2014ko irailak 24, Lurreko Telebista Digitalaren (LTD) Plan berriari buruzko errege-dekretua, hil honen 19an Ministroen Kontseiluak onartu duena. Kontseiluak onartu du, halaber, dibidendu digitala deritzonaren liberalizazioa burutzeko akordioa, zeinek telebistako 8 kanal anizkoitzeko eskaintza ekarriko duen.
BOErako esteka:
https://www.boe.es/boe/dias/2014/09/24/pdfs/BOE-A-2014-9667.pdf
https://www.boe.es/boe/dias/2014/09/24/pdfs/BOE-A-2014-9667.pdf
Energia, Industria eta Turismo Ministerioak berak jakinarazi duenez, prozesua 2015eko urtarrilaren 1a baino lehen egingo da eta, konplexutasun teknikoa dela medio, prozesu honek dakartzan aldaketei buruzko komunikazio-plana aurreikusten da.
EUDEL harremanetan dabil Itelazpi-rekin, asmoa baita laster Euskal Udaletan izango duen hedapenari buruzko saio informatiboa antolatzea.
Adikzioen Legearen Aurreproiektua entzunaldiko izapidean jaso ondoren, Aurreproiektuaren inguruko gogoeta hauek formulatu dira, horretarako zabaldutako epean.
Aurreproiektuaren testua (Irekia) http://www.irekia.euskadi.net/eu/debates/967?stage=conclusions