredua web gune honetan egongo da eskuragarri: http://www.euskadi.net.
Norentzat: Euskal Autonomia Erkidegoko alkate eta zinegotziak
Eguna: 2014ko urriaren 17a
Ordutegia: 9:00-14:00
Tokia: EUDEL Hitzaldi Aretoa – Ercilla, 13 (Bilbao)
Antolatzailea: Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritza eta EUDEL
EUDELek eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Emakunderen parte-hartzearekin batera, Berdinbidean Bizkaia izenpean, 2011n Aholkularitza Zerbitzua abian jarri zuten tamaina txikiko Bizkaiko udalerrientzat, hain zuzen ere, 5.000 herritar baino gutxiago zutenentzat.
Jardueren diseinu eta gauzapena sustatzeko programa hau berdintasunaren aldeko tokiko berezko politikak gauzatzeko baliabide gutxien daukaten udalei zuzenduta dago. Berdinbidean Bizkaiaren bitartez, 2012-2013an jarduerak burutzeko eta konsultei erantzuteko programa bat burutu da. Haren edukia erantsitako txostenean zehaztuta dago.
Landutako arloak:
- Genero zeharkakotasuna udaletan “Udaletan berdintasuna integratzen”
- Prestakuntza tekniko-politikoa eta herritarren parte-hartzearen sustapena “Berdineskola”
- Generoko ikuspegia kulturan eta kirolean (haurrak eta gazteak) “Kultura eta Kirola”
- Jaietan berdintasuna ardatz “Jaietan berdintasuna lantzen”
- Lankidetza eta esperientziak elkar trukatzea mankomunitateetan “Mankomunitateetatik lanean”
- Hirigintza gizarteratzailea, debekatutako hiriaren mapak “Puntu beltzen mapa ezagutzen”
Jarduera guzti hauek osatzeko, udalerri txikientzako Emakunde-Eudel Jarduera Estrategikoen Plana eta ‘Virginia Woolf Basqueskola’ –tokiko emakume hautetsientzako kontaktatzeko eta prestakuntza jasotzeko sarea daude”.
Nazioarteko Gardentasuna erakundeak UGIren (Udalen Gardentasun Indizea) 2014ko ebaluzioaren edizioa oraintsu plazaratu duela jakinarazi nahi dizue EUDELek.
Honekin batera, aurten erabiliko diren 80 Adierazleen Koadroa bidaltzen dizuet. Horiek ardatz hartuta, 50.000 biztanle baino gehiagoko Udaletan “auditoria” egingo da, bere webguneen bitartez aztertzen eta nabigatzen, informazioa emateko eta gardenak izateko erakunde horren eskakizunak betetzen dituzten egiaztatzeko asmoz.
Halaber, Gardentasunaren aldeko Euskadiko Udalen Sareak garatutako lanaren barruan, EUDELek Udal Gardentasunerantz abiatzeari buruz euskal udalei aholkularitza eta orientazioa eskaintzeko hainbat dokumentu egin dituela jakinarazi nahi dugu. Udaletan berrikuntza laguntzeari (UBL) buruzko azken programekin osatu da Sareko Lana, hainbat alorretan: tramiteei buruzko gidaliburuak, barne-prozedurak edo sinpletze administratiboa.
Programa eta produktuei buruzko informazioa:
http://www.eudel.net/eu/areas/innovacion__modernizacion_y_nuevas_tecnologias
Gardentasunari buruz laguntzeko materialak
Gardentasunaren aldeko Sarearen barruan orain arte egindako materialak mota guztietako udaletan (tamaina txikiko, erdiko eta handikoetan) ezartzeko prestatu dira.
Hemen, “Udal Gardentasuna abian jarri eta kudeatzeko gida” nabarmendu behar dugu. Horretan, adierazleen sistemako eredu zabalagoa eskaintzen da, udalen beharrizanekin bat datorren egitura baten arabera, herritarrentzat ulergarria den informazioa eskainita.
Aipatutako gida osatzeko, EUDELen webguneko hurrengo esteka honetan dauden beste argitalpen bi daude: http://www.eudel.net/destacados/transparencia/
- “Gardentasuneranzko Ibilbide Orria”
- “70 Praktika On udal gardena lortzeko”
Gardentasun Sareari atxikitzeko:
Informazio honekin Gardentasunaren aldeko Euskal Udalen Sareak lankidetzan egindako lana ezagutarazi nahi dugu, udalek horretan parte hartzera gonbidatuta.
KONTAKTUA: udaltransparencia@eudel.net
Informazio gehiago: www.eudel.net/transparencia/
Hirugarren boletin elektronikoa Emakunde eta Eudelek bultzatutako Basqueskolari –Euskadiko emakumezko tokiko hautetsientzako eskola– buruzko berriekin. Boletinarekin batera datoz monografikoak, elkarrizketak, berriak eta emakumeen parte-hartze politikoari lotutako beste gai interesgarri batzuk.
Buletina deskargatu
Basqueskolaetatik emakumezko tokiko hautetsiak gonbidatzen dituzte udazkenean hasiko diren ikastaroetan parte hartzera. Aurten, programa hiru lurraldeetan deszentralizatu da, prestakuntzako eskaintza emakume hautetsien beharrizanei eta izaten duten astialdiari egokitzeko.
Erantsitako dokumentazioan informatzeko buletina topatuko duzue 2014ko udazkenerako programa berriari buruzko informazio osoarekin. Gainera, ikastaroen foiletoa eta horietako bakoitzerako izen-emate digitaleko eskabidea ikusiko dituzue. Hurrengo helbide elektroniko honetan eskuratu dezakezue: www.eudel.net/basqueskola)
Informazio gehiago:
www.eudel.net/basqueskola/eu
www.eudel.net/basqueskola/eu