Eudel

Author

eudel

Azken berriak

EUDELek eta IVAPek Giza Baliabideen arloko zuzendari eta teknikarientzako programa berri bat abiaraziko dute maiatzaren 10ean (edizio bat, Bizkaian, eta beste bat, Gipuzkoan).

Aurrekontu neurrizkotasuna bizi dugun garai honetan, EUDELek eta IVAPek beharrezkotzat jo du udaletako langileak bideratu eta kudeatzeko prestakuntzan inbertitzea, lehiakortasuna hobetzeko eta herritarrei zerbitzu hobea eskaintzeko asmoz.

Euskadiko tokiko gobernuetako unitateen profesionaltasuna eta eraginkortasuna indartzeko landuko diren esparruak honakoak izango dira, besteak beste:

  • Giza Baliabideen arduradunen eskumenak
  • Enplegu publikoaren dimentsio etiko eta antolatzailea
  • Plangintza
  • Enplegu publikora sartzeko arazoak…

Izena emateko azken eguna 2013ko apirilaren 26a da.

EUDELek udaletan Herritarren Arretarako Zerbitzua ezartzeko oinarrizko hamar gomendio biltzen dituen dekalogo bat prestatu du, Udal Foroan eginiko gogoetetan eta esperientzia- zein iritzi-trukean oinarrituta, eta Tokiko Berrikuntza Agendaren (TBA) esparruaren barruan.

Zerbitzu hau ezartzeko prozesua hasteko gomendio horietako bi hauek dira: Udalaren beraren administrazio-prozeduren eskuliburua edukitzea eta berariazko konpromiso politiko bat izatea.

Herritarren arretarako zerbitzuak herritarrak administraziora iristea eta harekin komunikatzea eta harremanetan egotea erosotasunez gerta dadin errazteko prestatzen dira. Udal zerbitzu gehienak era integratuan eskaintzen saiatzen dira, zerbitzu horiek esku-hartze tekniko espezializatua behar ez dutenean, aurrez aurreko, telefonozko edo telematikazko bideak erabiliz.

Herritarren Arretarako Zerbitzuen (HAZ) Udal Foroa 2012ko maiatzean sortu zen, eta 14 udalerrik parte hartzen dute bertan; gaur egun, herritarren arretarako zerbitzua dute 14 udal horietan. EUDELek sustatutako udalen arteko sare honi esker, esperientziak eta praktika onak trukatzen dira udalerrien artean.

Virginia Woolf Basqueskolak 2012an abiarazitako tokiko hautetsientzako coaching programarekin jarraitu nahi du, eta, horretarako, II. mailako lidergo tailerra antolatu da, hastapenetako tailerrean parte-hartzaileek eskuratutako teknika, trebetasun eta ezagutzetan sakontzeko.

Lidergo ikastaro aurreratu hau Maru Sarasola prestatzaileak emango du.

Ikastaroa egiteko izen-emate kopuru nahikoa izango dela jakite aldera, gomendatzen da bertaratzea ahalik eta lasterren baieztatzea.

2013ko apirila-ekaina
Iraupena: 15 ordu (5 saio)
Egunak: apirilak 18, maiatzak 2, maiatzak 16, maiatzak 30, ekainak 13
Ordutegia: 16:30etik 19:30era
Lekua: EUDEL aretoa (Ercilla kalea 13, Bilbao)