Eudel

Author

eudel

Azken berriak

EAEko Udalen Elkarteak bat egiten du Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluaren (CMRE) ekimenarekin, horrela, beste bultzada bat eman nahi dio emakume eta gizonek tokiko bizitzan Berdintasunean bizitzeko Europako Gutunari, bai eta indartu ere.

CMREren (Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseilua) proiektu berria adierazle-sistema bat garatzean datza. Haren bidez, kide bihurtutako eskualde eta udalerrietan Europako Gutunaren aplikazioa ebaluatzeko aukera egongo da. Aurreko hilabetean, irailean, EUDELek tokian tokiko Berdintasunaren ebaluatzeko eta aztertzeko tresna berri hau gauzatzeko konpromisoa hartu zuen, batez ere, Euskadiko Udalerrietan.

Gaur egun, Euskadiko 32 udalek egin dute bat gutunarekin.

Europako Gutunak tokiko eta eskualdeko Europako elkarteak bat egitera eta berdintasunaren aldeko konpromiso publikoa hartzera gonbidatzen ditu.

Sinatzen duten udalerri eta eskualdeek Berdintasunerako Plan bana izan behar dute, eta euren lurraldeko erakunde eta agintariekin lan egin, hartutako konpromisoa bultzatu eta aurrera eramateko.

Gutunaren testuak neurri jakin batzuk proposatzen dizkie gobernu eta agintariei, betiere euren eskumenen arabera.

EUDELek 2006an, gutunaren sorreran, Europako Udalerri eta Eskualdeen Kontseiluarekin batera lan egin zuen, bai eta berau betetzeko eta sustatzeko konpromiso irmoa sinatu ere.

Gutunak, gainera, Europako Batzordearen babesa jaso zuen, gizonen eta emakumeen arteko berdintasunerako ekintza komunitarioko 5. Programaren barruan.

EUDELek, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, Bizkaiko udalerrietako hautetsiei zuzendutako jardunaldi monografiko bat antolatu zuen. Gaia hurrengo hau izan zen: Euskal Autonomia Erkidegoko kutsadura akustikoari buruzko urriaren 16ko 213/2012 DEKRETUAren puntu nagusiak eta tokiko herri-erakundeetan arau horrek izango duen eragina.

Dekretu honen asmoa da estatuko araudian xedatutakoa Euskal Autonomia Erkidegoan gara¬tzea eta, besteak beste, zarataren kalitatea arautzea EAEren eskumenekoak diren azpiegiturei dagokienez.

GAIAK:

  • Ikuspegi juridikoa: Dekretuaren lege-aurrekariak eta tokiadministraziorakoeraginak”
  • Bizkaiko Lurralde Historikoko egoera dekretu berriaren testuinguruan: dekretuaren une garrantzitsuenen egutegia eta Bizkaiko kutsadura akustikoaren ebaluazioa”

Bilera EUDELeko Batzar Aretoan egin zen irailaren 26an, osteguna. Helbidea: Ertzilla, 13. Ordutegia: 9:30etatik 11:30etara.

 Jardunaldian aurkeztutako dokumentazioa:

Bilbon, 2013ko irailaren 27an. Ministroen Kontseiluak uztailaren 26an onartutako Toki Administrazioaren Iraunkortasunari eta Arrazionalizatzeari buruzko Lege Proiektuaren kontra dago EUDELEN Batzorde Eragilea. EAEko udalerrien elkartea oso kezkatuta dago erreforma honek Euskadin izango duen eragina dela eta, eta guztiz aurka dago, izan ere, planteatutako lege proiektua onartezina da euskal sistema instituzional eta ekonomiko-finantzario bereziaren barruan.

Balorazio tekniko-juridikoko txosten batek EUDELen jarrera babesten du. Bi dokumentu horiek aste honetan bertan bidali dira Ogasun eta Herri Administrazio Sailera, Kongresuko parlamentuko taldeei, Senatura eta Espainiako Herri eta Eskualdeen Federaziora (FEMP), hurrengo hilabeteetan Lege gisa onartzeko parlamentuan izapidetu aurretik.

Era berean, Lege Proiektuaren balorazioa Eusko Jaurlaritzara bidali da, jakinaren gainean egon daitezen, hiru herrialdeetako Foru Aldundietara, eta EAEko udaletara.

EUDELek egindako oharrek hiru ardatz dauzkate:

  • Erreformak eraso egiten dio udal autonomiari.
  • Euskal autogobernua urratzen du erreformak.
  • Foru erregimenari esker transferitutako eskumenak alboratzen ditu.

EUDELen Batzorde Eragileak askotan kritikatu ditu Lege aurreproiektua zenaren inguruan sortutako zirriborroak; berriki, martxoan, EUDELek EAEko udalei balorazio tekniko-juridiko bat bidali zien, otsailaren 15ean zabaldu zuten Lege aurreproiektua zela eta.